Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Iñorendu

Iñorendu

Roberto Larreategi 2008/04/24 14:54
Ez, adiskide, ez. Ez da J.D. Arratiaren azkenengo fitxajia. Bihar bada hiztegixa biharkozu, zer esatia nahi daben jakitzeko, edo bestela neuk aztertuko detsut.

Iñorentzia da bere burua sozializatzaille eta ezkertiartzat dakan hirigintza batzorde buruak udal batzarrari eskatzen detsana: "Merkatu plazaren terrenuak eragille bati saltzia" (eurak promotoria deitzen dabe oiñ arte kontratistia zana) bertan garajiak, merkatua, jatetxia eta eztakitt zer gehixago egin deixan. Terrenua jabetzan emon barik ezin leike hori guztiori egiñ ala?.

Zelan izan leike gehixena ezkertiar dan udal batzarrera holako gai bat eruatia jakiñian atzera botako detsela?

Terreno hau igestik hona milloi t'erdi merkatu ei da herrixaren erdi erdixan. Ez dago hau irentsiko daben amaren semerik, eta ez jako iñori kolorerik aldatzen.

Urtiaren azkeneko KPI-n eragiñik baleu honek jaitsierionek, datorren urtian alogerak eta zahar-arrandak gora egin biharrian norberak ordaindu bihar ugazabari.

Igezko salneurrixan emongo balebe, Astelena erosteko dirua eukiko leukie; eta holan, ostera, astuaren putza.

Bueno, irakurle, hainbeste iñorendu, sozializatzaille, merkatu, eragille, KPI, Astelena eta egin doten morokilla ez badozu aittu, irakurri barriro patxadaz, ze neuk eskatuko detsat Arrateko Amari pazientzia kurutza hau eruateko.

 

...eta kitto!n argitaratua, 584. alean. 2007/ I/ 26.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria