Xakearen Legeak euskaraz
ADI. ARTIKULU HAU ZAHARTUTA DAGO. IKUSI ARTIKULU HAU 2017KO BERTSIO BERRIA IKUSTEKO.
Euskal Herriko Xake Federakuntzen egin beharreko lan bat hartu eta egin egin nuen iaz, azken errebisioa beranduagorako uzten eta uzten aritu naiz baina azkenean egin dut eta hemen argitaratzen ditut.
Xakearen Legeek xake partida eta txapelketa baten nondik-norakoak arautzen dituzte. Nazioarteko Xake Federakuntzak lau urtean behin aldatzen ditu (aldaketa txikiak izan ohi dira) eta Espainiako Xake Federakuntzak adibideraz gaztelerara itzultzen ditu.
Euskaraz ordea ez dugu horrelako testurik eta Legeei iaz egin zitzaien eguneraketaren ostean, euskarara itzuli eta argitaratu egiten ditut orain.
Eskerrak eman lehendabizi lan hau egitera xaxatu ninduen Jon Alvarezi, eta bigarrenik Asier Ibaibarriaga eta Ion Esturori, 2002an prestatu zuten "Xake Zakurtzarrari" lanean xake-partida bat euskaraz idazteko gidalerroak (gaur egungo C eranskina) itzuli baitzuten, eta ia-ia bere horretan mantendu baitut.
Hemen beraz itzulpena, jatorrizko ingelesezko testuarekin parekatuta, OpenOffice eta PDF formatuentan.
Itzulpenaren inguruko komentarioak, hobekuntza-proposamenak edo akats-zuzenketak egiteko erabili erantzunen formularioa edo idatzi mezu bat larreategi a-bildua eibar.org helbidera.
lan handia eta garrantzitsua egin duzuna! Zorionak!
Baimena ematen badidazu informaziorik ez dudan aste batean kopiatu eta gurean jarriko dut behar dan moduko postan.