100 mendiak: 2018ko igoerak
Iaz egin nuen bezala, hemen 2018ko nire mendien zerrenda. 100 mendien leihaketak dioen bezala, 20 bakarrik kontatu ditut, zerrenda guztia mendiak.eus webgunean ikusi daiteke:
-
- Murugil (Pagoeta), 717
- Enaitz, 1289
- San Pedro Atxarre, 312
- Orkatzategi, 869
- Leungana, 1008
- Erdella, 682
- Larragorri, 751
- Elorreta, 1141
- Hauza, 1304
- Oderiaga, 1244
- Ganbo, 1413
- Aketegi, 1551. Izen honen inguruko informazio gehiago Smithyren blogean irakurri dezakezu. Toponimia lan batzuen ondorioz Euskaltzaindiak Aketegi hobetsi baitu lehen Aitxuri gisa ezagutzen zen gailurrarentzat.
- Iturrigorri, 1073
- Malkorra, 1246
- Aldamin, 1373
- Aizkolegi, 841
- Kurutzebakarra, 902
- Udalaitz, 1120
- Intxorta, 743
- Anboto, 1331
2018ko zerrendatik pare bat aipatzearren, Aizkolegi eta Anboto aipatuko ditut.
Aizkolegi Bertizko jaurerriko parkean dagoen gailurra da. Zuhaitz ederrez inguratutako tontorrerako bidea erraza eta atsegina da, pista bati jarraitzea besterik ez da egin behar. Gailurrean jauregi dotore bezain utzi bat du, hemen jauregiari buruzko bideo bat.
Eta Anbotori buruz zer esan. Bada, Mariren koban egon ginela! Klub Deportiboak antolatutako irteeran, Arrazolatik gora Gerriko kobaraino joan ginen, handik, sokaz ondo lotuta, Mariren kobaraino, eta amaitzeko gailurrera igo ginen, ondoren Zabalandira jaitsi eta handik berriz ere Arrazolara jaisteko.
2019an ez dakit zer egingo dudan argazkiekin, ezingo ditut Flickr-era kargatu, haren erabilpen baldintzak aldatu egin behar dira eta... agian argazki zaharrak ezabatu egingo dizkidate... Ea alternatibarik topatzen dudan.
Asier, iaz esan bezala, saiatu naiz txartelak leku gehiagotan uzten, eta leku batzuetatik etorri dira bueltan. Ea 2019an!
Eguneraketa 2019-03-19: argazkiak etxean montatu dudan zerbitzari txiki baten jarri ditut orain.
-
- Murugil (Pagoeta), 717
- Enaitz, 1289
- San Pedro Atxarre, 312
- Orkatzategi, 869
- Leungana, 1008
- Erdella, 682
- Larragorri, 751
- Elorreta, 1141
- Hauza, 1304
- Oderiaga, 1244
- Ganbo, 1413
- Aketegi, 1551.
- Iturrigorri, 1073
- Malkorra, 1246
- Aldamin, 1373
- Aizkolegi, 841
- Kurutzebakarra, 902
- Udalaitz, 1120
- Intxorta, 743
- Anboto, 1331
Urte berri on!