Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Ipar Euskal Herria 2020. Pays Basque 2020

Ipar Euskal Herria 2020. Pays Basque 2020

Eneko Astigarraga 2005/07/12 19:39

Duela aste batzuk Pays Basque 2010 izeneko hausnarketa estrategikoa aipatzen nuen .

Han agertutako asmoak eta estrategiak berritu nahiean, joan zen larunbatean 200 pertsona baino gehiagoren aurrean Lurralde egitasmoaren II zatia, Ipar Euskal Herria 2020. Pays Basque 2020, proiektua aurkeztu zen.

Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseiluari buruzko informazioa duen Lurraldea.net webgunean eskuratu daitezke 2006 urtean bukatuko den prozesuari buruzko metodologia, faseak, albisteak, aurkezpenak eta dokumentu ezberdinak.

Horrela, PAYS BASQUE 2020 : ACTE II DU PROJET DE TERRITOIRE. Feuille de route dokumentuak dioenez hiru xede edo helburu nagusi ditu Ipar Euskal Herria 2020 proiektuak

  • Itsasaldearen eta barnealdearen arteko elkartasuna sendotu. Aurreko planean aitortzen zen bezala, benetan izugarria da lurraldeen arteko desoreka. Hegoaldeko lurraldeetan horren adibide nabarmenak ditugu Gasteiz-Araba, Bilboaldea-Bizkaia eta gero eta gehiago Donostialdea-Gipuzkoa binomioetan. Kostaldeko BAB guneak eta inguruak iparraldeko populazio gehiengo nabarmena batzen du. Ordea, paisaia eta tradizio politak bai, baina populazio gutxi eta zaharkitua Zuberoan.
  • Mugaz gaindiko elkarlan anbiziotsu eta eraginkor bat garatu. Euroeskualde baten barnean, kide instituzionalen artean antolatu. Eurohiria ekimena martxan dago baina kostatzen ari zaio fruituak ematea eta eremua mugatua, Donostiraino baino ez, duelakoan nago.
  • Euskal Herriaren garapen iraunkorra bultzatu. Ingurumena eta enpleguari lotu kezkak kontuan hartu beharko dira proiektu berrietan. Edozein lurralde antolamendurako planean kontutan izan behar den xedea, nola ez.

Epe luzerako erronkak dira, baina behintzat epe luzerako estrategia eta eszenategiak egiten saiatuko dira. Justu aste honetan, 2020 urtera begira dauden Australia 2020. Foresight for our Future eta India In 2020-ren berri izan dut.

Gerora, planetan eta eszenategietan margotuko diren ikuspegi, xede, helburu eta ekintzen kudeaketarako tresna indartsu eta baliogarriak beharko dira. Ea oraingoan Iparraldeko Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua baino haratago ailegatzerik dagoen.

etiketak: Prospektiba, Estrategia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.