Hodeiak
Alfonso Guillo
2021/01/30 21:15
Geldirik gaudenean eta beste guztia ere geldi dagoela uste dugunean... taup-taup, norbere bihotz taupadak sentitu eta pentsamenduez ohartzen gara, baina hauek, hodeiak askotan bezala, etorri eta joan egiten dira.
Oinaztargiak izeneko bilduma batean elkartu nituen 1987 tik 2004ra bitartean egin nituen hainbat ikusentzunezkoren azpiko musika lanak. Hodeiak izena du gaur aurkezten dudana.
Hodeiak, hodei zuriak
Joan bezala heldu dira
Oroitzapenez jantziak
Itxaropenez dituzte
Piztu begi-niniak