Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen Sekretua / Hasierako lehen konjuntoen argazkiak behar ditugu

Hasierako lehen konjuntoen argazkiak behar ditugu

Alfonso Guillo 2023/06/23 17:37
Leok’k-en "Bizirik Hala Ere” diskoaren aurkezpenarekin batera, Debabarreneko lehen rock taldeei omenaldia egingo zaie irailaren 17an, “Rockaren sorrera gogoan” ikusentzunezkoaren bidez. Orduko argazkiak behar ditugu.

Blog  honetako 2022/11/18ko sarreran eman nuen Leok’k-en  "Bizirik Hala Ere” diskoaren aurkezpenaren berri, Zarautzen, 2022/11/23an, bertan eskualdeko lehen rock taldeei omenaldia eginez, “Rockaren sorrera gogoan” ikusentzunezkoaren bidez. 

Ekitaldi bera Zumaia eta Orion ere antolatu da eta datorren irailaren 17an eguerdiko 12:30etan Elgoibarko Aita Agirre aretoan izango da.  

Elgoibarko honetan Debabarreneko rock hastapenei begiratuko diegu, hau da, 1967-1972  urteen tarte horretan rockarekin hasi ziren talde haiei. Konjuntoak deitzen ziren eta dantzalekuetan aritzen ziren igande arratsaldeetan nagusiki. 

Garai horretan Debabarrenean ari ziren konjuntoen edo guatekeetan edo dantzalekuetan ari zen jendearen argazkiak nahi ditugu, 

Ikusentzunezko  adierazgarria izan dadin, adibidez, Eibarko Sonidos del Silencio,96 Lágrimas,Revolución70, Cupula, Soraluzeko Los Mansos,edo Elgoibarko Expresión Sonora. Gehiago ere izan litezke, La Bolerako argazkiren bat ere bai. 

Argazkiez gain konjunto bakoitzetik kontakturen bat ere behar dugu omenaldia burutuko badugu. 

Hortaz, plataforma honetatik eskatuko nuke argazkiak Elgoibarko Kulturara edo, eskaneatu  eta, leokkmusic@gmail.com -era ere bidaltzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: