Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Gauzak ondo egiten direnean...

Gauzak ondo egiten direnean...

telezaborra 2006/10/16 19:12

Formulatv zoragarriari esker ETB1en audientziak ikus ditzazkegu, eta asteburu honetako prime-timean gertatutakoa adierazgarria da.

Orokorrean ETB1 %4aren inguruan mugitzen da. Albistegiek eta kirolek zerbait gehiago lortzen dute. Eta parrillan betelana egiteko dauden programek datu negargarriak egiten dituzte. Esate baterako, ostegunean:

Egaztea 1.000 eta %0,2.

Baina esandakoa, ETB1n gauzak (gutxitan zoritxarrez) ondo egiten direnean, ikusleek erantzun egiten dute.

  • Ostiralean Martin telesaila (EAEn) 79.000 lagunek ikusi zuten, telebista aurrean zeudenen %12.1a.
  • Larunbateko Wazemank saioa, 78.000 eta %11.9a.
etiketak: telebista
oier
oier dio:
2006/10/17 10:47

Orain arte telebistek lortu dute audientziak beraien mesedera bakarrik erabiltzea. Alegia, telebistako ekoizle eta zuzendariek zehaztasun osoz ezagutzen zituzten audientziak, baina ardura handia izaten zuten komeni ez zitzaizkien datuak kanporatzeko. Tarte batean programa bateko zuzendari izatea tokatu zitzaidan eta orduan astelehenero jasotzen nituen bezperako audientziak. Lankide bereno batzuekin konpartitu nituen eta harrituta begiratu zituzten. Batek aitortu zidan telebistan lanean ziharduen hamar urtetan lehen aldia zela audientzia batzuk ikusten zituela. Telebistan audientziak ezagutzea boterea da, eta etengabe erabiltzen dira audientziak zuzendaritzatik hartutako erabakiak justifikatzeko. Eta orain arte zuzendariek bakarrik ezagutzen zituztenez zartagina ederki hartuta zuten.

Orain galdera da zer gertatzen ari da FormulaTV-rekin? Zergatik du baimena webgune horrek audientzien inguruan telebistek zuten ixiltasun paktu hori hausteko eta audientziak zabaltzeko? Hala ere, ikusten da ez dela erabateko askatasuna, albiste modura argitaratzen baititu beti, eta ez datu guztiak gordinean (hori ere interesgarria izango baitlitzateke). Norena de FormulaTV? Zein interes daude horren atzean?

Bai, badakit, galdera asko. Ea inork zerbait erantzuterik duen....

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.