Estatuak, etorkizunerako erakundeak ?
Foreign Policy eta the Fund for Peace erakundeek oso txukun eta sendo ez dauden estatuen argazkia eta mapa egin dute.
Adierazle ezberdinak erabiliz - sozialak, ekonomikoak, politikoak edo militarrak - estatuen osasunaren diagnosia egin dute.
Bada, estatuei dagokionez, mundu erdia, gutxi gora behera, gaixo dago. Eta hori, ezagutzen ditugun estatu batzuek - Espainia, Marroko, Belgika, Erresuma Batua, Txina, ... -, askotan bestelako inpresioa eman arren, beltz-beltzak ageri direla mapa hauetan. Erakunde hauen mapan beltz egoteak, estatu bezala sano-sano, ondo finkatuta zaudela esan nahi du.
Beste erdia, ordea, barne arazo larriak direlako kolokan dago: gorri-gorri, apurtzekotan, edo hori kolorez, egoera larrian.
Mundu mailako egoera eta joerak ikusirik, galdera datorkit burura: akabo estatua lurraldeen erakunde antolatzaile bezala?
Z+blog-en irakurria.
Paper digitala gainean dugu

Azken mezuan liburuak aipatzen genituen hemen eta, asteburuan irakurri dudanez , joan zen astean Fujitsu etxearen laborategiek paper digitala aurkeztu dute Tokyon.
Oraindik ikerketa fasean daude, baina 2007 urterako aplikazio komertzialak kaleratzea espero dute.
Printzipioz, txosten, liburu, aldizkari, egunkari eta bestelako inprimakietan erabiltzen den papera ordezkatu dezake.
Eta paperak onartzen dituen eduki guztiak onartuko ditu: ideiak, historioak, artea, irudiak, kontakizunak, negozioak, jatetxeetako menuak, lanerako plangintzak, amodiozko oharrak, ... Gizakien jakintza, ezaguera, memoriarentzat,... gordailu berria, edo horrelako zeozer.
Dagoeneko, Fujitsukoek aurreikusten dituzte zenbait aplikazio, baina garapen berriak, marketing ikerketak eta erabiltzaile frogak egingo dituzte hurrengo bi urteetan (apirilak 2006 - martxoak 2007).
Ohituko gara edukietarako izango dugun ontzi berrira? Baietzkotan nago. Argazki paperarekin zer gertatu den ikustea baino ez dago.
Liburuak Arizona eta Kansas-en

Albiste interesgarria jaso dute Mondragon Unibertsitateko Giza Zientzietako HUHEZI fakultateko Gizakom blogean: Arizonako Vail herriko institutoan datorren ikasturtean hango ikasleek ez dutela testulibururik erabiliko .
Aipamenetan Aercilur -ek Enrique Dans-ek bere blogean Arizona y los libros de texto postean erabaki horren inguruan komentatzen duela dio.
Albisteetan kostuak aipatzen dira, baina aldaketa hauei etekina ateratzeko lan egiteko modu berrietara egokitzea da garrantzitsuena, nere ustez.
Lehendabiziko aldiz, duela 4 urte martxan ipini zen planari jarraitzu, nere gelako ESTE-ko ikasle guztiek ordenagailu portatila zeukaten eta gelan WIFI konexioa. Beraz, aurtengo klaseetan ikasleek Internetera konektatuta zeuden klasea ematen genuen bitartean.
Beste batean gehiago sakonduko dut, baina esperientzia ona izan da aurtengoa. Saiatu naiz blog honen gaztelerazko atalean zenbait mezu klaseetako zalantzak argitzeko erabiltzen, edo bloga klasetako gaiak aipatzeko erabiltzen, edo ikasmateriala banatzeko, edo bloglines eta del.icio.us bezalako tresnen erabilera bultzatzen, baina argi dago irakasleok (eta ikasleek) oraindik asko ikasi beharra dugula paperetik alde egin eta digitalera egokitzeko, eta batez ere digitalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko.
Honekin zeharka lotuta..., Kansas City hiriko liburutegi publikoak, argazkian ageri den bezala, kanpoaldean ipini ditu liburuak eta horregatik Ameriketako IDSA (Industrial Designers Society of America) elkarteak antolatu eta Business Week aldizkariak babesten duen IDEA (Industrial Design Excellence Awards) sarietako bat eman diote .
Ipar Euskal Herria 2020. Pays Basque 2020

Duela aste batzuk Pays Basque 2010 izeneko hausnarketa estrategikoa aipatzen nuen .
Han agertutako asmoak eta estrategiak berritu nahiean, joan zen larunbatean 200 pertsona baino gehiagoren aurrean Lurralde egitasmoaren II zatia, Ipar Euskal Herria 2020. Pays Basque 2020, proiektua aurkeztu zen.
Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseiluari buruzko informazioa duen Lurraldea.net webgunean eskuratu daitezke 2006 urtean bukatuko den prozesuari buruzko metodologia, faseak, albisteak, aurkezpenak eta dokumentu ezberdinak.
Horrela, PAYS BASQUE 2020 : ACTE II DU PROJET DE TERRITOIRE. Feuille de route dokumentuak dioenez hiru xede edo helburu nagusi ditu Ipar Euskal Herria 2020 proiektuak
- Itsasaldearen eta barnealdearen arteko elkartasuna sendotu. Aurreko planean aitortzen zen bezala, benetan izugarria da lurraldeen arteko desoreka. Hegoaldeko lurraldeetan horren adibide nabarmenak ditugu Gasteiz-Araba, Bilboaldea-Bizkaia eta gero eta gehiago Donostialdea-Gipuzkoa binomioetan. Kostaldeko BAB guneak eta inguruak iparraldeko populazio gehiengo nabarmena batzen du. Ordea, paisaia eta tradizio politak bai, baina populazio gutxi eta zaharkitua Zuberoan.
- Mugaz gaindiko elkarlan anbiziotsu eta eraginkor bat garatu. Euroeskualde baten barnean, kide instituzionalen artean antolatu. Eurohiria ekimena martxan dago baina kostatzen ari zaio fruituak ematea eta eremua mugatua, Donostiraino baino ez, duelakoan nago.
- Euskal Herriaren garapen iraunkorra bultzatu. Ingurumena eta enpleguari lotu kezkak kontuan hartu beharko dira proiektu berrietan. Edozein lurralde antolamendurako planean kontutan izan behar den xedea, nola ez.
Epe luzerako erronkak dira, baina behintzat epe luzerako estrategia eta eszenategiak egiten saiatuko dira. Justu aste honetan, 2020 urtera begira dauden Australia 2020. Foresight for our Future eta India In 2020-ren berri izan dut.
Gerora, planetan eta eszenategietan margotuko diren ikuspegi, xede, helburu eta ekintzen kudeaketarako tresna indartsu eta baliogarriak beharko dira. Ea oraingoan Iparraldeko Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua baino haratago ailegatzerik dagoen.
Folksonomiak enpresetan
Iaz idatzi nuen Folksonomy - Folksonomia gaiari buruz. Folksonomy modu informalean sozialki sortzen diren kategorientzat Thomas Vander Wal-ek emandako izena da omen da.
Izenak adierazten duen moduan, normalean erabiltzaileek sortzen dituzten kategoriak dira.
Baina, Emanuele Quintarelli-ren Folksonomies: power to the people saiakera interesgarria eta ongi dokumentatuaren atal batean folksonomien erabilera enpresa munduan aipatu eta defendatzen da: Enterprise folksonomies eta arrazoia du, nere ustez.
Hau da, folksonomiak ez dira zertan mugatu behar blogosferara edo geek mundura, bere onurarako enpresek hasi behar dute mundu horretan murgiltzen.
Folksonomies are not limited to the geek world or to the blogosphere. Enterprises have also started blogging and experimenting with folksonomies.
Enpresa handien adibidea aipatzen du Quintarellik, IBM esate baterako, baina enpresa txiki eta ertainetan guztiz erabilgarria dela uste dut, behintzat horretan gabiltza . Besteak beste, enpresa barnean ezagueraren zabalkundea eta lengoaia amankomuna lortzea eta erabiltzea bideratzen duelako.
Software Libreari buruzko Udako Ikastaroa

Miguel Perez eta Pablo Boronat irakaslearen zuzendaritzapean Jaume I Unibertsitateak antolatutako Summer School on Libre Software udako ikastaroan parte hartzeko gonbitea jaso genuen. Economics atalean, software librean lan egiten dugun enpresen ikuspegia aurkezteko.
Ekonomiari zuzendutako atala Jesus M. Gonzalez Barahona irakasleak ireki zuen. Seguruenez, software librearen inguruan Espainian dagoen aditu nagusienetakoa JGB da. Artikulu, liburu eta argitalpen ugari ditu, eskuragarri hemen eta Software Libreko negozio ereduen aurkezpen sistematikoa, zabala eta ona egin zuen.
Software Librea doktorego ikastarorako prestatu duen aurkezpena erabili zuen: Modelos de negocio atala (adi, .pdf formatoa, 181 KB) .

Madrileko Hispafuentes enpresako ordezkaria ez zen ailegatu, eta Gonzalez Barahonaren ostean, CodeSyntax-en esperientzia kontatzea suertatu zitzaidan New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective izenpean aurkeztuz.

Azkenik, Francesc Altet Carabos Castelló-n sortu berri den enpresako kideak beraien enpresa esperientzia aurkeztu zuen. Carabos-ek PyTables izeneko produktua dute, datu eta informazioaren kudeaketarako, eta besteak beste horren gainean eskeintzen dituzte zerbitzu eta garapenak.

Bazkal orduan, pil-pilean zegoen Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren bozketaren inguruan jardun genuen. Software Librean lan egiten duten Enpresa Txiki eta Ertainak 30.000 lanpostutik gora sortzen dute. Azkenik, alde aldiz gainera, momentuz behintzat komisioaren proposamena baztertua izan da .
Software Librea etorkizuneko teknologia dela aipatzen genuen Donostiako Azaleratzen ari diren teknologiak jardunaldian eta Gartner-eko adituen ustetan , Software Librea 2005 urteko gai beroena izango da eta 2008 urterako, hau da hiru urtetan, Software Libreko aplikazioak lehiakorrak izango dira eremu guztietan software itxiekin eta 2010 urterako erakunde guztiak izango dute kontutan software libreko produktoak bere software gehiengoan. Albiste onak sektorearentzat.
