Merkatu Plaza
Gaur itxi dute Eibarko merkatu plaza. Bota eta toki berean merkatal zentro berria eraikiko dute 2010 urterako martxan egoteko asmoarekin, 200.000 erosle potentzialei zuzenduta: Errebal Center
Ordu batak jota ailegatu naiz merkatu plazara azken egunean, ixten ari ziren eta irekita zegoela azkenetariko argazkiak atera ditut barruan. Egun hauetan erreportero asko izan dituztela esan didate.
Seguruenez goiko solairuan, baserritarrena, egin den azken salmenta
Ez dakit orain arte bezala merkatu berriaren atean eskelak ipintzen jarraituko duten, baina funerariakoa harrapatu dut plaza itxi den egunean lanean, eta argazkia atera diot ohitura berezi hori betetzen.
Azken eguneko argazki gehiago gehiago flickrreko kontuan Adibidez:
Duela hamabi urtw, merkatuaren 50. urteurrena zela eta, idatzi nuen zerbait merkatuaren etorkizunaz, ez zegoen blogik orduan, ea aurkitzen dudan ...
Ahaztuta eukiko dozu igual... "Duela hamabi urtw, merkatuaren 50. urteurrena zela eta, idatzi nuen zerbait merkatuaren etorkizunaz, ez zegoen blogik orduan, ea aurkitzen dudan ..."
Agertu al da?