Polizia Bizi
Hona hemen Polizia bizi elkarteko ertzain baten diskurtsoa (Gasteizko manifan, aurtengo martxoaren 12an emandakoa), beste inungo mediotan nekez ikusiko duzuena.
Lehendabiziko aldiz Euskal Herriko historian polizia bat publikoki hitzegiten boterearen manipulazioaren aurka eta herriaren alde. Eta bukaera pletorikoa. Bejon deizula Javi!
Entzuteak merezi du... han bertan egonda, euskara mailak lotsa eman zuen arren. Gainontzean, nire aburuz, harrigarri, historiko eta oso onuragarri.
Bestalde, Bizitza Plataforma barruan ikaragarrizko hikamika egon da, polizia talde bat herri plataforman sartu edo ez eztabaidatzen. Hausnarketarako bide politak ireki dira, tartean Patrik Unzurrunzagak Independentean idatzitako artikulu oso onaren harira sortutakoa, pentsarazten duena, eta gordinago Bizitza Plataformaren inguruko Telegram taldetan. Bide batez, Independentea.eus ekimena goraipatu beharra dago, anormalitate berrian sortutako burujabeon egunkari libre bikaina. Aupa Kote!
Pandemia garaiko eta aurreko garaietako autokritikarik eza ere egotzi diete ertzain ausart hauei (isunak, forma biolentoak, biolentzia garaietako beraien tortura frogatuak, eta abar...). Patrikek dio, bere ustez pertsona bezala onargarri liratekela, baina polizia talde bezala, ez. Beste batzuk, ezta pertsona bezala ere ez lituzkete onartuko polizia izanagatik. Baina tira, pertsona bezala, kolektiboki, oraindik ez daukagu polizia gabe bizitzeko heldutasunik: lapurretak, bortxaketak, gidari mozkorrak...eta abar.
Eta, hasieran tripak piskat mugitu zitzaizkidan arren polizia beti herriaren etsai ikusi eta pairatu izanagatik; orain, izugarrizko aukera estrategikoa ikusten dut gure gizarteari buruzko benetako eztabaida sakona egiteko. Iraganeko eskema mentalak ere apurtzeko. Nolako polizia nahi dugun, zertarako. Eta talde oso anitzak batzen dituen Bizitza Plataforman ere, aurrera, zergatik ez Polizia Bizi. Norbanakoak onar badaitezke, onargarriago norbanako horien batasuna polizia bezalako talde baten, txalogarri eta orain datozen garaietarako puntazo haundi bat.
Garai oso bereziak dira, BEREbiziko garrantzia dutenak. Gizakiaren Historian inflexio puntu haundi bat izan daitekeenean gaude, gurutzebide puntua, bi aukerarekin:
- Foro Ekonomiko Internazionala, OMS eta ONUren bide agendatua, gure alderdi politiko guztiek jarraitzen dutena (Blackrock, Vanguard eta hauek kontrolatzen dituzten familia suprakontinentalen agindutara): gure zerebroen hackatzea, jabetza pribatuaren desagertzea, esklabutza digitala, diru fisikoaren desagertzea, eugenesia (populazioaren murrizte latza), erabateko kontrola, transhumanismoa. Global-sozialismoa (nazional-sozialismoaren bertsio digital landua).
- Benetako askatasuna, bakea eta gizakiaren garapen naturala. Gizarte berria, oinarrietatik berrantolatua, alor guztietan.
Pertsona bezala garapena behar dugu. Hazi. Lehendabizi, garrantzitsuena, norbanaka, gero taldean. Forma zaharrak gainditu eta gizatasunean hobetu behar dugu. Berdin du polizia, bankari, sistemaren irakasle edo mediku txertozale, zientziologiako morroi, nerabe drogazale, kazetari independente, langile xume, futbolzale itsu, aizkolari edo kantari-bertsolari.
Denak behar ditugu, elkarren beharra daukagu, denen hobetzea behar dugu. Betiere, oso kontuan izanik ez dela erraza engainatua izan zarela onartzea...Oso gogorra. Covid-19 gaitzaren (ezin ukatu gaitza, baina ez dago frogarik birikoa dena baieztatzeko) plandemiarekin guztiz engainatua izan zarela onartzea ez da erraza, prozesu pertsonal bat da, kaosetik orden berrira pasatzeko sendatzea. Krisia. Gero, poliki poliki, jaio garenetik engainatu gaituztela onartzeraino. Gezurrak eta gezurrak.
Momentuz, zoritxarrez, badirudi Bizitzaren aldekootan divide et impera eman dela, baina batu beharra daukagu. Gainditu. Divide et impera eman dadila ertzainengan, alderdi politikoetan, batu daitezela gero eta pertsona gehiago bizitzaren alde.
Nik behintzat era pertsonalean oso gustora kolaboratuko nuke Ertzantzaren alor zientifikoarekin; esate baterako, eremu elektromagnetikoen eraginak eta babesak ikertzen edo jada batuak dauzkagun hauts lagin magnetiko ezberdinak aztertzen (batzuk hondartzan...), eta beharrezkoa bada, dagokion bezala denuntziatzen. Teknologia garatua dago jada partikula nanomagnetikoekin gure gorputza hackeatzeko, eta oso ondo salduko digute, gaitzak sendatzeko direla esango digute...Baina ez, gure kontrolerako dira, erabateko kontrolerako, ikus Sakhrat Khizroev-en baieztapen erakargarriak. Ja!
Guztiak gara beharrezko, denak ala inor ez. Izkutatzeko ez daukagu ezer. Batzuk beldur dira gure artean infiltratuak ote dauden eta ertzainekin gehiago... Etor daitezela, ez dago ezer gordetzeko, egiaren bila goaz eta.
Portugalgo Iraultza Afrikako gerretatik erre erreta zetozen militarrek gauzatu zuten. Hauek ere oso gaiztoak, eta gero krabelinen iraultza egin ahal izan zuten herriari esker eta tiro gutxi botata (eskerrak...ze tiroka hasi ezkero...oso munizio gutxirekin baitzeuden).
Geroago eta ertzaina gehiago badira errealitate gordin honen aurrean bizitzaren alde egiten dutenak, askoz hobeto.
Beharbada horrela, gertu legoke Eskubide Unibertsalen aurka edo Konstituzioaren aurka doazen aginduei beraien desobedientzia irmoa. Eta egia judizialki argitzeko bidean egongo denean, norbait behar dugu desastre honetan zikinduta dauden gure agintariak, medikuak, kazetariak, organo zentsuratzaileak eta botereko sekta pederastak (hauek ere badaude gurean eta), ikertu, beraien inplikazio kriminalak frogatu eta kartzelaratzea gauzatzeko.