Artxiboa Otsaila 2006
Tresna berriak: gu geu musika preskribatzaile edo gomendatzaile
Gaur egun, neurri handian DJak, irratiak, TBak, aldizkariak, ... sortzen dute gogoko dugun musika. Esan genezake beraiek bideratzen dituztela gure musika erosketak. Baina gauzak aldatzen doaz, gero eta indar gehiago du bezeroak.

Etorkizunean, urruti joan gabe 2010 urterako, Gartner eta Berkman Center for Internet and Society ikerketa etxeen Consumer Taste Sharing Is Driving the Online Music Business and Democratizing Culture (adi .pdf formatoa 536 KB) azterketaren arabera, musika salmenten %25a sareko gomendio tresna baten bidez bideratuko omen da.
- Predictions: By 2010, 25 percent of online music store transactions will be driven directly from consumer-to-consumer taste-sharing applications, such as playlist publishing and ranking tools built into online music stores or external sites with links to stores.
Gomendioak bideratzen dituzten teknologiak goraka doaz, eta horretan dabiltza Choicestream (25 aldagaietan oinarritutako musika eta filmei buruzko iritziak trukatzeko sistema), SoundFlavor edo , euskaldunak tartean direla, Musicstrands harpidedunen artean bere playlists delakoak trukatzeko sistema, eta beste batzuk.
Amazon izan zen gomendioen sistema martxan ipini zuen lehenetarikoa, eta salmentako beste toki askok erabiltzen dute gaur egun.
Musika kasuan goraka egingo duelakoan daude adituek eta ikerkatan parte hartu dutenek Pandora edo LastFM erabili ondoren, orain era askotako musika entzuten dutela aitortu dute.
internetactu.net-en ikusia
Technorati Tags: musika, etorkizuna
Hiper - populazioa
Ixtapalucan , Mexico Hirian (22 miloi bizilagun baino gehiago), goiko argazkian ageri diren bezalako 10.000 etxe baino gehiago omen daude batera: hemen inguruan ikus daitezke.
Bertan bizitzea ez dakit, baina argazkia polita da. Irreala dirudi egia esan. Mexicoko argazki gehiago hemen
Future Feeder blogean ikusitako argazkia duzue, eta bldgblog blogeko erantzunetan dioten bezala munduko beste toki askotan ikus daitekeen eredua da.
Mexico-ko populazioari buruz gehiago jakiteko: Consejo Nacional de Población (www.conapo.gob.mx )
Technorati Tags: mexico, populazioa
Suedia 2020, petroleorik gabeko lurraldea
Azken boladan eztabaida eta artikulu sortak ikusi ditugu energiaren etorkizunari buruz. Eta gaiarekin luze jarraituko dugulakoan nago. Beroketa globala, erregaien bukaera, kontaminazioa, ... egun batean konponduko ez diren arazoak dira.
Aste honetan Suediako gobernuaren planak plazaratu dira hainbat komunikabideetan. Nonbait Suediako Gobernuak 2020 urterako petroleoarekiko dependentzia erabat kentzeko planifikazioa egin du.
Plan aurrerakoia da suediarra, Islandiak antzerako helburua , eta besteak beste autoek erragai fosilik gabe ibiltzea, lortzeko 2050 urtean jarrita zeukan epemuga.
Mona Sahlin , garapen iraunkorrerako ministra sozialdemokratak jakin arazi duenez, aurreikusitako aldaketa nagusiki energia berriztagarrietan oinarrituko da.
Horrela, elektrizitatea ekoizteko, azken urteetako joerei jarraituz eta munduko gobernu gehienetan bezala, erregaiek gero eta gutxiago erabiliko dira.
Gainera, autoek etanol edo beste biofuel batzuekin ibil daitezen, Suediako gobernuak Saab edo Volvo autogile suediarrekin batera lan egingo du ( 1 edo 2 ).
Eta - beste adibide bat -, hain garrantzitsua den paper eta celulosa industriek energia ekoizteko gero era gehiago erabiltzen omen dituzte zerrautsa, zerratoki ondakinak eta zuhaitz oskolak.
Info gehiago:
- Sweden plans to be world's first oil-free economy (Guardian Unlimited)
- Suecia: una economía no petrolera (BBC, espainolez)
- Iceland sets goal to be "oil free" by 2050
Technorati Tags: prospektiba, energia, suedia
Eutopia eta distopia
Utopiak aldaketak eta iraultzak bultzatzeko indar ahaltsuak dira, baina Jordi Serra prospektibista katalandarrak dioen bezala normalean balore karga handia daramate eta ondorioz, iritzi biszeralak sortarazten dituzte.
Utopiak etorkizuna aurreikusteko elementu interesgarriak diren arren, ez dute zerikusi handia prospektibarekin. Prospektiba, utopia ez bezala, etorkizuneko ziurgabetasunak murriztu eta kudeatzeko erabiltzen da.
Utopiek etorkizuneko irudiak, etorkizuneko ezenategiak eta, beharbada, helburuak definitzeko balioa izan ditzakete, egia da. Baina, azken boladan distopia (utopia negatiboa) eta eutopia (utopia positiboa) termino eta kontzeptuak bereizten dira etorkizunari buruzko lanetan, Future Studies delakoetan.
Zientzia-fikzioak nagusiki distopiak jorratzen dituen bitartean, prospektibak eutopiak errealitate bihurtzeko lan egin beharko luke.
Wikipedian begiratu eta termino biak ageri dira. Eutopia sarrera utopia terminora berdideratuta dago ingelesez, esanahi berdina onartzen zaielako, eta distopia terminoa zientzia-fikzioari lotuta ageri da, batez ere espainolezko wikipedian : La ciencia ficción postapocalíptica se caracteriza por transcurrir frecuentemente en una distopía dio.
Besteak beste, Jack London-en El talón de hierro (The Iron Heel), Aldous Huxley-en Bai Mundu Berria (Brave New World) , George Orwell-en 1984, Ray Bradbury-en Fahrenheit 451, Anthony Burgess-en La naranja mecánica (A Clockwork Orange), Philip K. Dick-en ¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas? (Do Androids Dream of Electric Sheep?) Blade Runner-en oinarria, Gibson-en Neuromante (Neuromancer) eleberriak, The Matrix filma, komikiak (Watchmen edo Akira) ... eta abar sailkatzen dituzte distopien artean.
Beno, eta utopien artean, onenak ... Patxitraperorenak jakina!!
Technorati Tags: prospektiba, utopia, eutopia, distopia,zientzia-fikzioa, future
Memetika eta grid semantikoa
Ikerketa eta garapena oso garrantzitsuak dira guretzat . Etengabe aldatzen da gure sektorea eta oinarri teknologikoa duen enpresa garenez, beste sektore eta enpresa askok bezala, produktu berriak kaleratu, ikerketa, garapena eta berrikutzari garrantzia eman eta etengabe berritzea ezinbestekoa dugu.
Zeregin horretan, besteak beste Deustuko Unibertsitateko DEli taldearekin elkarlana egiten dugu.
Egun hauetan, Delikoak berritze prozesuan dabiltza eta ikerketa ildotean erabateko haustura egin gabe, Hizkuntza teknologia eta edizio digitala ordezkatzeko Memetika eta grid semantikoa izen eta lan eremu berriak aztertzen dabiltza .
Joseba Abaituak dioen moduan, interesgarria Memetic eta meme wikipedian kontsultatzea (Gaztelerazko wikipedian memetica eta meme ).
Ez dut inoiz jarraitu blogosferan hain modako diren memeak, baina aipatutakoen terminoen jatorria eta kontzeptuei kontsulta egitea interesgarria iruditu zait.
Technorati Tags: memetika, meme, CodeSyntax, Deli, Ikerkuntza
Fon: ametsak egia bihurtzen

Sekulako albistea iragarri du Martin Varsavsky-k bere blogean:
Fon proiektu ezagunerako Google, Skype eta bere venture capitalists diren, Sequoia Capital eta Index Ventures-en laguntza/aliantza lortu duela. Eta akordioak lortu omen ditu Internet sarbidea ematen dituzten SpeakEasy amerikarrarekin eta GlocalNet suediarrarekin.
Aurreko sarrera baten kontatzen nuen Varsavsky ameslaria dela, behintzat horrela erakutsi zuen ESTE-en egon zenean baina badirudi wifi estaldura unibertsala lortzeko ametsak egia bihur daitezkela.
Fon-en bidez edo beste modu baten izango den ez dakit, baina nere ustez, ez dago dudarik Fon ekimenak wifi estaldura arindu eta mugitu egin duela.
Gainera, Tagzania aplikazioarekin Fon proiektuaren mapak eta estaldura foneroa lantzen ari garenez, albiste pozgarria guretzat.
Info gehiago:
Argazkia: Julen Bazterrica
Technorati Tags: FON, Tagzania, CodeSyntax, Sequoia, Index
Goienkaria berriaren aurkezpena
Goienkaria berritua, 56 orrialdekoa, edizio bakarrekoa, goitik behera diseinuz eta edukiz aldatua aurkeztu da Bergaran. 19.000 ale banatuko dituzte eskualdeko bederatzi herrietan.
Goienkaria Berritzen blogean, argitalpen berriaren edukia eta diseinua nola berritu den kontatu dute Goio Arana eta Eneko Azkaratek. Esperientzia ona izan omen da, bezero eta lagunen iritziak jaso omen dituzte blogaren bitartez. Zuzenean, blogaren bitartez edo mezuen bidez.
Giro ona eta pozik agertu dira berrikutzataz arduratu den jendea. Eta era berean, etorkizunari aurre egiteko, euskal medioen inguruko hausnarketa egitea eskatu dute arduradunak.
Bitartean aro berriari ekin dio Goienkariak. Zorte on!
Argazkia eta info gehiago: Goiena.net
Technorati Tags: goienkaria, goiena, prentsa
Prospektiba, Utopia eta Zientzia Fikzioa
Batzuen eta besteen utopiak bereizten ditu Xabier Mendigurenek, eta kasualitatez PROSPECTI...VA CONSTRUYENDO FUTUROS prospektiba jorratzen duen aldizkari mexikarrak kaleratu duen azken zenbakiak (eta hurrengoak) zerikusi handia du gaiarekin.
Kaleratu eta kontsultagai dagoen zortzigarren zenbakiaren izenburu orokorra PROSPECTIVA, UTOPÍA Y CIENCIA FICCIÓN da. Eta prestatzen ari den zenbakia, adi Xabier, gustukoa izango duzu eta, Prospectiva electoral, política y de gestión da.
Ikusiko dugu datorrenak zer dakarren, baina kaleratu berri den zenbakiari begirakada ematea merezi du: idazle eta gai interesgarri ugariak, nere ustez behinik behin.
Technorati Tags: prospektiba, utopia, zientzia-fikzioa, future


