Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Good Practice Label 2007 PloneGov ekimenarentzat

Eneko Astigarraga 2007/11/28 01:36

Europar Komisioak Good Practice label 2007 bereizgarria eman dio besteak beste CodeSyntax eta Zea Partners-ek bultzatutako PloneGov ekimenari. Euskaraz UdalPlone bezala izendatu duguna CodeSyntaxen.

Aurrerago e-administraziorako ekimen honek Lutece d'or Saria saria jaso zuen Paris-en .

Informazio gehiago ZEA Partners elkartearen webgunean .


Technorati Tags: , ,

II Morfeo Jardunaldia

Eneko Astigarraga 2007/11/26 23:57

Morfeo I+G+B ekimena da. Telefónica I+D da ekimenaren bultzatzaile nagusia, baina azken finean, Morfeo proiektuak kode irekiko softwarearen inguruan enpresa handi, enpresa txiki eta ertainak (ETEak), unibertsitateak, ikerketa zentroak eta administrazioaren artean elkarlanerako esparrua sortu nahi du.

CodeSyntax -en etorkizuna ikusten diogu Morfeo Project kasuan bezala, kode irekiko softwareari lotutako ereduei, lanean ari gara Morfeon eta iaz egin genuen bezala, gehitu egin gara gaurko jardunaldira.

Antolakuntza ESI-ren (European Software Institute - www.esi.es) eskutan egon da eta Zamudioko egoitzan egin da.

Unibertsitate ezberdinak daude proiektuan, gaurko Morfeo jardunaldian Madrileko Unibertsitateekin batera hemengoak izan ditugu bere software libreko ekimenak aurkezten: Deustuko Unibertsitateko e-ghost taldea , EHUko Itsas taldea eta Mondragon Unibertsitateko GMU taldea aurkezten Pablo Garaizar (UD), Dani Gutierrez (EHU) eta Iñaki Arenaza (MU).

Gainera gaurko jardunaldian Morfeoren barruan gauzatzen ari diren I+G+B aktibitateak, MyMobileWeb teknologia, EzWeb teknologia, EzForge teknologia, ... aurkeztu ditugu.

Biharkoan lan taldeetan LMS, GroupWare, CMS, Forge, .. aplikazioak eta Web X.0 - Mugikortasuna - AmI - Semantika, aplikazioak aurkeztuko ditugu. Gainera CRM-ERP soluzioetara eta Segurtasunari zuzendutako beste bi talde izango dira.

Agenda osoa .pdf formatoan hemen


Technorati Tags: , ,

Merkatu Plaza

Eneko Astigarraga 2007/11/17 19:22

Goiko solairua

Gaur itxi dute Eibarko merkatu plaza. Bota eta toki berean merkatal zentro berria eraikiko dute 2010 urterako martxan egoteko asmoarekin, 200.000 erosle potentzialei zuzenduta: Errebal Center

Ordu batak jota ailegatu naiz merkatu plazara azken egunean, ixten ari ziren eta irekita zegoela azkenetariko argazkiak atera ditut barruan. Egun hauetan erreportero asko izan dituztela esan didate.

Seguruenez goiko solairuan, baserritarrena, egin den azken salmenta

Ez dakit orain arte bezala merkatu berriaren atean eskelak ipintzen jarraituko duten, baina funerariakoa harrapatu dut plaza itxi den egunean lanean, eta argazkia atera diot ohitura berezi hori betetzen.

Goiko solairua azken salmentak bukatu ondoren

Azken eguneko argazki gehiago gehiago flickrreko kontuan Adibidez:

1 , 2 , 3 edo 4

Duela hamabi urtw, merkatuaren 50. urteurrena zela eta, idatzi nuen zerbait merkatuaren etorkizunaz, ez zegoen blogik orduan, ea aurkitzen dudan ...

Coliseoa merkatu aldamenean





Technorati Tags: , ,

Centre Ernest Lluch-en lurraldea eta prospektibataz

Eneko Astigarraga 2007/11/09 23:50

Sala Mirador. Centre de Cultura Contemporània de Barcelona

Iturrik Amaran zuzentzen duena bezala Centre Ernest Lluch deitzen duen zentrotik nator, Bartzelonatik, "Planificació Estratègica Territorial-. Vint anys pensant i construint el futur" ikastaroan parte hartu ondoren. Donostiako Tabacalera-ren antzeko zentro batean kokatua dago: Centre de Cultura Contemporània de Barcelona (izena ere ia berdina du Donostikoak)

Zentro ederra, edifizio zahar bat, antzinako Bartzelonako asilo - hospizioa, kulturarako berritua , erakusketa areto eta geletan bihurta orain MACBA-rekin (Museu d'Art Contemporani de Barcelona ) bat egiten du.

Ikastaro horretan parte hartzeko deitu ninduten. Gazteleraz "Planificación Estrategica Territorial. Veinte años pensando y construyendo el futuro", eta Bartzelonako alde zaharraren eraberritze planean barnean eraiki zuten zentroa hori ezagutzeko aukera izan dut.

Inork interesik badu, ikastaroko informazio eta ponentzia guztiak eskuragai daude . Eta hemen ere, egin klik Planificación Estrategica Territorial atalean.

Lurralearen plangintza mintzagai, proiektuak hiri estrategian, ... Gutxi gora behera eibartarrak posta-zerrendan eztabaidatu dira horrelako gaiak: eraberritzeak, azpiegitura proiektuak hiri estrategian, ekipamenduak hiri estrategian (Guggenheim, Tabacalera, ...), partaidetza prozesuetan, sareak sortzea, mapa birtualak, ...

Valentziako kasua aurkeztu dute Bartzelonan, berri samarra niretzat: ebentoen antolakuntza hiri garapen estrategian (Copa America, Mundiales de Atletismo, Formula 1 circuitoa, ..) . Arduradunaren iritziz, baloratzeko goiz bada ere, ondo atera zaie. Aukera sortu zitzaien momentu batean eta aprobetxatu egin zuten, baina oso arriskutsua ikusten zuela hiri estrategia bezala. Inbertsio handia, efektu espektakularra baina denbora laburrean, ... oso ondo antolatu behar da post-ebentoa sozial eta ekonomikoki errentagarria izateko. Alde onak eta alde txarrak.

 

Technorati Tags: , , ,

Gipuzkoarrak eta web 2.0a

Eneko Astigarraga 2007/11/07 00:01

Gipuzkoarren Bizimodu Digitala txostena

Gipuzkoan 2007. urte hasieran 15 urte edo gehiago zituzten 1.661 pertsonari egindako inkestatik abiatuta egin den azterketaren arabera, eta hauetatik Internet erabiltzaileei edo digitalki aktiboak diren biztanleei (biztanleria osoaren ia erdia) egindako inkestatik abiatuta prestatu den "Gipuzkoar Gizarteko Bizimodu Digitala 2007" txostenean zehazten denez, erabiltzaileen seiren batek Interneteko foro, komunitate sozial, blog edo wikietan parte hartzen du.

Zenbait datu aipagarriak txostenean:

  • ADSL konexioa ez zaie iruditzen garestia Gipuzkoarrei, bakarrik %1ak ez dauka arrazoi horrengatik.
  • Ekipamendu maila oso ona dute Gipuzkoarrek. Esate baterako % 86ak du mahai gaineko ordenagailua, %35ak eramangarria, %75ak kamera digitala, %66ak MP3 erreproduzigailua, %41ak bideo-jokoen kontsola, %17ak GPS sistema nabigatzailea (azken hau ugariagoa zaharren artean), etabar luzea.
  • Etxetik konektatzen da Internetera %88a, lantokitik %39a.
  • %66ak egunero konektatzen da Internetera
  • %36ak nabigatzen du euskaraz, %98ak gazteleraz nabigatzen duen bitartean edo %22ak ingelesez egiten duen bitartean.
  • Gehien erabiltzen den zerbitzua posta-elektronikoa da, %88a.
  • Internet albisteak, eguraldia, osasuna, trafikoa, finantza zerbitzuak, eta horrelakoak kontsultatzeko erabiltzen da.
  • %11ak Webgune edo blog bat sortu/mantentzen du.
  • %16ak Gizarte-erkidego/blog/foroetan parte hartzen du

Hori dela eta, txostenaren egileen iritziaren arabera, "gipuzkoarren artean, lankidetza eta informazioaren trukaketa erraza sustatzeko helburua duen "web 2.0" filosofia hedatu dela egiaztatzen da, 35 urtetik beherako pertsonen artean, batez ere". Baina bost seirenek ez dute foro, komunitate sozial, blog edo wikietan parte hartzen, eta bakarrik bederatzitik batek webgune edo blog bat sortu edo mantentzen du.

Inkestan jasotako erantzunen arabera, "hamar erabiltzaileetatik hiruk, beren eguneroko bizitzan Internet eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek benetako garrantzia dutela diote".

Normala denez ere, gazteen artean nabarmenagoa da Interneten aldeko jarrera, 25 urtetik beherakoen artean, hamar erabiltzaileetatik lauk adierazten dutenez, Internetek benetako garrantzia du beraien eguneroko jardueretan. Aldiz, 55 urtetik gorako segmentuan, hamar erabiltzaileetatik bik soilik agertzen dute jarrera hau.

Bat batean botatakoak albistea irakurtzerakoan. Okerrago izan zitezkeen datuak, eta ez dira hobeak inguruan. Animo!

Txosten osoa hemendik jaitsi daiteke (adi .pdf formatoa )


Technorati Tags: , , ,

Wikipedia eta Wikia. Jimmy Wales Gasteizen

Eneko Astigarraga 2007/11/06 07:23

Hasieran despistatu samar agertu zaigu Jimmy Wales gaur goizean Gasteizen egin duen aurkezpenean (Bilbao - Spain zuen idatzita aurkezpenaren izenburuan), baina hitzaldi labur eta zehatz batean, wikipedia proiektuaren ezaugarri eta datu nagusiak eman ditu, eta batez ere duela ia bi urte sortu zuen Wikia proiektuan jarri du bere arreta.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2010 Planaren aurkezpenean aipatu zen bezala , Pedro Luis Uriartek Euskadi Europan berrikuntzaren erreferentea izatea lor dezagun Utopia hitza ekarri du gogora bere zentzu onean, eta horretan wikipediarekin konparatu du. Eta Uriartek aipatu duen bezala Innobasque aurkitu dezakegu wikipedian, baina momentuz gazteleraz bakarrik.

Hori lortzeko, hau da Berrikuntzaren erreferentea, lau kontzeptu argi izan behar direla azpimarratu du Ibarretxe Lehendakariak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astearen inaugurazioan: lidergoa, aurreikuspena, estrategia - kuantitatiboa zein kualitatiboa-, eta konpromezua.

Azkenik, entzulegoaren artean Wikipedia ezagutzen zuen gehiengoaren aurrean, eta non besoa altzatu dutenen kopuruaren arabera, gutxi gora behera 40 wikipedista aktibo zeuden, hitzaldi laburra baina zehatza eskeini du Walesek.

Wikipediaren ezaugarri eta datu nagusiak aipatu ditu, batez ere bilaketen hobekuntzan eta Wikia proiektu berrian arreta ipiniz.

Google edota Yahoo-ren bilatzaileei aurre egin eta beraiekin lehiatzeko asmoa ikusten diote batzuk Jimmy Wales-en Wikia proiektu berriari. Wikiak irabazteko asmoa du eta arrisku-kapitalaren dirua jaso du dagoeneko. Wikipediak Wikia-ri buruz

Seguruenez, une interesgarrienak galdera-erantzun atalean izan dira: wikipedian artikuluak idazteko sistema errazagoaren beharra, zentsurak, eztabaidan dauden artikuluak, hizkuntza gutxituak, web semantikoa, tagging-a, folksonomiak, templateak eta wikipedia, wikipediaren kapitulu nazionalen arazo eta abantailak, wikipedista zaharren ohiturak vs wikipedista berrien eskaerak, etabar. Luze eztabaidatzeko gaiak, baina onena wikipedian bertan egitea.

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.