Ikasitakoa desikasten ikasten
Paperaren gatibu
Paper saltzaileak lasai egon daitezke oraindik urte batzuetan, negozioa ez bait da oraingoz hilko.
Nire inguruan agian bai. 10 lagunez osatutako bulego batean lan egiten dut. Esango nuke median egunero bizpahiru orri ateratzen direla gure inprimagailutik. Sarritan deitzen digu norbaitek galdezka, ea gure fax zenbakia zein den. Alferrik. Ez daukagu. Bidali dezala e-postaz eta gero erabakiko dugu inprimatu ala ez. Bide batez bidalitako testua egoki artxibatuko dugu enpresako sarean eta listo. Baina gu oso teknosexualak gara.
Aste honetan eskutan izan ditut kontraesanez betetako paperezko produktu bi:
- IHOBE-ren 2005 egutegia: postari bidez buzoi guztietan banatutakoa, nahi ta nahi ez. Gure peoran badugu zakarrontzi txiki bat propaganda eta, botatzeko. Han joan dira egutegi gehiena. Eskerrak ingurumenaren ingurukoa zen.
- Diario Vasco-ren gehigarri bat igandean, ingurumenaren ingurukoa, publizitate instituzionala barra-barra eta 20 bat orrialde.
Ingurumenaren izenean, ingurumenaren aurka!
Teknosexuala
Anjel Lertxundik ez du aipatu baina badago inglesezko hitz bat berak asmatutako Teknosexual horren antzerako zentzua duena: Geek
Googleri Geek-en definizioaz eskatu ezkero, ez dator igurtzi haundirik:
Baliabide sozialetan motz eta aldi berean ezagutza tekniko indartsuak dituen pertsona
Eremu tekniko bat edo gehiagotan abila den pertsona, batez ere teknologia erabilpenean. Mugaraino eraman ezkero, geek izateak teknologiaz kanpoko edozein arlotan interes, abilezia eta ezagutza falta izatea esan nahi du.
Ez gara hain arraroak. Gu baino txarragoak badaude, hamabostean behin Anoetara joaten diren masokistak adibidez.

