Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Hizkuntz errekurtsoak itzulpen automatikorako

Eneko Astigarraga 2005/02/11 19:34

Atzo jakin izan dugu Eleka eta beste eragile batzuen eskutik, Espainieratik euskarara automatikoki itzultzeko asmoa 2006rako izango dela. Atzo ere, Europar Komisioaren IST Results aldizkariak argitaratu zuen artikuluan Creating linguistic resources for automated translation , 13 hizkuntzetan hiztegiak, corpora, eta lexicak batu dituztela LC-STAR (www.lc-star.com ) (Lexica and Corpora for Speech-to-Speech Translation Components) proiektuaren barnean. Momentuz, euskara ez dago 13 hizkuntza horien artean.

LC-STAR proiektua 2005eko urtarrilaren 31ean amaitu zen eta aipatutako hizkuntza datu-baseak itzulpen automatikorako sistemetan erabiliko dira. Izan ere, Siemens etxeak erabiltzen omen ditu jada ikerketa proiektuaren emaitzak eta Turismo eremuan (Hau da eremu mugatu batean, Turismo eremura zuzendutako hiztegiekin, alegia) Gaia izeneko telefono zerbitzarian ingelesa, gaztelera eta katalanera hizkuntzetan lan egiten duen itzultzaile automatikoa martxan omen dago.

Gainera, aipatutako LC-STAR proiektuan sortutako hiztegiak eta itzulpengintza automatikorako teknologia epe luzeari begira hasiberri den TC-STAR proiektura gehituko dira. TC-STAR proiektua (www.tc-star.org ) hurrengo sei urteetan ahots ahotsko itzulpen aurreratuan lan egingo du. Proiektuan enpresa handiak daude sartuta: Sony, IBM, Nokia, Siemens, ... eta Catalunyako UPC -Universitat Politècnica de Catalunya delakoa.

Saiakera ugari egin dira, baina itzulpen automatikoak oso eremu mugatuetan eta oso hitz kopuru mugatuekin funtzionatu dezake momentuz. Hala ere, batek daki zer lortu daitekeen etorkizunean... Comspeak eta VIVO-ak gero eta gertuago?

Testuen Trataera Automatikoaren Aplikazioak eta estandarrak

Eneko Astigarraga 2005/02/10 07:46

Aplikazioak

Testuen Trataera Automatikoaren teknologiari sarreratxoa eskaintzen dio Le traitement automatique des langues dans les industries de l'information Liburu Zuriak eta, adibide moduan, Testuen Trataera Automatikoaren zenbait aplikazio zehatzak aipatzen ditu.

Besteak beste, honako hauek:

  • Zelata estrategikoa
  • Zelata adimen ekonomikoan
  • Web Atariak
  • Sailkapen Automatikoa
  • Patente kudeaketa
  • E-merkataritza
  • Enpresa Terminologia
  • Lan eskaintzen kudeaketa
  • Bilaketa motoreak

Testuen trataera automatikoaren aplikazioak aurrerakuntza eta errentagarritasun handia eskein diezaizkiete, beste beste, arlo hauei.

Estandarrak

Datuen trataeran estandarrak erabiltzean dago gakoetariko bat. Hau da, behar beharrezkoa da trukaketa eta interoperabilitatea arlo ezberdinetan:

  • datu testualetan
  • hizkuntz errekurtsoetan eta terminologietan
  • meta data delakoetan

Ikerketaren arabera, de facto-ko estandarrak lortu ez direnez, soluzioa de jure-ko estandarrak definitzean dago.

ISO-k Hizkuntzaren Trataera Automarikoari zuzendutako arau familia definitu du, ISO-TC37-ren barnean. Bi mailatan:

  • Maila bajuko arau edo norma batzuk: hizkuntz kodeak (ISO-639), script kodeak (ISO-15924), lurralde kodeak (ISO-3166), Unicode karaketeren kodeaketarako, etabar
  • Maila altuko arau edo normak, askoz ere egiturauak: TMF (Terminological Markup Framework ISO-16642), enpresas terminologiei buruz elebakarrak edo eleanitzak; LMF (Lexical Markup Framework ISO-24613), hiztegiak hartzen ditu neurria handian; eta MAF (Morpho-syntactic Annotation Framework ISO-24611) Korpusen anotazioei buruz.

Hirurak XML lengoaian definituak daude, beraz interoperatibitate handia eskeintzen dute.

Hizkuntzaren Teknologien Industriaren diagnosia eta etorkizuna

Eneko Astigarraga 2005/02/10 00:30

Hizkuntzaren Teknologien Industrian koka daitezken aplikazioen artean, honako segmentuak bereizten dituzte Le traitement automatique des langues dans les industries de l'information liburu zurian:

  • Edukien kudeaketa
  • Dokumentu kudeaketa
  • Itzulpenak
  • E-Business
  • Testu eta ahotsezko hizkuntza errekurtsoak
  • Ekoizpena eta edizioa
  • Interfazeak, ahots eta moduanitzekoak
  • E-learning
  • Bilaketa motore inteligenteak

Sailakapen honetan ageri diren lehendabiziko biak dute merkatu kuota handiena, bien artean merkatu osoaren %50a baino gehiago dutelarik.

Hizkuntzaren Teknologien Industriaren etorkizuna epe laburrera

Ikerketaren egileen arabera, hizkuntza teknologien merkatu mundiala 2005 urtean 2.000 milloi euro izatetik, 2007 urterako 3.000 milloi euro izatera pasatuko da.

Europar merkatuari dagokionez, 1.000 miloi euro inguruan egon beharko luke 2007 urtean. IKT-en erabilera gehitzearekin batera, hizkuntza tresnen erabileraren gehitu beharko litzatekelako.

Baina, txostenaren egileen arabera marketing ekimen sendoak beharko dira eskaerak eta eskaintzak bat egiteko. Hala ere, ikerketaren arabera hizkuntza industriek gora egin beharko dute hurrengo urteetan.

Hizkuntza Teknologiak. Liburu zuria (I)

Eneko Astigarraga 2005/02/09 18:45

Frantziako Groupe de Reflexion sur les Industries de l'Information et les Industries de la Langue (GRIIIL) delakoak, liburu zuri interesgarria kaleratu du Hizkuntza Teknologien inguruan.

Liburu zuriak Hizkuntzen Trataera Automatikoa Informazio Industrietan (Le traitement automatique des langues dans les industries de l'information), Hizkuntzaren Industrien eta Hizkuntza Teknologien ikuspegi orokorrak eskeintzen ditu.

Bi erakundeen elkarlanaren emaitza da: l'Association des Professionnels des Industries de la Langue (APIL - www.apil.asso.fr) eta le Groupement Francais de l'Industrie de l'Information (GFII - www.gfii.asso.fr ). Liburua Zuria erakunde bien webguneetan eskuragarri dago.

CodeSyntax-en hizkuntza teknologien eremuan lan egiten dugu, batez ere webgune eleanitzen garapenean eta softwarearen lokalizazio eta internazionalizazioan . Beraz, arretaz jaso dugu Frantzian kaleratu berri den liburu zuri hau.

Egoera eta joerak aurkezteko, neurri handian Technologies de la langue en Europe : marche et tendances ikerketara jotzen dute. Ikerketa hau Technolangue ekimenaren barne (www.technolangue.net ) egin zuen Bureau Van Dijk aholkularitza etxeak, Frantziako Ministère de la Recherche-ren kontratupean.

Enpresa Lehiakortasuna eta Herrialde Garapena

Eneko Astigarraga 2005/02/08 13:46

Joan zen egunean aipatzen nuen unibertsitateak gero eta globalagoak direla, ESTE-k antolatzen duen ikastaro bat adibide bezala ipiniaz.

Bada, gaur ailegatu da nere postontzira ikastaro horren aipamena eta hemen doa, copy-paste eginda, norbaiti interesatzen bazaio edo.

ESTE-Deustuko Unibertsitateak eta SPRIk hirugarren aldiz Enpresa Lehiakortasunari eta Herrialde Garapenari buruzko Ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroa, Michael E. Porter irakasleak eta Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness-eko (www.isc.hbs.edu ) bere lan-taldeak prestatua izan da.

Ikastaroa zabaltzeko folletoak dioenez, irakasteko material bikainean oinarrituta, enpresa, sektore, cluster eta herrialde txit ezberdinez osatutako hainbat kasuren azterketaren bidez, ikastaroaren parte-hartzaileengan lehiakortasuna eta haren baldintzatzaileak era sistemiko eta berritzailez analizatzeko ahalmena garatzen da, eta halaber lankidetzan aritzeko bideratu. Esperientzia berezi honetako kide izatera gonbidatu nahi zaitugu, 5 kontinenteetan banatutako nazioarteko 50 baino gehiago ikastetxe entzutetsuekin, metodologia, prozesuak, interesak eta ekintza-planak elkarbanatuz.

Informazio zehatzagoa lortzeko ikastaroaren webgunean, www.ccedr.com , edo zuzenean egingo diren lau aurkezpenetara joan:

  • Bilbo. Otsailak 14an. Deustoko Unibertsitatean. Hitzaldi Aretoan. 19:00 - 20:00
  • Gasteiz. Otsailak 15ean. Merkatal Bazkundea. 19:00 - 20:00
  • Iruñea. Otsailak 17an. Nafarroako Club de Marketing . 19:00 - 20:00
  • Donostia. Otsailak 18an . ESTE-ko Graduondoko aretoan. 12:00 - 13:00

Berrikuntza elkarlana da

Eneko Astigarraga 2005/02/07 23:00

Honetaz ari da Dave Pollard kanadiarra bere How to save the world Papers on business innovation & knowledge management blogeko artikuluan.

Seguruenez ezaguna da premisa hori gure artean, horregatik albiste ontzat jotzen nuen IK4 aliantza teknologikoaren sorrera .

Hala ere, guztiz gomendagarria Pollard-en artikulua (Innovation as Collaboration ) argi ikusten duelako beste elkarlan batzuek, esate baterako bezeroekin ditugun elkarlanak, berrikuntza eta aurrerakuntzarako iturri ezin hobeak direla.

Ildo berean, Doblin Group -eko 10 berrikuntza motak oso interesgarritzat jotzekoak dira.

IFTF's Future Now Emerging technologies and their social implications delakoan irakurria.

Argazkia: How to save the world

IK4 Research Aliance - Aliantza Teknologikoa

Eneko Astigarraga 2005/02/07 12:26

Joan zen ostiralean IK4 Aliantza Teknologikoa aurkeztu zuten. CEIT, Gaiker, Ikerlan eta Tekniker ikerketa zentroen artean sortu dute eta Eibarren izango du egoitza administratiboa.

Lan eremu nagusiak mekatronika, microteknologiak, ekoizpen eta kudeaketa industriala, materialeak eta prozesuak, bioteknologia, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT-ak), ingurugiroa eta energia izango dira.

Horretaz gain, zentroen arteko elkarlanak eremu berriak sortuko duela uste dute proiektuaren bultzatzaileek.

Printzipioz albiste ona. Proiektuak koordinazioa, elkarlana, sinergiak eta gero eta lehiakorragoa den ikerkuntzaren eremuan jokatzeko tamaina ekarriko dietelako aliantzan parte hartzen duten ikerketa zentroei.

IK4 Aliantza Teknologikoa Partaideak

IK4 Aliantza Teknologikoak guztira 800 langile, 700 ikertzaile, izango ditu, eta partaideak honako hauek dira:

  • CEIT (www.ceit.es ): Donostia. Universidad de Navarra delakoaren Ingenieritza Fakultateko ikerketa zentroa. 260 langile. 9,6 miloiko fakturazioa. Materialak, electronika, komunikazioak, mekatronika, simulazioa eta ingurugiroa.
  • Tekniker (www.tekniker.es ): Eibar. 152 ikertzaile. 12 miloiko fakturazioa. Besteak beste, Fabrikazioa Teknologiak (manufacturing) eta mikroteknologiak .
  • Ikerlan (www.ikerlan.es ) : Arrasate eta Gasteiz. MCC-ko ikerketa zentroa. 225 ikertzaile. 15,25 miloiko fakturazioa. Mekatronika, mikroteknologiak, IKT-ak, diseinu eta ekoizpen industriala eta energia.
  • Gaiker (www.gaiker.es ): Zamudio. 100 pertsona. 8,2 miloiko fakturazioa. besteak beste, plastikoak y konpositean, ingurugiroa, berziklaketa eta balorapena, bioteknologia.

Tecnalia Corporación Tecnológica

Aurrerago, duela pare bat urte, beste aliantza teknologikoa ezagutu dugu, 2002an Tecnalia Corporacion Tecnologica sortu zen. Gure inguruko beste bost zentro teknologikoen, - AZTI, ESI, Inasmet, Labein eta Robotiker -, arteko aliantza estrategikoaren ondorioa izen zen TECNALIA, eta helburua IK4-k aurkeztu duenaren antzerakoa da: inguru ekonomiko eta sozialaren garapenari laguntzea, Ikerketaren Garapenaren eta Hedapenaren bidez Berrikuntza Teknologikoa erabili eta sustatu.

Tecnalia Korporazioak partaideen arteko integrazio handia suposatzen du, planteamendu eta estrategia korporatibo bakarra eta amankomuna. Ez da, momentuz, IK4 Aliantzako partaideek azaldu duten estrategia: IK4 osatzen duten lau zentroek autonomia osoa mantenduko dute. Helburua gehiago da zentro guztien ezagueren gehikuntza, sinergiak bilatzea eta Europara begira tamaina eta konpetentziak lortzea.

Bestalde, Tecnaliak eta IK4-k ikerketa eremu amankomun batzuk dituzte, eta, printzipioz behintzat, elkarlanerako ildoak aurreikus daitezke Europara begira, baina era berean hobekuntzarako ezinbesteko elkarlehia izango dutela dirudi. CSIC-en inbertsioen faltan, ez dago gaizki inguru txiki honetan horrelako bi ikerkuntza aliantza indartsuak izatea.

Ongi etorria IK4!

Eguneratua 2005-02-24

IK4 Research Aliance webgunea

CEIT, Gaiker, Ikerlan eta Tekniker ikerkuntza zentroek sortutako IK4 Research Aliance - Aliantza Teknologikoa, webgunea berria dauka: www.ik4.es . Normala denez informazio gutxikin oraingoz, joango dira osatzen.

Itsasoaren indarra etorkizuneko energia

Eneko Astigarraga 2005/02/06 23:55

Aste honetan iragarri dute hainbeste eztabaida sortarazi duen Mutrikuko portu berriaren proiektuan itsasoko olatuez baliaturik energia elektrikoa sortzeko planta eraikiko dutela Mutrikun. Mutrikuko Atxukale.com webguneak dakar albistea, baita Yahoo-k ere.

Olatuen indarra energia sortzeko aukerak oraindik oso gutxi erabili dira. Mutrikun ezarriko dena Wavegen enpresa eskoziar espezializatuak ( bere lema Wave Energy Wave Power Clean Renewable Electricity Generation da ) garatutakoa da.

Munduan bakarrenetarikoa dela zabaldu da gure inguruan, baina itsasotik energia garbia lortzeko ahalegin ugari daude munduan, aspaldidanik.

Mutrikukoa iragartzen zen egun berean, AEB-ko Oregon-en, Oregon Department of Energy, US Navy eta beste eragile batzuk bere asmoak aurkeztu zituzten, eta energia mota hau serioski aztertzen ari direla esan zuten, ezartzeko prest daudela, alegia. Waves power future dio Gazette Times-ek eta Oregon may lead future of wave energy zioen Eurokalert-ek

Alan K. Wallace irakaslearen esanetan, gaur egun itsas olatuen energia ustiatzea haizearen energia ustiatzea baino 15-20 urte atzerago dago teknologien garapenari dagokionez. Baina, bere ustetan dagoeneko teknologiak ekoizpen mailara ailegatu dira.

Ikusirik gure inguruan haize generadoreek ez dutela ekologista eta mendizaleen artean harrera onegia izan, energia garbia lortzeko itxaropenak itsas generadoreetan jarri beharko ditugu. Baina seguruenez, etorkizuneko energia garbia soluzio anitzetik etorriko zaigu: haizea, eguzkia, itsasoa, berziklaketa, pila sugarriak, kontsumoa gutxitu, ... (zenbaitek nuklearraren aldeko apostua egiten dute berriro). Ez dut uste datozen 20-30 urteetan erabateko soluzio bakarrik aurkituko dugunik.

Argazkiak Sustatu eta Euskonews

Banketxeen etorkizuna

Eneko Astigarraga 2005/02/04 14:20

Banketxe eta aurrezki kutxen kopurua beherantz doa: fusioak, erosketak, ... Aldi berean Internet bidez egiten ditugun finantzial operazio eta aktibitateak gorantz doaz.

Seguruenez erabiltzaile gehienei bost axola, baina sektorean aspaldidanik kezka dabil: zein da finantzial sektorearen etorkizuna?

Argitu nahiean, duela gutxi AEBetako FDIC - Federal Deposit Insurance Corporation ( www.fdic.gov ) banketxeen etorkizunari buruzko ikerketa argitaratu du: The Future of Banking in America , non gaiari buruz argibide eta tendentzia batzuk ematen diren.

George Hanc-ek egindako laburpena sarean dago.

Guztira lau txosten dira, kritikotzat jota, honako gaiak aztertzen dituztenak:

  • Banketxeen tokia finantzial sisteman
  • Banketxe kopurua
  • Banketxe komunitatea
  • Ordainketa sistemak

Udalerri sortzaileen sarea

Eneko Astigarraga 2005/02/03 00:18

Udalerri sortzaileen sarea antolatu nahiean dabiltza Kanadan. Oso interesgarria eta gurera inportatzeko modukoa iruditu zait ideia.

Hona hemen, ekimenak duen webgune helebidunean (Frantzesa /Ingelesa ) ematen den azalpena:

Artea, kultura eta ondarearen sostenu, garapena, plangintza eta politikataz arduratzen diren Kanada osoko enplegatuek eta udal enplegatuek osatzen duten erakundea da.

Errekurtsoak, direktorioak, praktika onak, ... trukatzeko erakundea da. Esan bezala, webgune helebidunarekin: www.creativecity.ca

Ez dakit praktikan funtzionatuko duen, baina ideia oso ona da. Artea, kultura, ondarea, ... bezalako arloak indartu egingo direlakoan ezagueraren gizartean eta horietan ere berrikuntzaren premian gaudelakoan.

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.