Eibarren antxitxiketalari gitxi
Josu Azpillaga azpeitiarrak bere herriko egunkari elektronikoan, Uztarria.com, kaleratutako datu batzuei tiraka, Asier Sarasua blogistak Eibarko kirolari buruzko gogoeta egin du bere blogean.
Donostiako maratoiko eta Behobia-Donostia lasterketetako datuak aztertuta, Azpeitia, Oñati, Zarautz, Hondarribi eta Bergara ei dira Gipuzkoan antxitxiketalari gehien dituzten herriak. Errenteria, Pasaia eta Eibar gutxien dituztenak. Zer dela eta?
Asierren teoria da, jauntxo, zaldun edo señoritoen herrietan lan gutxi eta kirol asko egiten dela; Eibar bezalako herrietan, ostera, lana da kirol ofiziala.