Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Aukera berriak Tagzanian

Aukera berriak Tagzanian

Luistxo Fernandez 2006/06/08 14:18

Azken asteetan, aukera berriak azaldu dira Tagzanian, Eibarko CodeSyntax enpresak egindako webgune geografikoan. Mapak nork bere blog edo webgunean itsasteko aukera hobetu da, eta, azken azkena, irudiak agerraraztekoa. Datorren astean, Tagzaniako lantaldeko Luistxo Fernandez, Eibar.org elkarte honetako partaide, Kalifornian izango da bere lankide azpeitiarrarekin, Josu Azpillagarekin. Google-ren egoitzan egingo den mintegi batean egongo gara, eta ondorengo Where 2.0 biltzarrean, San Jose hirian. Ea mugitzen dugun produktua handik.

Europako parte asko errepide eta kaletegi detailean egotea ere gauza handia da. Eibarko gauzak kokatzeko oso ondo dator. Hemen behean, itsatsita, Eibarko mapa bat, puntu jakin batzuekin.


Gure blogarien artean, Mikel Iturriak ere erabili du aukera hau berriki. Ikusi Donostiako kultur proiektuei buruzkoa ilustratzeko ze ondo etorri zaion.

Eta irudiak nola ageri diren ikusiko duzu, Zozola baserrian klik eginda, adibidez.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: