Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Berriro ere...

Berriro ere...

telezaborra 2006/10/17 22:28

Oraingoan Bilboko suhiltzaileeek eduki dute hain originala den ideia. Suhiltzaileen baseari sua emateko modukoa. Dirua behar zuten, eta egutegi bat atera dut. Eta egutegian, suhiltzaileak beraiek biluzik-edo agertzen dira

Zenbat min egin dio Full Monty pelikulak gizarteari! Mallorcako suhiltzaileak, Valentziako falleroak,

Club Deportivo Altorricón ospetsua. Zerrenda amaigabea da. Falta diren bakarrak Eliza Katolikoaren kideak direlakoan nago.

Ez, Telezaborrak ez du diru gehiagorik behar. Webgune hau egiten dugunok jantzita jarraituko dugu.

etiketak: gorrotatzen dut
Estitxu
Estitxu dio:
2006/12/19 01:12

Kaixo! Irakurri dut zure iritzia eta guztiz kontra nago. Nire ustez ideia ona izan da suhiltzaileek eduki dutena, dirua lortuko dute-eta Australiara joateko. Norberak egin dezake nahi duena, eta haiek beren gorputza erakustea erabaki dute. Eta ni pozten naiz, horregatik erosi dut egutegi bat eta nire logalan daukat eskegita.

Nadine
Nadine dio:
2006/12/19 22:26

Dirua ateratzeko modu erraza da; ez zait gaizki iruditzen, baina egutegi batean ateratzeko balio behar duzu, eta kasu honetan, nire iritziz, baten bat kendu beharko litzateke. Zuk zer uste duzu?

joseba
joseba dio:
2006/12/18 21:49

Nik ez dut ikusi egutegia, baino nire ustez denok bihurtu behar gara nudista, eta egutegiak arroparekin egin. Modu honetan, barre gehiago egingo genuke, eta batzuekin bereziki: imagina ezazu, Argiñano telebistanbere saioa egiten biluzik, hori bai izango litzatekela riko, riko, riko eta bera bere saltzan...Zergaitik ez parlamenyuan denak biluzik? Alderdi batek baino gehiagok eskainu gutxiago aterakolituzke, eta horrela hobe, bibote gutxiago ikusiko genuke eta.

Rulo
Rulo dio:
2006/12/18 21:46

Ba dirua behar badute eta horrela lortzen badute, nire ustez aurrera!!. Gainera ezin da konparatu Valentziako falleroak eta suhiltzaileetako talde bat, inondik ere. Horrez gain, arrakasta ikusita ondo baino hobeto iruditzen zait. Bukatu aurretik beste gauza bat komentatu dut. Noizko "gizonentzako egutegi bat"?. Ez al dago emakumerik Bilboko suhiltzaileen artean?. Zergatik ez eman poza guztiei?.

Aio.

Locovich
Locovich dio:
2006/12/18 21:41

Bai, ideia hori ez da originalegia (pirelli egutegia ere ez eta urtero ateratzen dute). Behintzat lehena agertu zenetik, gizon eta emakumeen artean parekotasun pixka bat sortu da. Bazen garaia zerbait edukitzea emakumeen begiak alaitzeko. Gainera egutegi hau lizunkeria barik eginda dago eta garrantzitsuaena, "photosop" ez da inondik agertzen argazkietan. Neskak!!! Txokolatezko tableta horiek on egin!!!

Puri
Puri dio:
2006/12/18 21:39

Dirudienez, lanean biluzik ibiltzea modan dago,dirua ateratzeko, eta ni kezkatuta nago, Osakidetza pobre baitabil. Nire kezka hauxe da:Jende askok hau egindo balu,agian,Inclanek gaixoen egutegi bat egitea asmatuko luke.¡Gizajoak!

Aitor
Aitor dio:
2006/12/18 01:22

Aupa mutil, euskaltegi bateko irakaslea naiz(Santutxu AEK) eta zure blogean agertutako post bat erabili dut klasean(berriro ere ...). Hau dela eta, erantzun batzuk jasoko dituzu zure post horri buruz iritzia ematen, ikasleenak dira, horixe zen-eta ariketaren azken helburua. Espero dut ontzat hartzea. Eutsi hartu duzun bideari!

Michael Landon
Michael Landon dio:
2006/10/20 14:13

Nahiago dut sukaldean kalendario zaragozanoa jartzea. Horiek baino morbo handiagoa du.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.