Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / EibarOrg elkartearen 10. urteurrena, ospakizuna urriaren 18an

EibarOrg elkartearen 10. urteurrena, ospakizuna urriaren 18an

Asier Sarasua 2014/09/23 11:10
EibarOrg-ko blog-komunitateak 10 urte bete ditu udan, eta urteurren hori ospatzeko ekitaldia antolatu dugu urriaren 18an. Eibarko Arma Museoan izango da, eta zu ere gonbidatuta zaude, jakina! Asko poztuko ginateke gure artean izango bazina.

EibarOrg-ko blog-komunitatea 2004ko uztailean sortu genuen. Euskal Herrian sortutako lehenengo blogari taldea izan zen, gainera, EibarOrg-ko blog-komunitatea. Dagoeneko 10 urte bete ditugu blogintzan, eta aitzakia polita iruditu zaigu guztiokin batera ospatzeko.

Eibarnautak ez ezik, euskal blogosfera eta internauta guztiak gonbidatu nahi zaituztegu Eibarren egingo dugun jaialdira:

  • Eguna: urriaren 18
  • Lekua: Eibarko Arma Museoa
  • Ordua: 12.00etan (eta Arma Museoa bisitatu nahi baduzu, bisita gidatua egingo dugu 11etan).

Etortzeko asmoa baduzu, eman izena, mesedez, orrialde honetan (gutxi gora-behera zenbat izango garen jakiteko).

Egitaraua

11.00 Museora bisita.

12.00 Urteurreneko ekitaldia

  • Luistxo Fernandez (EibarOrg elkartea)
  • Josu Waliño (PuntuEUS Fundazioa)
  • Maialen Odriozola "Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik"
  • Blog-post irakurketa musikatua
  • "EibarOrg blogek 10 urte (euskal blogosferak ere bai)" bideoa


13.15 Talde Argazkia eta mokadutxoa Untzagan

15.00 EibarOrg elkartearen bazkaria Azitaingo erretegian
(izena eman behar da eta aldez aurretik ordaindu, 26 euro)

Bazkariari buruz

Bazkaltzera gelditzea erabaki baduzu, adierazi ekitaldirako izena ematean eta egin mesedez 26 euroko diru-sarrera Laboral Kutxako ondorengo kontuan:

K.K: Laboral Kutxa 3035 0023 99 0230057597
Kopurua: 26 Euro
Kontzeptua: Zure izen abizenak jarri mesedez

Bidali mesedez ordain-agiria bazkaria@eibar.org helbidera.

Menua:

  • Entsalada
  • Tripotxen tortilla
  • Legatza
  • Mingaina saltsan
  • Edaria, postrea eta kafea.
etiketak: ,
VIRGINIA NARBAIZA
VIRGINIA NARBAIZA dio:
2014/09/30 14:51
6
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: