Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / EibarOrg blog-komunitateak 6 urte

EibarOrg blog-komunitateak 6 urte

EibarOrg 2010/07/14 09:04
Aste honetan 6 urte bete ditu EibarOrg elkartearen blog-komunitateak. Zorionak bertako blogari guztiei. Urtebetetze egun honetan, gainera, komunitate horretako blogari batek, Amatiñok, blogari euskaldunen patroia zein izan daitekeen ere proposatu digu: Norbert Tauer txekiarra.
EibarOrg blog-komunitateak 6 urte

2004ko uztailean hasi zen martxan EibarOrg blog-komunitatea

2004. urteko uztailaren 14an jaio zen EibarOrg blog-komunitatea. Blogak zer ziren oraindik ere juxtu-juxtuan genekien sasoi hartan, EibarOrg-koa izan zen Euskal Herriko lehenengo blog-komunitatea.

Urte batzuk lehenago jaio ziren Eibartarrak posta-zerrenda (1998), eta bere ondorengo EibarOrg elkartea eta webgunea (1999). Eta elkarte horren baitan jaio zen 2004. urtean blog komunitatea. Hasiera batean 15 blogari inguru bildu zituen eta ikastaroa ere egin zuten 2004ko uztailaren 17an (eskuinean argazkia eta hemen orduko albistea). Une honetan, berriz, 25 blogetik gora daude komunitatean, gehienak eibartarrenak, baina baita beste herri batzuetako "eibarnautenak" ere (Irun, Gasteiz edo Eslovakia, besteak beste).

Hasiera batean CoreBlog plataforma baten gainean eraiki zen komunitatea. 2007ko abenduan oraingo Plone plataformara migratu genituen webgunea eta blogak.

Eta Txekia eta blog-komunitatea aipatu ditugunez, gaur bertan Amatiñok bere blogean aipatutako beste kontu bat ere jaso nahi dugu urtebetetze egun honetan. Euskal blogariok patroia izendatu beharko bagenu, zein hoberik Norbert Tauer txekiarra (1898-1983) baino? 

Zorionak blogari guztioi!

etiketak: Blogak, Elkartea
rojiwaldo
rojiwaldo dio:
2010/07/20 01:31

Aupa, Rokon blogari buruz bazabizie Eslovakiakua da (ez ezan gero berari txekiarra danik...).

EibarOrg
EibarOrg dio:
2010/07/20 10:55

Bai, Rokonaz geniharduan. Ups! Enteratzen badok... Aldatu juagu. Eskerrik asko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: