Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / EibarOrg-en urteurreneko bideoak: Blogosferak 10 urte

EibarOrg-en urteurreneko bideoak: Blogosferak 10 urte

EibarOrg 2014/11/13 09:35
Gure blog komunitateak 10 urte bete dituela eta, ospakizun txiki bat izan genuen urriaren 18an Eibarren. Ekitaldirako bi bideo sortu zituzten Ane Urkiolak eta Maialen Odriozolak. Hona hemen.

Dagoeneko guztiok dakizuen moduan, EibarOrg-ko blog-komunitateak 10 urte bete ditu aurten eta ospakizuna izan genuen urriaren 18an Eibarren. Asier Sarasuak egin zuen egun hartako kronika modukoa, eta gure 10 urteko (berez 16 urteko) ibilbidearen laburpena.

Ekitaldian, besteak beste, pare bat bideo ikusteko aukera izan genuen. Ane Urkiolari eta Maialen Odriozolari eskatu genien euskal blogosferaren 10 urteko historia txikia laburbiltzen saiatzeko. Hainbat euskal blogarirekin hitz egin zuten, eta hauxe emaitza.

Lehenengo bideoan, Eibarnautak agertzen dira, EibarOrg-ko blogariak. Bigarren bideoan beste zenbait euskal blogari, kasu gehienetan EibarOrg-rekin ere harremana izan dutena.

Eskerrik asko guztioi parte hartzearren.

 

etiketak: , ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi "sei" zenbakiak erabiliz
Erantzuna: