Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / PSEk autobus geltokia jarri nahi du Errebalen

PSEk autobus geltokia jarri nahi du Errebalen

Josu Mendicute 2009/09/29 09:55
Parkea, autobus geltokia, merkatalgunea, aparkalekua... Udalak lursorua bereganatu aurretik ere, alderdiak eta inplikatutako aldeak hasi dira bere proposamenak egiten.
PSEk autobus geltokia jarri nahi du Errebalen

Errebal hutsik, duela urtebete. j.mendicute

Alderdi politiko guztiak ados daude Errebalen eman beharreko lehen pausuan: lursorua berreskuratu. 2007an saldu zion Eibarko Udalak (PSEren aldeko botuekin) SPV Eibar Boulevard enpresari eta kritikak jaso zituen oposiziotik, tartean, orain bere Gobernukide diren EAJ eta EAtik.

Lursorua 4,6 milioi eurotan saldu zuen Udalak, baina 670.000 euro baino ez ditu diruz jaso. Horrekin batera parkea, aparkalekua eta Merkatu Plazarentzat 600 m2 inguru jasoko zituen, eta horrela iristen zen guztira 4,6 milioi euroko baliora. Orain Errebal Center egingo ez dutela argi dagoela alderdi guztiak, Errebal Plataforma eta -antza- dendariak ere ados daude eman beharreko lehenengo pausua lursorua berreskuratzea dela.

Udala eta SPV Eibar Boulevard ez dira oraindik akordio batera iritsi, baina pil-pilean dagoen eztabaida hurrengo fasera pasa da zuzenean: lursoruan zer egin.

  • Errebal Plataformak Hirigintza Plan Nagusiari buruzko liburuxkan azaldutako proiektua ontzat ematen du oraindik ere: merkatu plaza (merkatalgunea barne), baina parke handi batekin. Parkea errespetatzen duen proiektua "ontzat" emango du Plataformak.
  • Hainbat dendari eta tabernari larrituta daude egoeraz, eta autobus geltokia egiteko eskatu dute azken asteotan. Gaur, irailak 29, bilera deitu dute arratsaldean Arrate Kultur Elkartean.
  • EAJk merkatalgunearen aldeko apostua egiten jarraitzen du.
  • PSEk egin du azken proposamena: 1.800m2 parkearentzat eta beste horrenbeste autobus geltokiarentzat. Beheko solairuan Merkatu Plaza eta supermerkatua; 2 solairu parking, eta beste 2 bizilagunentzako aparkalekuentzat.

Dimisioak

Udal agintariek krisi ekonomikoari egotzi diote Errebal Center proiektuaren gainbehera, baina EB-Aralar, Eusko Alkartasunak (eszisioa gauzatu arte Udal Gobernuko kidea) eta ANVk gestio okerra izan dela salatzearekin batera dimisioak eskatu dituzte. EB-Aralar koalizioak, gainera, Administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuen, eta horrekin aurrera darrai.

etiketak: ,
ramon
ramon dio:
2009/09/29 18:07

Orain gure alkatearen esanetan Centro Comertzialak ez du bideragarritasuk eta horren nahiko adibide ba omen daude (PNVri erantzunez). Hori jakinez gero nola demontzez oraindik uztailan Centro Comertziala egingo dutela sinetsi leike?, gainera arazo finantzieroak normalak izango direla jakinik eta areago Proiektoaren egileri uzkeria bat ordaintzea nahi ez duena tartean egonda?.

ramon
ramon dio:
2009/09/29 15:51

Duela ez dakit zenbat hilebetetan EuskoTrenbideak, Estaziñua Untzagara eruateko lanean dihardu, orain transporte publikoa nolabait (konforme edo ez egonik) urbeltzeko bidea berriro kolokan. PGOU Estaziñua kentzeko planak daude, beste edifizio historiko bat desagertzera¡. Nere ustez askoz logikoagoa da Termibusa, Estaziño atzean matsari aldean eta jendeentzat pasadizo subterraneo zabal bat Estaziño kaleruntz. zergatik?, ba PGOUn ere Matsaritik Markinarako tunela aurreikusten denez ere, bat autobusok hirian satu gabe bariantera irtengo ziren modu egokian. Bi trnasporte publikoaren sarrera behekaldean zentralizatuz bizitzitza pizka bat emon. Hiru Estaziño kale osteko parajetan kale peatonala Pagaegi kalera ireki, artara dida batean jendean errebal Plaza ederrean egongo litzateke, Coliseoa, dendak etabarrekin. Horrelakoa da nire ustez "Centro Comercial Abierto". Txukuna, polita, irekia, eta ibiltzera gonbidatzen duena.

ramon
ramon dio:
2009/10/07 15:24

Argazkiari begiratzen: Zuhatzak daude bertan, kendu kendu zituzten, kasualidadez zanjok zuhautzen paretik tokatu behar, ay ene¡ gure Murphy madarikatua. Bestalde pertsona heldu bat agertzen da zoluari begira, ¿hau ez ote zen ba gaztetan (mutikotan) bertara urbilduko eta begira begira obrak astear zirela eta noiz hasiko zain bertan nagusituko?

erral
erral dio:
2009/09/29 12:22

Nik ez dut ezer sinisten. Ezer ere ez...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: