Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Proiektua jendaurrean aurkeztu zen

Proiektua jendaurrean aurkeztu zen

Alfonso Guillo 2024/11/03 18:45
Bi urte pasa buru-belarri prestatzen jardun ondoren, harrera bat jasoz gero, pozik geratzen da bai norbera, baita ekipo guztia ere, proiektua eraikiz egindako ahaleginaren ondoren.

Urriaren 20an aurkeztu genuen "Burua makurtu gabe" proiektua jendaurrean Elgoibarren.

Egun berean Berria egunkariak diskoaren kritika argitaratu zuen. Hona hemen.

Bi urte pasa buru-belarri prestatzen jardun ondoren, harrera bat jasoz gero,  pozik geratzen da bai norbera, baita ekipo guztia ere beren aldetik proiektua eraikiz egindako ahaleginaren ondoren.

Aretoa leporaino bete, entzuleak gustura geratu ziren eta antolatzailea (Elgoibarko udala) beste hainbeste. Elgoibarko Barren astekariak hauxe idatzi zuen eta Badok (Berriaren euskal musikarako sailak), berriz, honako hau.

Honezkero alguilloalkimistak.eus weguneko blogean ikus nahiz entzun egin ditzakezu kontzertuaren pasarte batzuk. Youtubeko kanalean ere bai.

Musika entzuteko plataformetan ere, hala nola, Spotify, Apple Music, Deezer, Youtube music eta abarretan dago proiektu osoa entzungai.

Aurrera egin eta jende gehiagorengana iristeko animoa ematen dute erreakzio hauek.

Amatiño
Amatiño dio:
2024/11/04 10:01
Zorionak Alfonso. Entzun dut zuen disko osoa (zenbait kanta hiruzpalau bider) eta ikaragarri gustatu zait. Guztiak ere ganorazko abestiak iruditu zaizkit. Besteak beste, "Orbelaren pare" bete-betekoa da. Beste musika-dimentsio bat gaur egun han-hemenka hain sarri barreiatzen diren moja-abestiekin alderatuz gero, nire iritziz behintzat.
Bistan da, gero, disko hori burutu duenak baduela eskarmenturik. Auskalo "orbelaren pare" ari ote den, "bazterrik bazter", baina ez, behintzat, "noraezean". Zorionak.
Alfonso Guillo
Alfonso Guillo dio:
2024/11/09 13:05
Eskerrik beroenak, Amatiño. Poz handia eman dit osorik eta arretaz entzun duzula jakiteak, eta barren-barreneko indarra zure iritzi eta irudipenak.
Eskerrik asko berriro.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: