Mikroformatuak agenditisa konpontzera
Nik RDF-aren erabilpena proposatzen nuen 2003an Agenditisa izeneko gaixotasuna konpontzeko
Gerora joan dira mikroformatuak indarra hartzen, eta gaurko albisteak bide hori ona dela esaten digu:
Technoratik mikroformatuak irakurtzen ditu gaurtik aurrera
Honek zer esan nahi duen? bada, ondorengo kode hau hemen idazteagatik bakarrik, laster azalduko dela ebentu moduan Technoratiren ebentu bilatzailean eta beste webgune batzuetan. Hauxe:
edo hau bera, XHTML kodea ikusirik:
<span class="vevent"> <a class="url" href="http://larrabetzu.org/bloga/?p=9"> <span class="summary">Blogs&Beers 3.0</span>: <abbr class="dtstart" title="20060602T2000">ekainak 3an, arratsaldeko 8tan</abbr> hasi eta <abbr class="dtend" title="20060602T2200">auskalo zein ordu</abbr> arte. Tokia: <span class="location">Gaztetxea, Larrabetzu, Bizkaia, Euskal Herria</span> </a> </span>
Gauzak ongi egin baditut, eta zorte pixka batekin Technorati Larrabetzu Search bilaketan azalduko da artikulu hau publikatu eta minutu batzuetara, eta agian baita ere EVDB datubasean
Zuek ere egin nahi baduzue, hona hemen mikroformatu honen definizio osoa: hcalendar
Frogatuko dugu!
(Ni ezin gaur Larrabetzura joan. Pena daukat. Zalantzan zaudetenok, joan, ondo pasatu eta gero blogeatu!)
Oso interesgarria albiste hau Gari. Eventful webgunean ez da artikulua agertzen baina Technoratin bai. Probatxo batzuk ere egingo ditugu hemen, Ordizialdean, eta komentatuko dizugu.
Nik ere Larrabetzukoa saretik jarraituko beharko dut :(