Periferiatik, erral
Globo-sondak
Atmosferia ikertzeko erabiltzen dittue zientzialarixak globo-sondak (edo zunda-globoak).
Neurgailu batzuk ipini, gas batekin bete eta airera jaurtitzen dittue lurretik altura jakin batera daren atmosferako kondiziñuak zein diran jakitzeko. Geure agintxarixak be holako gauzak egittera ohittuta dare. Húrrenekuak gainera egunkarixak erabiltzen dittue horretarako, "cartas al director" edo "la mirilla" moduko atalak aprobetxauta, gure herrixan zer egin leikian sugeritzen agertzen diran kartak geure agintarixak eurak idatzittakuak dira. Eta eurak idatzittakuak ez badira, eurak bultzatutakuak bai behintzat.
Estaziño kale osteko kaliakin pasau zan, eta oin dala astebetetik autobus geltokixakin be bai. Inork ezer esan aurretik hor urten dira Errebaleko autobus geltokixan inguruko eritzixak batera eta bestera. Agintarixak be segiduan urten dira "herrixari entzuten" Errebalerako beste proposamen batzuk egitten. Zuek egindako proposamenak sinistia nahi dozue? Errebalen "agindu" zenduen fotomontajia eta gero pasau dan dana ikusitta, zelan eukiko dogu ba konfiantza zuek proposatutako ezertan? Junixuan aldaketia eukia neban hizpide; oinguan bebai.
Datorren udal hauteskundietarako herri plataforma bat aurkezteko beharra bati baiño gehixagori entzun detsat. Horixe izango litzake azkenengo urtietan herrixan pasau diranendako erantzun egokixa. Alkategaixa topau bihar. Hau be globo-sonda bat izango ete da?