The Big Bang Theory euskaraz!
Irailaren 27an hasi zen Ameriketako Estatu Batuetan The Big Bang Theory telesailaren 6. denboraldia. Eta hurrengo egunean, gutxi gora behera, hartu nuen erabakia: denboraldi honen euskarazko azpitituluak prestatuko ditut.
Ez dut gogoan nork gomendatu zidan telesaila, baina oso ona iruditzen zait. Ezagutzen ez duzuenontzat, telesailak Sheldon Cooper doktorearen eta bere lagun Leonard Hofstadter, Howard Wolowitz, Rajesh Kootrappali, Penny, Bernadette eta Amy Farrah Fowler lagunen istorioak kontatzen ditu. Sheldon, Leonard eta Rajesh fisikariak dira, Howard ingeniaria, eta Penny, Bernaddete eta Amy euren neskalagunak (edo ez). Telesaila umorez beteta dator, batez ere Sheldonen izaeragatik (bere burua perfektutzat dauka eta memoria eidetikoa dauka) eta lagunen izaera eta jarrera frikiegatik.
Aspaldidanik ez dut jarraitzen telesailik hemengo telebistetan. Ezin dut telebisten kanal aldaketa, ordutegi aldaketa eta putadekin. Nire gainetik daude. Horregatik Internet bidez lortu eta ikusten ditut. Horrela hasi nintzen 24 ikusten (telesaila Antena 3ek guztiz maltratatu ostean) eta baita Lost ere (naiz eta Cuatro-k ahalegin handia egin). Gainera horrek bertsio originalean eta ingelesezko azpitituluekin ikusteko aukera eman dit, horrela nire ingelesa hainbeste gal ez dadin.
Hori horrela eta Luistxok abiatutako azpitituluak.com proiektua ikusita, telesailaren azpitituluak itzultzen hastea erabaki nuen. Nire lehen azpitituluak izateko, gainera lana pelikula oso baten azpitituluak egitea baino errazagoa izango zela uste nuen, atal bakoitzak 20 minutuko iraupena baitu (gutxi gora behera 500 bat esaldi).
Eta nire sorpresa hirugarren atalarekin etorri zen. Azpitituluak prestatzera nindoala bidelagun bat topatu nuen. Igor Gaminde (@GaurDaBihar) bildu zen proiektura eta berak itzuli zuen 3. atala! Hori horrela hortik aurrerako atalak erdibana itzuliko ditugu (prest daude 4. eta 7. atalak eta berehala egongo dira 5. eta 6.ak).
Beraz, TBBT atsegin baduzue, edo kuriositate hutsez euskarazko azpitituluekin ikusi nahi baduzue badakizue, lortu azpitituluak.com-etik The Big Bang Theory telesailaren euskarazko azpitituluak. Animatu, ahal baduzue lagundu eta mesedez, komentatu zer iruditu zaizuen! Eskertuko dizuegu!
Hau ere bada kultura, eta milioitzak ordaindu gabe telesailak erosten eta bikoizten. Eta bide batez, ea ikasten duten gure telebistek TDTa erabiliz hizkuntza bat baino gehiagotako azpitituluak jarri ditzaketela eta pelikula eta telesailak jatorrizko bertsioan ere eskaini. Joan zen astean, esaterako, Antena 3ek James Bonden Casino Royal eman zuen. Azpitituluak gaztelaniaz bakarrik zeuden eta gainera sinkronizatu gabe, ia bi segunduko atzerapenarekin irteten ziren. Sinkronizazioa garrantzitsua da!!!
Argazkia Wikipediatik atera dut. Argazkia: Wikipediatik aterata https://en.wikipedia.org/wiki/File:The_Big_Bang_Theory_main_characters.png
TBBT-ren denboraldi gehiago azpidazteko asmorik daukazu? Neronek atal bat itzultzeko asmoa daukat, unibertsitateko lan bat dela-eta, baina ez nuke atalik errepikatu nahi.