RSS -ak eta edizioa
Teknologikoak ez diren beste iraultza garrantzitsuak daude munduan, dudarik ez, baina Internet munduari dagokionez, RSS -en iraultza hasi baino ez da egin.
Gaur Garik RSSen hurrengo pausoa: publizitatea dela aipatzen zuen, eta duela egun gutxi, Acrobat 7 bertsioak RSS-etatik PDF-etara pasatzeko aukera ematen duela irakurri nion Master New Media-ko Robin Good -i.
RSS-en aplikazio honek aukera berriak zabaltzen ditu edizioan, Internetetik edizioara doan prozesua errazteko.
Izan ere, teknologia berriak eta giza usadio berriak direla, etorkizunari begira edizioaren mundu horretan aldaketak iragartzen dira edizio pertsonalizatua-ren inguruan eta, adibide legez, egon badaude Blogbinders edo Qoop bezelako zerbitzuak, gutxi gora behera 16 dolarren truke, blog bat liburua bihurtzen dituztenak.
RSS-ak PDF-etara pasatzea lortuta, zein izango da hurrengo pausua? MyST-Technology.com -ekoek etorkizunari begira batzuk imagina daitezkela diote:
- RSS-tik MDI -ra?
- RSS-tik FlashPaper -era?
- RSS-tik JPG-ra?
- RSS-tik Word, Excel ,... -era?
Beharbada, baina Garik aditzera ematen duen bezala komunikazio eta informazioaren trukaketa erraztetik datorkigu RSS-en ekarpen handiena, eta azken finean publizitatea komunikazioa eta informazio trukaketa ere bada.
Irudia: Master New Media
Gehitua 2005.03.01 - 22:07
RSS-ak nabigatzaileetan, urteko eskontza
Aurrerago komentatu ez dudan arren, RSS-ak nabigatzaileetan integratzen hasi dira. Batzuen ustez, RSS + nabigatzaileak urteko eskontza izango da. Izan ere, Maxthon , FireFox , edo AvantBrowser , bezalako nabigatzaileek RSS jarioak irakurtzeko tresnak integratzen dituzte.