Trick or Treat
Ea lortzen dugun gure gizarte folklorista hau benetan amerikanizatzea! Gaur Halloween gaua da. Inoiz ospatu ez badut ere, tebista eta zinemari esker hobeto ezagutzen dut "Trick or Treat" delakoa Santa Agedaren abestia baino.
Gure jaiak animatu nehar ditugu. Alboratu ditzagun triki-poteo aspergarriak, eta goazen M&M's eta Huesitoen bila!

Zorionak Cuatroºri
Nire zorionik beroenak Cuatroºkoei. Ondas Sari bat irabazi dute, Alemaniako Mundialean egin zuten kobertura dela-eta. Ezuste haundia hartu dut, inork gutxik espero baitzuen Imperio del Monopolio delakoak Cuatroº sarituko zuenik.
Ondas Sariak, munduko 2. sari garrantzitsuenak dira. Asturiasko Printzearen Sarien atzetik eta Nobelen aurretik.
Euskalful vs. Orange
Igandean ETB2ko Teleberri albistegian Euskaltel vs. Orange aferari buruz hitz egin zuten. Euskalteleko ordezkari bat elkarrizketatu zuten. Orangeko inor ez.
Atzo Euskadi Irratiko Mezularia albistegian Euskaltel vs. Orange aferari buruz hitz egin zuten. Euskalteleko ordezkari bat elkarrizketatu zuten. Orangeko inor ez.
Nik informazio guztia nahi nuke, neure iritzia sortu ahal izateko. Baina EiTBkoentzat nahikoa omen da Euskaltelek zer esaten duen entzutea.
Berriro ere...
Oraingoan Bilboko suhiltzaileeek eduki dute hain originala den ideia. Suhiltzaileen baseari sua emateko modukoa. Dirua behar zuten, eta egutegi bat atera dut. Eta egutegian, suhiltzaileak beraiek biluzik-edo agertzen dira
Zenbat min egin dio Full Monty pelikulak gizarteari! Mallorcako suhiltzaileak, Valentziako falleroak,
Club Deportivo Altorricón ospetsua. Zerrenda amaigabea da. Falta diren bakarrak Eliza Katolikoaren kideak direlakoan nago.
Ez, Telezaborrak ez du diru gehiagorik behar. Webgune hau egiten dugunok jantzita jarraituko dugu.
Gauzak ondo egiten direnean...
Formulatv zoragarriari esker ETB1en audientziak ikus ditzazkegu, eta asteburu honetako prime-timean gertatutakoa adierazgarria da.
Orokorrean ETB1 %4aren inguruan mugitzen da. Albistegiek eta kirolek zerbait gehiago lortzen dute. Eta parrillan betelana egiteko dauden programek datu negargarriak egiten dituzte. Esate baterako, ostegunean:
Egaztea 1.000 eta %0,2.
Baina esandakoa, ETB1n gauzak (gutxitan zoritxarrez) ondo egiten direnean, ikusleek erantzun egiten dute.
- Ostiralean Martin telesaila (EAEn) 79.000 lagunek ikusi zuten, telebista aurrean zeudenen %12.1a.
- Larunbateko Wazemank saioa, 78.000 eta %11.9a.
Somos los chiquipreciooooooooooooooooooos
Plus Supermerkatuen Chiquiprecioen iragarkiak ikusten ditudanean mundua akabatu nahi dut. Chiquiprecioen ahotsak entzuten ditut, eta segituan hasten naiz pentsatzen bonba nuklearrak eta holokausto berria nola prestatu.
Tomatetarrek ez dute estudiatzen
Ez dut inoiz ezkutatu, Aquí Hay Tomate asko gustatzen zait. Albiste arrosekin aspertuta banago ere, Tele5ren saio honek ez nau gogaitzen.
Aurkezleak gero eta gutxiago agertzen dira. Programaren hasieran politono, sonitono eta bestelakoak saltzen. Badakizu, envía Bismal al siete siete siete sieteeeeeee. Eta gero, saioak irauten duen ordubetean bitan-edo azaltzen dira. Jorge Javierren komentario ironiko eta gaiztoekin. Baina koño!!! gidoia ikasi gabe daukate!!! Bakoitzak 30 segunduz hitz egin behar badu ere, esan beharrekoa irakurri egiten dute. Goiz osoa daukate 3 lerro horiek ikasteko eta ez dute egiten. Pepe Navarro ere papera eskuan zebilen beti, baina berak barkamena dauka gehiago hitz egiten baitzuen.
