Gallup, blogak eta Elgeta

IFTF's Future Now-en irakurria : ostiralean Gallup inkesta etxe famatuak oraindik blogek ez dutela hedapen handia zioen, blogen inguruan egindako inkesta baten harira argitaratutako Blogs Not Yet in the Media Big Leagues artikuluan.
Zenbait datu interesgarri artikuluan... Gazteen artean zerbait hedatuagoa dago blogen jarraipena, baina AEB-n populazioaren %75ak erabiltzen du Internet, eta Gallup-en inkestaren arabera, bakarrik %12ak jarraitu eta irakurtzen ditu blogak.
Zapatuan, Jean-Pierre Cloutier kazetari kanadiarrak blogen irakurleen inguruko aipamena zeukan bere blogean, hemen bezela Blogads agentziak egindako inkesta interesgarria aipatuz Qui lit les blogues? artikuluan, non blogen irakurleen kantitateai baino gehiago irakurleen kalitateari erreparatzen dion.
Blogek ez dute oraindik Komunikabideen Champions-ean jokatzen beraz, baina blog euskaldunen inguruan zalapartatxoa dabil azken boladan. Paperezko argitalpenak (Argia, Berria, Deia, Correo/DV, Gara, ...) blogen inguruko artikuluak argitaratutako dituzte eta, gainera, blogista euskaldunen lehen bileratxorako deialdia (B&B, Besta , BeSeTea edo dena delakoa) , egin da.
Blogistak poz-pozik, eta kultur eragileek ere, diot nik: eredu jasangarri batekin, blogak, Internet euskaraz idazten da.
Elgetako deialdia justu Xerez Ipuruara datorren egunean da, horregatik, partida zapatura ez badute aurreratzen, blogista euskaldunen kuadrilarekin bat egitera joango naiz Elgetako Espaloira, baina berandu. Ipuruakoa amaitutakoan :-)
Oraindik blogek ez dituzte irakurle larregirik, are gutxiago blog euskaldunak, jendeak ez omen dauka horretarako astirik, baina Gallup bezalako etxe batek, eta marketing eta publizitate agentziek arreta eskeintzen badiete blogei, ez dakit gaurko egiturarekin edo beste batekin, seguru etorkizunari begira indarra hartuko dutela.
Euskadi 2015
Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian azaroan aipatzen genuen Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa -ren emaitzetariko aurkezpena egin da: Euskadiren 2. Eraldaketa Ekonomikorako Oinarrien aurkezpena.
Ana Agirre eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egin dute aurkezpena eta Ainhoa Arteta sopranoa entzuteko aukera zoragarria izan dugu. Egia esan, txalogarria da Euskadi 2015 ekimena, baina gaur txalo gehien eraman dituena, duela bi urte zendutako Javier Garcia Egotxeaga Sailburua ohiarekin batera, Ainhoa Arteta izan da.
Emanaldi hunkigarria, musika kontuetan ni bezalako erdi gorra eta ezjakin batentzat ere bai. Eta ohitura ederra, berritzailea eta beharrezkoa, kultura, ekonomia eta berrikuntza lotzearena. Azken boladan ohitura bihurtzen ari dira horrelako esperientziak: Andoni Egaña eta Ezagutzaren Klusterra, Fran Lasuen eta Nanoteknologiak, Andu Lertxundi eta Xuxen, edo artistek eta enpresa berritzaileak: laster hasiko den artes divergentes Artetik Berrikuntzara / Arts & innovation... ohitura ona eta etorkizunerako joera, espero.
Aurrerago aipatu zen bezala, ekimena parte hartze oso interesgarriarekin egin da eta hausnarketa mailan emaitzak eman ditu.
Gaurko ekitaldian Ibarretxe eta Agirre-k aurrekoei, I Eraldaketa Ekonomikoa bideratu zutenei esker beroak eman dizkiete egindako lanagatik, ( izan ere banatutako dokumentazioan www.politicaindustrialvasca.net webguenaren berri ematen zen), eta orain datorkigun Eraldaketaren ardatzak, erronkak, Estrategiaren Oinarriak eta Lan Ildoak aurkeztu dituzte. Plan zehatzak edo egitarauak datozen gobernuek ipini beharko dituzte martxan, gizarte osoaren kontua izango da onartzea eta aurrera eramatea
Standard & Poor's etxearen rating-ak
Baina, bestalde, gaur gehien azpimarratu dena , etxera nentorrela irratian behin eta berriro entzun dut, Standard & Poor's (www.standardandpoors.com ) rating-agentziak Euskal Erkidegoari gaur bertan eman dion rating berria izan da: AA+ . Nolabait gauzak ondo egiten ari direla bermatuz. Sekulako lorak bota dizkio Standard & Poor's-ek Jaurlaritzaren Politikari. Ibarretxe-k pozik egoteko arrazoiak zituen:
Kanpotik esaten ari zaizkigu: Herri serio eta fidagarria gara zioen :
Rating igoera finkatu ahal izateko, Standard & Poor's agentziak hurbiletik jarraitu du Euskal Estatutuak izan ditzakeen aldaketei buruzko eztabaida ere. Ez da itxaro bete-betean konponduko denik, ez eta eragin ezkorrik izan dezakeenik ere epe ertainean, erregioko aurrekontu-kudeaketari buruz. Bitartean, autonomi-gobernuak bere konpromisoari eutsiko dio, finkatze fiskalari zein zor-kontrolari dagokienez
Uste dut antzerako rating-a eman ziotela duela gutxi Gipuzkoa Lurraldeari, kasu honetan Fitch Rating (www.fitchratings.com ) etxeak. Fitch Rating nazioarteko agentziak Gipuzkoako lurralde historikoaren epe luzerako kalifikazioa hobetu du, lehenago genuen A bikoitza plus (AA+) kalifikaziotik A hirukoitzera (AAA) igoz. Azpimarratzekoa de Gipuzkoako foru ogasuna dela, estatuz peko entitateetan, kreditu-kalifikazio gorena lortzen lehena eta bakarra Espainiako estatuan zioen harro Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Diputatu Nagusiak urteroko agerraldiko diskurtsoan (Adi ms-word dokumentua)
Zorionak guztioi, orain arteko lorpenak dira eta poztekoak, baina etorkizunari begiratuz ezin dugu gaur eguneko rating-ak edo lortutako adierazleekin (hezkuntzan, ekonomian, giza garapenean, ...) konformatu behar, etorkizunekoak prestatu behar ditugu. Eta Ibarretxe dixit: eskarmentua, neurria eta prestakuntza dira gure gaitasunak
Datozen urteetarako lehiakortasunaren erronka nagusia Berrikuntza indartzean datza. Berrikuntzan Europa eta lurralde aurreratuarekiko konbergentzia lortzean, alegia.
Baina, era berean, oso garrantzitsuak iruditu zaizkit eraldaketarako beharrezkoak bezala aipatu eta diren ardatzak:
- Garapen jasangarria
- Gizarte Kohesioa
Enpresa Lehiakortasuna eta Giza Berrikuntzarako Estrategia
Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroaren Webgunean sortzen diren materialak eskuragarri daude. Besteak beste Eztabaidarako elementuak (452 KB .pdf formatuan) txosten laburra baina interesgarria, hainbat elementu giltzarri plazaratzen dituena edo Lehen Fasearen Balantzea (515 KB .pdf formatuan) txostena, non 2015 urteko Euskadiren erronkak eta giltzarri estrategikoak aipatzen diren.
Gaur Enpresa Lehiakortasuna eta Giza Berrikuntza: Estrategiaren Oinarriak eta Lan Ildoak izeneko txostena banatu da. Hemen dago eskuragarri (ADI .pdf txostena 1,53 MB) . Planteamendua intesgarria dirudi eta Kluster ezberdinen estrategia planen laburpenak ditu. Begirakada ematea merezi duelakoan nago.
Ikaskuntza eta ekintzailetasun gaitasunak

International Meeting: Management Knowledge Innovation 2005
Ezagutzen Klusterrak bidali didan mezuaren arabera, ekainaren 23 eta 24an bitartean Kursaal Kongresu Jauregian Ezagutzaren Clusterrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak antolatuta Nola sortu ikaskuntza eta ekintzailetasun gaitasunak izenburupean VI. Nazioarteko Jardunaldiak International Meeting: Management Knowledge Innovation 2005 ospatuko dela esaten.
Interesgarria dirudi eta Euskadiko NEBT Sarea (Nuevas Empresas de Base Tecnológica, uste dut esan nahi duela) eta World-Kafe berritzailea iragartzen dira...
Momentuz, zabaldu den folletoaren arabera, honako hau izango da egitarua:
Emoziozko adimena
Nazioarteko adituek norberaren sentimenduak ezagutzeko, motibatzeko eta harremanak modu egokian erabiltzeko trebeziei, jarrerei, ahalmenei eta eskumenei buruz hitz egingo dute.
Honako hauek parte hartuko dute:
- www.inteligencia-emocional.org
- Mundu mailako emoziozko adimen adituak
Berrikuntza eta ikasketa
Erakundeak soilik haz daitezke, erakunde horiek osatzen dituzten pertsonen ikasketa eta gaitasunaren bidez. Ikaskuntza XXI. mendeko lehiakortasunerako benetako abantaila da.
Honako hauek parte hartuko dute:
- Vienako Unibertsitateko Enpresa Ikasketen Institutuko Ordezkaria
- Nazioarteko mailako aditu nabarmenak
Jarduera berriztatzaileak:
- World-Kafea: "World-Kafea" ekimenak ikaskuntza kolektiborako sistema berriak esperimentatzea bilatzen du. Nazioarteko VI. Jardunaldiak elkarrizketarako espazio interaktiboa bilakatuko dira, hizlarien eta entzuleen parte hartzea bultzatuz.
Ekintzailetasuna herrialdeko ingurugiroan
Pertsona ekintzailea izateko esperientzien, hobekuntza praktikoen eta gaitasunen hedapena. Hainbat espezialistak antzinako egiturak erorarazi eta ekintzaileak buru izango diren gizartearen oinarriak jartzen ahaleginduko dira.
Honako hauek parte hartuko dute:
- Team Academy (Finlandia), Jyväskylä Polytechnic-eko ekintzailetzarako eta buruzagitzarako unitate berezia
- Euskadiko NEBT eta agente sustatzaileen sarearen aurkezpena Ezagutzaren Clusterreko Ekintzaile Teknologikoen Foroaren eskutik
Egitarua, .pdf formatoan, hemendik jaitsi dezakezue (ADI, .pdf 578 KB)
Clusterretik diotenez, gehiago jakin nahi izanez gero, informazio gehiago behar izanez gero edota edonolako zalantzaren bat edukiz gero, Ezagutzaren Clusterraren www.portaldelagestion.com webgunera jo dezakezue, bseijas [a bildua]clusterconocimiento.com helbide elektronikora edo 94 420 98 09 telefonora deitu dezakezue.
Energia estrategia eta etorkizuna

Joan zen astean Ana Agirre Industria Sailburuak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, 3E-2010 Euskadiko Energia Estrategia aurkeztu zuten. Ekitaldian, bere aurkezpenak egiten, Europar Batasuneko Fernando de Esteban, IDAE , Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía delako Jose Antonio Sanchez Quintanilla eta ICAEN , Institut Catala d'Energia delakoaren Ignasi Nieto i Magaldi izan ziren.
3E-2010 Euskadiko Energia Estrategia
Aurkezpenean, Ibarretxe-k 2010. urtean ehuneko 15eko energi aurrezpena lortzea nahi dela, kalitate handiagoko energia, merkeagoa eta garbiagoa lortzea nahi dela eta gas naturala izan dadila erabiltzen dugun lehen energia iturria esan zuen. Gasaren aldeko apustu argia, beraz, orain arte ekonomiaren euskarria izan den sektore honetan.
Ia Europa osoan bezala (Frantziarrek martxan ipini zituzten nuklearrei heltzen diete oraindik) gasa izango da, zalantzarik gabe, hurrengo urteetarako gure energia iturri nagusia, 2000 urtean guztiaren %21a izatetik, %52a izatera pasatuko da. Bikoiztea baino gehiago. Horretarako Boroa, Santurtzi, Zabalgarbi, Bahia Bizkaia Gas eta elektrizitatea, Europako gas konexioa, Gaviota depositoa eta ALGA-1600 instalakuntzak,...

Energia berriztagarrien arloa gehitzearekin batera, %4a izatetik %12a izatera pasatuz, 3E-2010 Euskadiko Energia Estrategiaren helburu nagusiak dira. Helburu garrantzitsuak pixkanaka energia jasangarritasuna bermatzeko. Haize, eguzki, biomasa edo itsas olatuen indarra Baina, oso gutxi aipatzen da energia aurrezteari buruz, eta arlo horretan guztiok zer egina dugu ( I jo què puc fer?).

Bakarrik bi eszenategi eta epe laburrera, 2010 urtera begira.
Bestalde, EVE -k kontsultagarri ipini dituen dokumentuen arabera pare bat kritika:
- Aurkezpenean ikus daitekenaren arabera, Plana diseinatzerakoan bi eszenategi baino ez dira kontutan izan, ia bakarra esan daiteke. Tendentziala edo joerazkoa, eta proposatutako energia politikak aplikatuz lor daitekeena. Ez dakit sukalde lanetan eszenategi gehiago aurreikusi dituzten, baina bestelakoan oso gutxi dirudi bi aurreikuspen baino ez erabiltzea.
- Aurreikuspenak epe laburregira, 2010 urtera, begira egin dira. Kontutan izanik, energia sektorea kapitalean intentsiboa dela, inbertsio handiak behar dituela, eta amortizazio epeak oso luzeak izaten direla, sektorean egiten diren aurreikuspenak, normalean askoz epe luzeagora izaten dira.
Aurkeztutako power pointak pisutsuak dira eta gazteleraz daude, baina euskarazko word laburpena Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak dira 2010erako Euskadiko Energia Estrategia berriaren bi ardatz nagusiak izenekoa hemen dago (MS-word formatoa 365 KB). Bestelako aurkezpen guztiak www.eve.es/jornadas/ponencias helbidean kontsultatu daitezke.
Open Source Marketing joera.

Marketinaren arrakastarako joera berria: Software Librearen baloreak marketinera aplikatzea. Oraindik teorizatu gabe dago, baina James Cherkoff-ek, nere ustez oso dokumentu edo manifesto interesgarri batean, laburki azaltzen digu.
Tesi nagusia, hasi baino ez bada ere, Open Source inguruan marketing joera berria sortzen ari dela, nagusiki garai hauetan, software librearen kontzeptuekin mugituz eta teknologia berriei esker, gero eta gehiago, kontsumitzaileek agindua eta kontrola dugulako.
Mozilla komunitateak Firefox sortu eta bi orri osoko publizitatea ordaindu zuen The New York Times-en; Howard Dean-en kanpainak Open Source teknikak erabiliz 600.000 lagun ipini zituen martxan, 25 miloi dolar bilduz; Koreako Ohmynews egunkarian 40.000 pertsonak hartzen dute parte; ...
Horrela, Mercedes, Nike, Redbull,... bezelako marka handiak kontsumitzaileen partaidetza bilatzen ari omen dira kanpaina berrietarako... Software Libre komunitateen eredua jarraituz: kontsumitzaileen komunitateari markarekiko inplikazioa edo ideiak eta partaidetza eskatuz, esate baterako.
The power of Open Source values can be unleashed to create marketing campaigns that are innovative, surprising, energetic and engaging. Campaigns that people want to join. All the qualities that the marketing and advertising industry once loved about TV are alive and well in the Open Source Movement.
But this time, the consumer is in command and control.
Manifestoa hemendik deskargatu daiteke osorik. Espero zen bezala Creative Commons lizentziapean dago, beraz lasai banatu dezakezu, eta informazio gehiagorako, www.collaboratemarketing.com webgunera jo daiteke.
Blogen inguruko berriak
Zergaitik irakurri blogak.
Ostiralean, Roland Piquepaille blog teknologikoak Why Do You Read Blogs? artikuluan Blogads -eko Henry Copeland aipatuz, duela urte bete blogen erabilerari buruz egin zen ikerketaren datuak argitaratzen zituen.
Ikerketa horren arabera - 17.000 erantzun jaso zituen -, jendeak blogak irakurtzeko dituen arrazoi nagusiak hauek dira:
- Beste inon aurkitu ezin diren albisteak irakurtzeko %79,7 (12.713)
- Perspektiba hobea eskeintzen dutelako %77.9 (12.421)
- Albisteak beste inon baino azkarrago daudelako %65,9 (10.504)
Aipatutako beste arrazoi batzuek ondraduagoak direlako edo azkenengo joerak jarraitzeko izan ziren.
Euskal blogosfera oraindik oso mugatua eta txikia da, ez du irakurle larregirik, baina seguruenez irakurleen arrazoiak ez dira horiengandik oso urruti ibiliko.
Bide batez, laster Blogadsekoek atzo itxi egin zen inkesta berriaren datuak emango dituzte.
Euskal blogosfera zabaltzen doa.
Mugatua dela esan dut lehen, baina euskaldunak hain arraro eta extralurtiarrak ez garenez, espero zen bezala euskal blogen mundutxua hedatzen eta zabaltzen doa astetik astera.
Goienak blogari team polita hasi du osatzen. Horrela, Joxe Aranzabal-en Faroa blog eredugarriaren aldamenean Mikel Irizar-en Piperrautsa , Edu Mendibil-en Mathiasen kopilotua , Leire Kortabarria-ren Arrosak latan eta Antonio Zabala-ren Zinema blogak ikus ditzakegu.
Aurki -ren berri ematen dituen Jarioa Blog bitakoran Littera: Deustuko Unibertsitateko blogariak gehitu dituztela dio, Gorka Palazio-k kontatzen digu hilaren 2an Leioako bitakoragileen bigarren bilera egin zela (Izaskun Altuna, Joseba Etxebarria, Jon Goikouria, Naiara Olague eta Gorka bera egon ziren bertan, baina taldean jende gehiago dabil) eta, aste berean, Inaki Irazabalbeitia Ixinet - Izarren Hautsa blogarekin hasi da.
Ez dago gaizki aste arrunt baterako. Gainera, blogak sortzearen joera areagotu eta irakurleen eta ohizko medioen arreta sortarazi egingo duelakoan nago.
Euskal blogosfera aipatzen ..., mundiala Patxitrapero-ren Blogosfera santuko pokastina
Barne blogak enpresetan
Blogen erabilgarritasuna eta etorkizuna gutxi gora behera konprobatuta dagoenez, blog publikoetatik aparte, enpresa barrenetan, Intranetetan, blogak ezartzen ari dira. Ikusi bestela IAOC (International Association of Online Communicators) erakundearen blogean agertutako Blogging at IBM izeneko albistea: IBM enpresan, 2.800 barne blog aktiboak daude!
To, lagun batek dioen bezala blogak geratzeko etorri dira!
Kaptologia: pentsatu eta egiten duguna aldatzeko teknologia

Standford Unibertsitateko teknologia eragileen laborategian edo Stanford Persuasive Technology Lab disziplina berria sortu eta Captology bezala izendatu dute (www.captology.org ). Captoloy delakoa, honela definitu daiteke: gizakien jarrera edo portaerak aldatzeko sortutako produktu informatikoak ikertu, aztertu eta sortzen dituen disziplina.
Kaptatu hitza euskaraz erabiltzen da, beraz euskaraz kaptologia erabili daitekelakoan nago.
Irudian ageri dira kaptologiaren oinarrizko kontzeptuak . B.J. Fogg (www.bjfogg.com) hasi zen gai hauetaz idazten bere tesian. Interesgarriak ere Fogg-en berrikuntzarako zazpi pausuak
Adibide bezala: erretzeari uzteko motibazioa, gazteen artean loditasuna aurrezaindu, shareware erabiltzaileei ordaintzen ohitu, ... hori guztia ordenadoreen bidez egitea, aztertzen eta frogatzen ari dira Standforren. Blog baten bitartez, Captology Notebook , Stanford University Insights from the Persuasive Technology Lab, azken berriak, adibideak ematen dituzte, eta laborategiko kideen aurkezpen, ponentzia, etabar.
Web sinisgarritasuna
Stanford-eko Teknologia eragileen laborategian Captoloy edo Kaptologia-ren inguruan lanean ari direnak Web sinisgarritasuna aztertzen ari dira ere. Beste webgune batean (credibility.stanford.edu ), aurrekoarekin lotuta - ia talde berdina da-, dagoen Standfor Web Credibility Research taldearen lanaren berri dugu. Hau da, web sinisgarritasuna aztertzen ari dira. Besteak beste, honetara dedikatuz:
- Web sinisgarritasunaren inguruko ikerketa kuantitatiboak egin
- Web sinisgarritasunaren inguruan dagoen informazioa bildu.
- Informazio horren inguruan argibideak eman
- Web sinisgarritasunaren inguruko ikerketa eta eztabaida bultzatuz
- Diseinatzeileei web sinisgarriak sortzen laguntzea
Kaptologia, Captology, Captologie, Captologia, ... Informazio gehiago
Honen inguruko informazio gehiago aipatutako www.captology.org , credibility.stanford.edu eta persuasivetech.info , Persuasive Technology: Using Computers to Change What We Think and Do webguneetan, gutxi gora behera Teknologia Eraginkorrak: pentsatu eta egiten duguna aldatzeko konputagailuak erabiltzen.
Frantzesez Internet Actu-n artikulua: La captologie : l'ordinateur outil de persuasion
Espainolez Infonomia-ko artikulua: Captologia, o tecnologia persuasiva
Umorea: Berrantolaketak Enpresetan

Noizean behin umore pixkat ondo dator.
La Navalaren etorkizunari buruzko elkarrizketa irakurri dut bazkal orduan, eta gero Forges sobre las empresas y la economia irakurri dut, aholkulari anonimo baten bidez gaur ezagutu dudan La Gacela de Wirayut. Comentarios estupidos en un mundo inteligente blogean .
Batak bestea gogorarazi dit...
Etorkizunaren ipuinak iraganean

Etorkizunaren ipuinak nolakoak ziren iraganean..., horrelako zerbait jaso nahi du David H. Szondy -ren Tales of Future Past webguneak.
Hau da, duela urte batzuk etorkizunari buruz ematen ziren irudipenak eta, neurri handian, gaur klasikoak bihurtu direnak, jasotzen ditu: pilula-janariak, irratia eskuko erlojuetan, txakur robotikoak, auto hegalariak edo bizitza ilargian.
Askotan aipatu izan da, neurri handian zientzi-fikzioa berrikuntza eta ikerkuntzaren inspirazio iturri bezela funtzionatu izan duela eta, ildo horretatik, zientzia-fikziotik errealitatera dioen esaldia askotan entzundakoa da.
Berrituta eta eguneratuak, baina egia esan duela urte batzuek gure aurrekoek irudikatzen zituzten irrati ordulariak eta txakur robotikoak lasai asko konpara ditzakegu gaur egun imajinatzen ditugun eskumuturreko komunikatzaile edo robot futbolariekin .
Irudian 1960 inguruan aurreikusitako txakur robotikoak , bitartean, beti bezala, denboraren kapsula edo makinekin amesten jarraituko dugu.
Near near future, We Make Money Not Art eta Future Feeder blogetatik.
RSS -ak eta edizioa

Teknologikoak ez diren beste iraultza garrantzitsuak daude munduan, dudarik ez, baina Internet munduari dagokionez, RSS -en iraultza hasi baino ez da egin.
Gaur Garik RSSen hurrengo pausoa: publizitatea dela aipatzen zuen, eta duela egun gutxi, Acrobat 7 bertsioak RSS-etatik PDF-etara pasatzeko aukera ematen duela irakurri nion Master New Media-ko Robin Good -i.
RSS-en aplikazio honek aukera berriak zabaltzen ditu edizioan, Internetetik edizioara doan prozesua errazteko.
Izan ere, teknologia berriak eta giza usadio berriak direla, etorkizunari begira edizioaren mundu horretan aldaketak iragartzen dira edizio pertsonalizatua-ren inguruan eta, adibide legez, egon badaude Blogbinders edo Qoop bezelako zerbitzuak, gutxi gora behera 16 dolarren truke, blog bat liburua bihurtzen dituztenak.
RSS-ak PDF-etara pasatzea lortuta, zein izango da hurrengo pausua? MyST-Technology.com -ekoek etorkizunari begira batzuk imagina daitezkela diote:
- RSS-tik MDI -ra?
- RSS-tik FlashPaper -era?
- RSS-tik JPG-ra?
- RSS-tik Word, Excel ,... -era?
Beharbada, baina Garik aditzera ematen duen bezala komunikazio eta informazioaren trukaketa erraztetik datorkigu RSS-en ekarpen handiena, eta azken finean publizitatea komunikazioa eta informazio trukaketa ere bada.
Irudia: Master New Media
Gehitua 2005.03.01 - 22:07
RSS-ak nabigatzaileetan, urteko eskontza
Aurrerago komentatu ez dudan arren, RSS-ak nabigatzaileetan integratzen hasi dira. Batzuen ustez, RSS + nabigatzaileak urteko eskontza izango da. Izan ere, Maxthon , FireFox , edo AvantBrowser , bezalako nabigatzaileek RSS jarioak irakurtzeko tresnak integratzen dituzte.


