Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Zerebroaren hackatzea akatzea

Zerebroaren hackatzea akatzea

Asier Arregi 2022/02/16 13:45
Zerebroaren hackatzea akatzea

Tatiana Shepeleva/Shutterstock

Hiztegi Batuan oraindik ez da hackatu jaso eta Elhuyar Hiztegian hackeatu agertzen da. Hackatu zuzenagoa iruditzen zait, baina ez dakit akaturekin sortzen den hitzjokuagatik den. Teknotzaindiari galdetu behar...Eibartzaindiako norbaitek ere badaki agian.

Gure garunen emisio elektromagnetikoak anplifikatuz eta kodetuz, digitalizatuz, badirudi, gure burmuina Inteligentzia Artifizialarekin nahasteko teknologia egon badagoela jadanik... Duela urte batzuk konspiranoia edo konsparanoia ziren kontu asko eta asko argitara irtetzen doaz, egia bihurtzen.

Yuval Noah Harari idazleak Davoseko Foroan bertan hitzegin zuen hackeatze, hackatze, akatze edo kakatze honi buruz. Teknikoki oso gertu omen gaude honetaz, hain gertu eze, Rafael Yuste ikerlariak (Brain Project) 2017an ohartarazi baitzuen Oinarrizko Giza Eskubide Unibertsalen karta aldatu beharko litzatekela, lehendabiziko Eskubide bezala, zalantza gabe, pentsatzen dugunaren intimitatea jarriz.

Dirudienez "txerto" deiturikoetan hori ahalbidetuko luketen nanogailuak daude edo badago behintzat egoteko teknologia. Eta hau ez da polemikoa izan den Campra Txostenean bakarrik agertu, Zelanda Berriko ikerlariek ere aurkitu dituzte forma arraroak eta Khizroev-en teknobiologiarekin, onartzen dute jada eta oso pozik, gorputzean eragiteko partikula nanomagnetikoak injektatu egin daitezkena.

Eta hau gutxi balitz FDAk onartu berri du pilulatan nanotxipak jartzeko teknologia. Posibilitate hau orain dela ez asko mahai gainean jartzen genuenean konspiranoikoak ginen. Gaur, hor dago, eta Davoseko Foroan pozarren azalduz gainera.

Covid-19, aldaketa klimatikoa, extralurtarrak, asteroideak edo auskalo zerekin manipulatzen edo manipulatuko gaituzten bitartean, kontu hauek gizatasunarekin harreman gutxi daukaten foroetan erabakitzen dira.

Ez dugu nahi, ez dugu etorkizun transhumanistarik nahi. Askatasunez gai honi buruzko informazioa nahi dugu, eztabaidatu, informatu eta nahi dugun bezala, ekin.

Gizakiak baditu garatu daitezkeen kualitate ikaragarriak: telepatia, urrutiko ikusmena (remot viewing), telekinesia, tantra, erradiestesia, telerradiestesia, eskuen energiak eta abar luze bat. Teknologia gure zerbitzura egon behar da, ez gu harenera eta dependentziak sortuz. Zalantza barik, gizaki bezala aurreratu nahi dugu, gizatasunez, maitasunez eta gure ahalmenetan progresatuz, gizaki hobeago, indartsuago, bihurtuz.

Hackatzea akatzea lortuko al dugu... Aurrera!

Alfonso Guillo
Alfonso Guillo dio:
2022/02/16 14:47
Interesgarria artikulua, eztabaidak zein gogoetak sortzeko modukoa. Nik “How to Create a Mind”, R. Kurzweill-en liburuaren eskutik sartu nuen muturra ideia hauetan.
Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2022/05/12 13:59
Eskerrik asko Alfonso, orain erosi dot Kurzweill-ena...uda honetarako irakurketatxo bat gehixago. Hemendik urte batzutara beharbada ez da irakurtzerik behar pertsona digitalizatu "hobetuentzat"...wifi bitartez sartuko dizkiete liburuak...je je
Alfonso
Alfonso dio:
2022/05/12 15:12
Kontatuko diguzu…
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02