Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Hizkuntza gutxituak eta ZiberGizartea

Eneko Astigarraga 2004/10/10 06:36

Zibergizartearen Behatokiak antolatzen duen On Line Kongresuko lan taldeen artean Hizkuntza Katalana Ezaguera Gizartean izeneko taldea dago: GT-86 - La llengua catalana a la Societat del Coneixement .

Taldearen aurkezpenean hausnarketa interesgarriak iragartzen dira: Ezagueraren gizartea ez dela elebakarra, hizkuntza katalanak teknologia berrien aldeko apostua egin duela, erronka dela etorkizunean katalana nola egokitu eta egokituko den Teknologia Berriei, eta abar. Aztertuko dituzten proiektuak edo lanak hauek dira:

  • traducció de programes (tecnologia)
  • premsa digital (comunicació)
  • docència en línia de català (ensenyament)
  • associacions pro-llengua catalana a Internet (foment de la llengua)
  • projectes de recerca d'universitats sobre llengua i NNTT (investigació)
  • innovació terminològica (normativa lingüística)
  • treballs sobre llengua que s'usa als nous sistemes de comunicació: sms, missatgeria instantània, xat, email, etc. (vitalitat de la llengua)
  • i qualsevol altre iniciativa unipersonal, grupal o institucional de recerca vinculada a la llengua catalana i Societat del Coneixement.

Itzulpen automatikoa kongresuan

Bestalde, hauxe da Hizkuntza Katalana Ezaguera Gizartean taldearen aurkezpen orrian aurkitu daiteken oharra: (gaztelerazkoa kopiatzen dut)

"La organización del congreso garantiza la traducción automática de todas las comunicaciones entre el catalán, castellano e inglés en todas las direcciones, gracias a Comprendium. Por este motivo animamos a usar la lengua catalana a quien la tenga como propia."

Katalanek garatuta dituzte itzulpen automatikorako sistemak eta, esate baterako, prentsa idatzian edo Interneten erabiltzen dituzte. Hizkuntzaren egitura dela eta, gu baino dexente errazago dute.

Jaurlaritzak Euskarak garapen teknolinguistikoan dituen erronken artean kokatzen du itzulpen automatikoa . Baina ez da izango erronka erraza, euskararekin emaitzak lortzeko asko landu eta frogatu beharreko sistemek beharko ditugu.

Nolako Ezagueraren Gizarterantz goaz?

Eneko Astigarraga 2004/10/09 12:36

OCS , Observatorio para la Cibersociedad delakoak antolatzen du: II Congres ONLINE OCS: Cap a quina societat del coneixement?

Kongresuaren berezitasuna OnLine izatea da. Hau da, parte hartzea Internet bidez.

Gainera, kongresuan parte hartzea doakoa da, baina nahi izanez gero 36 euroko kuota bat dago eta parte hartzearen agiria bidaliko dizute.

Kongresua lan taldeka antolatuta dago eta normalena lan talde baten apuntatzea da.

Mota guztiko lan taldeak, edozein interes asetzeko. Hona hemen adibide batzuk:

GT-9 - Cibergeografía: territorios y territorialidad

GT-43. Weblogs, ¿un nuevo genéro de comunicación?

GT-88. Digital Media y el apagón analógico del 2012

GT-23. Ciencia, ficción y posmodernidad: metáforas tecnoculturales en la nueva cibersociedad del espectáculo (from `I robot´ to `Matrix´).

GT-41. Creative Commons y su nuevo arte regulativo: hacia un ambientalismo digital en Internet.

GT-91 - Una Sociedad del Conocimiento Accesible para Todos.

GT-87. Software Libre

GT-92 - Conocimiento Compartido y Web Semántica

...

Eta abar luzea. Onena bakoitzak bere gustokoa aurkitzea.

Ingurumen Adimena (II). Philips Research Labs

Eneko Astigarraga 2004/10/07 14:28

Egun gutxi barru, urriaren 26an, Ikerlan ikerketa zentroaren 30. urteurrena delako jardunaldia egingo da Donostian: Berrikuntza Lehiakortasunaren Motorea izenpean

Bertan, Philips Research Labs -eko Evert. J. Van Loenen Ingurune Adimenari buruz hitz egingo du.

Goizeko 11etatik aurrera, Ikerlan-en 30 urteurrena dela eta, jardunaldia Kursaal Jauregian:

Berrikuntza lehiakortasunaren motorea

Oharra: jardunaldia ez da irekia, gonbidapean baizik

Egitaraua

  • Ongi Etorria: Txomin García, Ikerlan Iñaki Telletxea, Eusko Jaurlaritza
  • IKERLAN: IRAGANA, PRESENTEA eta ETORKIZUNA Carlos Redondo, Ikerlan
  • INGURUNE ADIMENA Evert. J. Van Loenen, Philips Research Labs
  • BERRIKUNTZA eta TEKNOLOGIA ZENTROAK. Pablo Mongelos,
  • BERRIKUNTZA eta ENPRESA GARAPENA. Jesús Catania
  • AMAIERA Joaquín Villa

Sustatu -ko erreferentzia.

Erreferentzia gazteleraz

Ingurumen Adimena

Eneko Astigarraga 2004/10/06 14:04

Ingurumen Adimenak etorkizunean bizitza, lanean edo ikerketetan eragina izango duelakoan, Zamudion, Bizkaiko Teknologia Parkean, gaiaren inguruan antolatu den jardunaldian izan naiz.

Ingurumen adimen kontzeptua zientzia fikzioa dirudien arren, nazioarte mailan, eta ikasketa zein industria eta gobernu mailako ikerketa eta garapen esparruetan hori errealitate bilakatzeko lan handiak egiten ari dira.

Batzuren iritzian Teknologia Berria baino gehiago, enfoke berria edo hitz berria baino ez da.

Nere ustez, gehienbat kontzeptu eta enfoke berria dago Ingurumen Adimenaren atzean. Erabiltzailea, gizakia, animalia, taldea, ... hausnarketa teknologikoaren erdian ipini eta hortik aurrera garatu.

Egia esan, mundu osan zehar ahalegin handiak eta ikerketa sakonak egiten ari dira eremu berri honen inguruan. Gaur aurkeztu dira batzuk:

Media Lab Massachusetts Institute of Technology (MIT)

Errefentzia ugari aurkitu daitezke Media Lab Massachusetts Institute of Technology webgunean. Walter Bender jaunak Ambient Intelligence (ingurumen-adimena) ahalbidetu eta ezartzearen inguruan hitz egin du.

Bere hitzaldiko aipamen batzuk baino ez: ikerketetan makinei eta makinekin ditugun harremanetan sare organikoak, afektoa edo zentzua izatea kontutan hartzen ari dira. Proiektu eta adibide asko. Arreta berezia jarri dut The Open Mind Commonsense proiektuan, sare semantikoak sortzen ari direnez.

Fraunhofer-Institute for Computer Graphics

ISTAG , INI-GraphicsNet eta Fraunhofer-Institute for Computer Graphics -eko presidentea den Jose Luis Encarnaçao irakasleak Ambient Intelligence (ingurumen-adimena) FP7an hau da hurrengo Europar Ikerkuntza Programa Nagusian (framework programme) gaiari buruz hitz egin du.

Hasieran aipatutako kontzeptuetan jarri du arreta Encarnaçao-k: erabiltzailea erdian jartzean, erabilgarritasuna eta irisgarritasunaren garrantzian. Zerbait aipatzekotan Pervasive Computing ak, edo inguruan ditugun objektu guztien konputazioak (etxeko tresnak, autoak, telefonoak, jantziak, ...), hartuko duen garrantzia.

Ingurumen adimena Euskal Ikerketan

Azkenik Ingurumen adimenak Euskal Ikerketa zentruetan duen garapenari buruz hitzegin da, eta honako hauek parte hartu dute:

Segurtasuna, Konfiantza eta Pribatutasuna Inguru Adimenduetan Ana Ayerbe and. ROBOTIKER INFOTECH-TECNALIAko zuzendaria

Inguru Adimenduekiko Elkarrekintza Naturala Julián Florez jn. Zuzendari Nagusia. VICONTECH

Elkarrekiko sistema operagarriak. Konektatzeko gaitasunetik harantz. D. Sergio Bandinelli jn. ESI-TECNALIA Egitasmo Arloko zuzendaria

Ezagutza Inguru Adimenduen oinarri Eduardo García jn. LABEIN-TECNALIA. I+Gko arduraduna informazio-sistema aurreratuetan

Jardunaldi osoaren informazioa

Sustatu -ko erreferentzia.

Erreferentzia gazteleraz

Nagusiak eta IKT-ak

Eneko Astigarraga 2004/10/04 16:58

Larunbatean Mateo Guilabert kazetari eibartar jubilatuarekin topo egin nuen bidai batean.

Mateo jubilatua dago, baina geldirik ez. Hamaika proiektu eta zereginetan sartuta dago. Besteak beste, ostegunean e-Gipuzkoa planaren aurkezpen batean parte hartu zuela kontatu zidan: Infoinklusioa. Informazioaren gizartea pertsona guztientzat . Eta IKT-ei esker Mateoren parte hartzearen bideoa ikusi eta entzuteko aukera dugu. (Real Player instalatua izanez gero eta sarearen konjestioa larregizkoa ez bada behinik behin)

Kontua da Mateok Izarbide proiektuan parte hartzen duela .

Izarbide, Gipuzkoako borondatzezko adinekoen informatika arloko elkartea da. Zazpi herritan dauden zortzi zentro osatzen dute Izarbide sarea: Donostia (2), Irun, Errenteria, Bergara, Legazpi, Eibar eta Zumaian.

Baina bazuen kexa bat Mateok: Catalunyatik etorritako La Caixa aurrezki kutxak Izarbide zentruak ordenagailuekin hornitu eta monitoreak ordainduz bultzatu dituela. Aldiz, neurri handian Foru Aldundiaren menpe dagoen Kutxa-k ez dietela batere laguntzen. Kexa doblea Mateoren esanetan, eibartar moduan, Wenceslao Orbea eibartarrak Caja de Ahorros Provincial delakoa (gaur Kutxa) fundatu zuelako.

Infoesklusioaren aurkako borroka, baztertze dijitalaren aurkakoa, garrantzia handia du. Zaharrak gero eta gehiago dira eta bizitza itxaropena gero eta luzeagoa da, beraz pixu handia dute gizartean. Txalotzekoa batez ere jubilatuen artean egindako elkartea eta batzuk besteak laguntzeko duten kemena.

Baina, Teknologia Berriak eta Informazioaren gizartea pertsona guztiei ailegarazten esfortzu handia egin behar du gizarte osoak, aurrezki kutxek barne. Zaharrekin edo emakumeekin egiten duten bezala, La Caixak edo bestelako aurrezki kutxek baztertze sozialaren arriskuan dauden gazteekin egin beharreko ahalegin horretan lagundu beharko lukete. Etorkizunari begira garrantzitsuagoa dirudi.

Berrikuntzaren Ekonomia

Eneko Astigarraga 2004/10/01 17:38

Zenbaki interesgarria, mamitsua eta ondo egina Business Week online aldizkarian: The Innovation Economy izeneko ale berezia.

Aipagarriak argazki eta testu errotan antolatuta dauden Argazki saiakerak. Horrelako sei saiakera edo Photo Essay daude . Denak gomendagarriak, (argazki errotaren abiadura norberak egokitu dezake), baina neretzat bereziki hauek:

Beste atal eta artikulu interesgarri asko, berritzaileekin elkarrizketak eta berritzaileen bio-ak zenbaki berezirako eginak eta azken boladan interneterako pilatzen joan direnak.

Gertuago etorriz, baina berrikuntza gaiaren inguruan, gaur EuskoNews-k pare bat artikulu kaleratu ditu:

  • Teresa Salak Mikel Navarro ri egiten dion elkarrizketa: Zientzia da bultzatu behar duguna: unibertsitateak berritu, abangoardiako taldeak sortu, zentro teknologikoen egitura aberastu dio Mikelek. Mikel Navarro eta Mikel Buesa Sistema de Innovación y Competitividad en el País Vasco txostenaren egile nagusiak dira.
  • Mari Jose Aranguren irakaslearen artikulua Ekintzailetasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izenekoa.

Mikel Navarro eta Marijo Aranguren Deustuko Unibertsitateko, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, ESTE-ko, irakasleak dira.

Oharra: argazkikoa Business Week aldizkariaren 1929 urteko azala da, irailaren 7koa. Duela 75 urte!!

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.