1. Hegoak astindu Banatu eta batzen gaituzten lurretan ziurgabetasunen ur nahasietan. Hegoak astindu ortzemugetarantz eskutik heldu askatasunerantz. Eraiki ditzagun mugen gaindi zubiak eta zutitu gaitezen ameslariak; zutitu gaitezen ameslariak. Itzail ezin diren argiak gara, isildu nahi dituzten ahotsak gara. -------------------------------------------------- 2. Hel nazazu eskutik Naizenak izenik ez du behar biluztean, nire oskolak zatika zure aurrean erortzean. Birsortzeko hil behar den zubi honen hasieran begiratu beharrean ikusi nazazu. Ziurgabetasunek hozten naute arnastean, desio eta izuak nola elurra urtzean. Ihesbideek berriro leku berera ekartzean, bakardade sakonenak nire pausoa izutzean. Hel nazazu eskutik hau buka bitartean. Hel nazazu eskutik. Ez biktima ez errudunik ez epai ez barkamenik, ez dut nahi zuribiderik, ez arrazoi zentzudunik, ez erorketa librean besoetan salbatzerik, maite zaitut bat bakarrik. Hel nazazu eskutik hau buka bitartean. Hel nazazu eskutik. -------------------------------------------------- 3. Ihes betean Ihes betean haizeak daraman hostoa, ihes betean baina noraezean. Ihes betean mila nortasun eta aurpegi, ihes betean baina izenik gabe. Sarerik gabe bakarrik, negu luzean libre izan nahian. Ihes betean bogan doan itsasuntzia, ihe bestean baina porturik gabe. Ihes betean kulunka ari den zuhaixka ihes betean baina sustrairik gabe. Sarerik gabe bakarrik, negu luzean libre izan nahian eta ezin. Argazki zahar bat eskuetan, nire izena entzun dut isilean amaren begietan. Masailetik argazkira malko bat erori zait urrutira, amaren aurpegira. Bart amets egin dut, ama, ez naizela, ez naizela sekula itzuliren etxera. -------------------------------------------------- 4. Utzi nazazu Aska ditzagun lokarriak eta utzi nazazu. Gure ilusio herdoilduez zintzilika nazakezu. Utzi nazazu. Bada hiri urdin bat, hiri ikusezin bat, bada hiri urdin bat niretzako; ez galde niri noizdanik, ez galde niri zergatik bada hiri urdin bat eta banoa. Denborak katez urkatu nau isiltasunean eta besoetan hartu zaitut haizeak erantzun dezan. Utzi nazazu. Korronte erauntsiek eraman gintuzten itzuliezinezko lur urrunetara. Malkoz eta musuz maite izan zaitut, zuk ondo dakizu. Badakit barnean begiak ixtean bada hiri urdin bat nire zain, ez dakit noizdanik, ez dakit zergatik badakit, oraindik bada hiri urdin bat, hiri ikusezin bat, bada hiri urdin bat. -------------------------------------------------- 5. Teloia jeisten denean Gertu bilatu nuen, eta urrutiko lurraldeetan profezietan ez zeunden, ez zeunden mapeta, ez zeunden psikiatraren kolorezko piluletan, kontzeptuetan ez zeunden, ez zeunden formetan. Guda-zelaian suak utzitako errautsetan, maitaleen bihotz desolatuetan. Eskuetatik keak ihes egiten duen bezala desagertzen zara. Ez zeunden gurasoen kajoi debekatuetan, ez zeunden exiliatuen oroitzapenetan, herri indigenetan eta hitz konkistatuetan, ispiluetan ez zeunden, ez zeunden orekan. Eskuetatik keak ikes egiten duen bezala. Joaten zara nola izua suiziden azken hitzetan, nola herri bat desertoreen kantetan, errutina presoen ihes planetan, nola egia teloia jeisten denean. Izkutatzen zara desagertzen zara teloia jeisten denean. -------------------------------------------------- 6. Hemen gaude Hitzak: Joseba Sarrionaindia Agian hasieran bertan ekibokatu ginen mundura euskaldun sortzean. Eta gero ez genuen iraultzaren borrokatik apartatzen jakin. Esna-kantu bat abestu genion sehaska hutsari, eta goiz batez El Puertoko kartzelan esnatu ginen. Maite genituen gauzengatik erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso. Zorionez edo zorigaitzez, anitz ekibokatu ekarri gintuzten deserriko azken ipurdi honetan bizi edo hiltzera. Eta bizi, hestu, larri, ia mirariz, gainbizi gara. Eta bizitza ez da guretzat egundo izango, lehen zen bezalakoa harrezkero. Maite genituen gauzengatik erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso. ------------------------------------------------ 7. ... eta azkenak hasiera Hitzak: Maialen Lujanbio Hasierak, hasierak beti azkena zor, ta gero.. desertu bat, barruan idortzen ari zaigun lurra oinpean zartatu da. Maite duen bihotz baten mina zeinen ederra den! Bizirik sentiarazten nau egiak. Bizirik, ez dut beldurrik. Bi zauri, bi zauri, nire bi begiak, bizirik sentitzeak min. Eta orain desertu honetan noraezik nire azal barrurantz ihes, eta ibili bide idorretan, ederretan, malkoek ura amets... Baina azal zaharra utzirik munduratuko naiz berriz, lehenetik dena berrasmatzera, zugatik, nigatik. Bizirik sentiarazten nau egiak. Bizirik, ez dut beldurrik. Bi zauri, bi zauri, nire bi begiak, bizirik sentitzeak min. Bi zauri nire bi begiak, bizirik sentitzeak min. Hasierak hasierak beti azkena zor, eta azkenak... hasiera. ------------------------------------------------ 8. Itsasoa gara Hitzak: Jon Maia Begiratu atzean ortzimugak sutan, gure begien zerutan. Begiratu, maitea, amildegi eratzak, bizika hilak ametsak. Ez bilatu gauean, izar hura zure begietan piztu da. Eta ez galdeti inoiz zer galdu genuen negar egin genuenean, malko haiei esker orain itsasoa gara. Orain hemen gaudela bidegurutzean, utz ditzagun beldurrak atzean. Ez gara izan onenak, beharbada, baina gure bizitza izan da. Mendeetako kanta erditu da, gure ordua heldu da. Eta ez galdeti inoiz zer galdu genuen negar egin genuenean, malko haiei esker orain itsasoa gara. Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen, gure ametsaren bidean izan garelako, oraindik ere bagara eta beti izango gara. Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen negar egin genuenean, malko haiei esker orain itsasoa gara. ----------------------------------------- 9. Bala bat lurpean Hitzak: Julen Gabiria Gaua zen agertu zirenean, besarkadarik gabe lurperatu zintuzten. Belarra han ez da inoiz berdetzen, gu ere idor gaude, zauriz eginda. Horitu da zure erretratua, irribarre mortua denboraren zainetan. Baina guk zure izena oihukatuz, bila jarraituko dugu. Bala bat lurpean, mila gorpu. Bala bat lurpean garaituentzako. Memoria hezurrez eginda dago, gure egia tiroz isildu denean. Bala bat lurpean. ----------------------------------------- 10. Giltzak Hitzak: Joseba Sarrionaindia Paradisua agindu arren, basamortura sartu gaituzte. Denak sartzean, atea itxirik, giltzak kutxetan gorde dituzte. Giltza guztiak geureak dira. Giltza denak haienak direla diote. Eta gu ate ostean ezin irten hemendik, hetsirik mortuan. Non da horma? Non da muga? Gogoa da gure giltza. Barnean daukagun giltza, eta geure libertatea. Non da horma? Non da muga? Gogoa da gure giltza. Haiek atekoa dute, besteak geureak dira. Giltza gehienak geureak dira.