Euskaltel vs Orange: norbaitek ulertzen du?
Denbora aurrera doa eta laster erabaki beharko dugu: Euskaltel ala Orange?
Baina, norbaitek ulertzen du zer gertatzen den? Hona hemen bi aukerak:
Euskaltel:
- Telefono berri bat oparitzen dute (Puntuen eta 18 hilabetez beraiekin gelditzearen truke)
- Sei hilabetez, %5-eko (ehuneko bosteko) beherapena fakturan.
Orange:
- Telefono berri bat oparitzen dute (Ez dakit zenbat hilabetez beraiekin gelditzearen truke)
- Beraiekin kontratua dugun denbora guztirako %50-eko (ehuneko berrogeitahamarreko) beherapena fakturan.
Non dago tranpa? Nork du zalantzaren bat? Nik bai behintzat.
Ez dut ulertzen, hain gauza ebidenteekin beti pentsatzen dut kondizio ezkutuak daudela nonbaiten. Norbaitek badu argirik?
Ainhoa mesedez...
%50eko deskontua!!!!!!! Ze arraio aztertu behar da? Ze axola du enpresa Bizkaian egoteak?