Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Irigoien / Flasha ezkontzetan

Flasha ezkontzetan

tximino 2005/07/13 13:33

Flasha ezkontzetan

Ezkontzetan, oso arrunta suertatzen da agertzea gonbidatu batek nahi duena argazki bat ateratzea elizan jarrita gaudenean gonbidatuei , eta batzuetan eta “artista” apur bat izaten bada, ezkongaiak agertzea lehenengo planoan eta ertz batean agertzea eta beraien atzean gonbidatu guztiak argazki bat nahiago duena. Argi dago: hori lortzeko guztiz beharrezkoa izango zaio flash bata erabiltzea. Tinkotze (kompakta) kamara, digitala edo ez, bere flasharen argi-ahalmena oso txikia da eta ez du argirik emango bi edo hiru metrotara baino gehiago. Orduan, porrota nabarmena izango da. Baina, kanpoko flash bat, argi-ahalmeneko handiagoa erabiltzen badu emaitza dezente batzuk lortuko ditu. Eskuz posizioan ipintzen badu flasha, nahi duen ondo argiztatua geratzea objekturen distantzia ipini beharko du, eta ondoren dagokion diafragama. Esate baterako, ezkongaien distantzia ipintzen badu, hauek ondo argiztatuak geratuko dira, baina beste guztiak, gonbidatuak eta abar, guztiz ilunak bere distantzia ezkongaien distantzia baino handiagoa denez eta ez da egokiena diafragma hori aukeratu ondoren. Lehen aulkiko distantzia aukeratzen badugu, eta ondorioz dagokion diafragma aulki hori ondo argiztatua geratuko da baina ezkongaiak guztiz “erreta” (zuri zurian)eta atzoko aulkiak ilunpetan. Automatiko posizioan jartzen bada flasha, honek neurtzen du objekturen distantzia eta diafragma bat aukeratu ondoren, flasha berak mozten du distiraduraren iraupena nahikoa izan denean ondo argiztatzeko aukeratutako objektua. Beste objektuak, berriro, txarto argiztatua geratuko da: edo argi gehiegirekin edo gutxirekin. Arazo honek ez du flashak konpontzen, TTL edo argi-ahalmen handiko izan arren. Hori ez da arazoa. Arazoa zera da: flasharen argia banatzen da kono (edo piramide) baten arabera, eta gero eta urrunago denean basea, basearen puntu bakoitzari argi gutxiago argiztatzen du. Argi kopurua berdina da baina azalera ezberdinean banatuta eta ondorioz, puntu bakoitzaren argiztapena txikiagoa izango da. Gauzak horrela arazoan konponduezina da, baina irtenbide batzuk badaude arlo honetan zeozer lortzeko.

 Ez egin horrelako argazkirik  Elizaren sabaia oso urrun edo iluna izaten bada ez egin argazkiak  Sabaia hurbil badago eta zuria flasha errebotatu egingo dugu sabaian(automatiko posizioan): Horrela, gune bat lehenengoa baina handiagoa jasoko du argia eta hau, berez, motelagoa izango da.  Eta azkena eta onena: flash edo argi laguntzaile batzuk erabili ditzakegu sinpatiaren zehar pizteko flash nagusirekin batera. Flash laguntzaile hauek argiztatuko dute gonbidatuei. Berez beharrezkoa izango litzateke flashimetro baten erabilpena, emaitza aurrez ezagutzeko, baina flashimetro gabe hobekuntza nabarmena lortuko dugu ere. Gainera, kasu batzuetan,makina batzuk aukera berezi bat daukate: "Slow" izendakoa. Aukera hori hartzen baduzu flash erabiltzerakoan, obturadorearen abiadura oso txikia da eta horrekin, objekturen aurreko parteak flasharen argia hartzen du eta atzeko partea berriz, flasharen argiren parte bat eta giroaren argia ere bai, eta biek batera ematen diote argi apur bat gehiago atzeko parte horri eta ondorioz, ez da geratzen hain iluna.

etiketak: Ohar Teknikoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: