Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Euskalful vs. Orange

Euskalful vs. Orange

telezaborra 2006/10/19 11:50

Igandean ETB2ko Teleberri albistegian Euskaltel vs. Orange aferari buruz hitz egin zuten. Euskalteleko ordezkari bat elkarrizketatu zuten. Orangeko inor ez.

Atzo Euskadi Irratiko Mezularia albistegian Euskaltel vs. Orange aferari buruz hitz egin zuten. Euskalteleko ordezkari bat elkarrizketatu zuten. Orangeko inor ez.

Nik informazio guztia nahi nuke, neure iritzia sortu ahal izateko. Baina EiTBkoentzat nahikoa omen da Euskaltelek zer esaten duen entzutea.

etiketak: bestelakoak
Ricardo
Ricardo dio:
2006/10/20 00:21

Nik ez dut Kakatel bereziki maite, baina badirudi gatazka honetan Orange-koek erabaki dutela hedabideetan gehiegi ez agertzea. Lehengo egunean Cadena SER-en ere hitz egin zuten kontuaz eta Euskaltelekoen iritzia bakarrik jaso ahal izan zuten, Orange-koek erantzunik ez.

erral
erral dio:
2006/10/19 15:00

Izan ere atzoko Mezularia saioaren bukaeran entzuleen mezu bi irakurri zituzten eta horietako batek zuk diozuna komentatzen zuen. Baita Euskateleko Zuzendari Orokorrari egindako galderak paktatuta edo zerbait arraroa zutela ere.

Maite Artolak Euskaltelekoak euskararekin arazoak zituela eta aurrez grabatu zutela esan zuen eta Orangerekin harremanetan jarri zirela baina ez zutela inorekin hitz egiterik lortu ere esan zuen.

aritz ta xabi
aritz ta xabi dio:
2006/12/15 11:13

GORA EUSKALTEL TA pikutara orange!! betiko programa ON bati kenduko dio postua orain egindako KAKA batek? k ba! euskaltel oso ona da ta gainera euskal herrikoa, guk gutxienez nahiago dugu euskaltel.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/10/20 12:11

Nire amaginarriba Amenako bezeroa da, banku bateko promozioan eman zioten mugikor bat, eta kontratua Orangerekin du orain (argi dago noren bezero, beste gehienok ez bezala). Baina mugikorra estropeatu zaio eta hor nabil, ea nola konpondu.

Baina... 1414 Orangeko zenbakiarekin normal hitz egitea ezinezkoa da. Edo makina batekin, edo ordenagailuan irakurtzen duena esaten dizun pertsona batekin egiten duzu berba. Web bidez, pixka bat kostatuta, Gipuzkoa osoan, salmenta puntu bakarra duela Orangek ikusi dut.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.