Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Irigoien / Open flash edo flash irekita

Open flash edo flash irekita

tximino 2005/08/05 09:50

Open flash:

Argazkilaritzan eta izen honekin aipatzen da flash téknika bat, nahiko erabilita argazki-estudioetan. Denok dakigunez, flasha erabiltzerakoan itxigailuaren abiadura adostu behar da kameraren ezaugarrien arabera. Diafragma berriz adostu behar da argiaren kopuruaren arabera, hots, argazki-estudioaren flashen ahalmenaren arabera. Gauzak horrela, behar den diafragmak nahiko irekidura handia beharko du, eta ondorioz, eremu-sakontasuna oso txikia izango da eta kasu askotan arazo handia izan daiteke. Arazo hau konpontzeko erabiltzen da “open flash”a hain zuzen ere. Téknika hau honetan datza: flash behin baino gehiago kliskatu behar da, itxigailua irekita mantentzen ( T edo B jarreran). Horrela, eszenak argi gehiago hartuko luke eta ondorioz, diafragma gehiago itxi daiteke eremu-sakontasuna handitzeko.

Adibidez:

Neurri badugu argia eta beharrezkoa izaten bada, esate baterako, diafragma 4, behin kliskatzen badugu flasha, ondo geratuko da, argia aldetik. Bi aldiz kliskatzen badugu erabili beharko dugu diafragma 5,6. Lau aldiz kliskatzen badugu diafragma 8 erabiliko dugu, eta erabiltzeko diafragma 11 zortzi aldiz kliskatu beharko genuke flasha. Noski, horretarako eszenaren objektuak eta kamara geldi-geldi egon beharko dira.

etiketak: Ohar Teknikoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: