Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Amildegia

Amildegia

Alfonso Guillo 2021/01/17 12:45
Musika-lan honen lehen partean larridura handia azpimarratu nahi nuen eta bukaeran bizipoza.

Abesti batek leloan askatzen du bertsoen korapiloa, baina leloa erdian, bukaeran edo hasieran bertan ere joan daiteke. Musika-lan honen lehen partean larridura handia azpimarratu nahi nuen eta bukaeran bizipoza irristatzen da harmonia leunduz eta obstinato baten bidez askatasun irudipena eraikiz. Entzuteko interes handiagoa baduzu, hasierako hutsune luzeagoen ondoren, bukaeran martxa baten erritmoa hartzen duela ere ohar zintezke.

Edonola ere, olerkitxo honekin aurkezten dizut musika-lantxo horren sentsazio multzoa.

Lepo gainetik hanka puntetan haitzik haitz

Alde batetik bestera urduri eta ernai

Urdailaren ahoa haginka estutu zait

Beldurra dut etsai

Aurrera joango naiz

Gogoa adorez blai

Bukaeran alai


Gari
Gari dio:
2021/01/18 07:59
Gustora entzuten ari naiz zure konposizio hauek Alfon! Ederrak eta orijinalak, eta produkzio oso txukuna gainera. Azken zatiari Pink Floyd-en airea hartu diot.;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: