Guardian Unlimited: mundua 2020 urtean
Sareko Guardian Unlimited-ek txosten berezia kaleratu du: The World in 2020 izenekoa.
Txosteneko testuak http://www.guardian.co.uk/2020/ helbidean aurkitu daitezke. Futures blogean diotenez paperezko edizioan grafiko eta irudi pila datoz. Baina, testuak behintzat Interneten daude.

Gai ezberdinak The World in 2020 txostenean: Hirien garapena, energia eta petroleoa, aldaketa klimatikoa, ura munduan, ur gabezia eta banaketa, munduaren kontrola eta Txinaren papera, IHESaren garapena Txinan, krisiak, gerrak eta David McKie-n ikuspuntua ...
Hala ere, zenbait gai garrantzitsu faltan daudela iruditzen zait: lan berriak eta lan banaketa, populazioa, ondasun banaketa, enpresa antolakutza, sareak eta sareko lanak, azpiegiturak, garraioak, ingurugiroa, ...
Biharko aurpegiak
Biharko aurpegiak, The Face of Tomorrow, artea eta antropologia nahasten dituen proiektua da.
Sudafrikan jaiotako Mike Mike artistak gizon eta emakume ezberdinen argazkiak atera ditu munduko hiri ezberdinetan eta morphing softwarearekin toki bakoitzerako aurpegi berriak sortzen ditu: Nahastu eta bataz besteko aurpegiak lortzen ditu gizonezko eta emakumezkoentzat. Ankara, Instanbul eta Damaskon bakarrik gizonezkoen argazkiak hartu zituen.
Normalean sortzen diren aurpegiak erakargarriagoak, xarmangarriagoak dira. Argazkietan agertzen direnen bataz besteko adina 25 urtekoa denez, etorkizunean ezagutuko ditugun aurpegi motak aurreikusteko aukera ematen digute.
Gaur egun mundu osoko 25 hirietako argazkiak daude: Sao Paulo, Sidney, Bogota, Buenos Aires, Hong Kong, Tokyo, Tel Aviv, London, Budapest, .... eta Iruña!
Hemen dituzue proiektuko hiri guztiak
Iruñako etorkizuneko argazkiak dira hemen ageri direnak. Nafarroako Unibertsitatean 20 argazki atera zituzten eta guztiak nahastearen emaitza dira.
Proiektua open source bezala definitzen du artistak. Irekia da, argazkiak nola atera behar diren eta nola gehitu daitezken zehazten du The Face of Tomorrow webgunean .
Gehitua (2004-09-16)
World Changing. Another World is here blogean irakurri dudanez, sareko IDFuel-ek elkarrizketa egin zion atzo albistean aipatzen zen Mike Mike argazkilariari, The (Not So Evil) Face of Globalization izenpean.
Afrika 2025: African futures

Afrikari buruzko Ikerketa prospektiboa - batez ere frankofon eta anglofono lurraldeei zuzendutakoa - argitaratu dute.
African Futures-en argitaratua: http://www.africanfutures.net
Lau eszenategi izenburu metaforikoekin.
- the lions are trapped ; leoiak arrapatuta
- the lions are hungry ; leoiak goze dira
- the lions come out of their den ; leoiak bere gordelekutik ateratzen dira
- the lions mark their territory. leoiak bere lurraldea markatzen dute
Edo "bestela":http://www.africanfutures.net/af/af2025.htm .
Marketing-a astinduko dituzten teknologia eta joerak

Marketing munduari zuzendutako CMO aldizkariaren lehen zenbakiak Future Shock izeneko artikuloa dakar. Guztiongan eragina duen arlo honetan datorrenaren aurrerapena eta Marketing munduaren prospektibarekin lotuta.
Marketing mundua astinduko dituzten 5 teknologia aipatzen dira artikuluan. Marketing-era dedikatzen direnak kontutan izan beharko dituztenak:
Internet Data Mining-ak sekulako bultzakada jaso du Interneten zabalkuntzari esker eta merkatu eta bezeroen ezaguera sakona bideratzen du. Etorkizunean, Internet unibertsalagoa egiten den neurrian, indar eta eragin gehiago izango du.
Virtual Worlds edo Mundu birtualak sortzeko teknologia eta aplikazioen aurrerapenei esker asko merketuko dira marketing azterketak, askoz errazago da egoera zehatzen erreproduzioa.
Decision Markets kontzeptua, etorkizuneko merkatuekin, erabaki onenak eta aurreikuspenekin zerikusia handia du. Noren (zein produktu, enpresa edo zerbitzu) alde egingo dugu? zeinek dauka posibilitate gehiago? ...
Neuromarketing-a gogor datorren kontzeptu berria da. Saltzea bezeroa seduzitzea da. Beraz, merkataritzan bezeroaren erosketa gogoa astindu eta bultzatzea da garrantzitsuena. Nola sakatzen dugu Erosi! botoia? Teknika berriak erosketa prozesuan gure burmuinen funtzionamendua nolakoa den ezagutzeko: zer gertatzen da gure burmuinek erostera (edo beste edozein erabaki hartzera) bultzatzen gaituztenean. Hori jakiteko elkarrizketak ez dira nahikoak, marketingera zuzendutako ikerkuntza neurologikoa sortzen ari da.
Teknologia berriei esker Jokabide eta portaeren ezaguera automatizatua (Automated Behavior Recognition) lortzen ari da, marketing ikuspuntutik kontsumitzailearen ezaguera hobea izateko. Ikusi eta ikasi nolako portaera duen kontsumitzailek, baina RFID Radio Frequency Identification teknologiak erabiliz. Hau da, gure jokaeren jarraipen zehatza posiblea da (pelikuletan ikusten dugun bezala) eta erosle mapak egiteko gai izango dira, eroslearen portaera hobeto ezagutuz.
Azken finean, teknologia hauei esker gure kontsumitzaile jokaera ondo ezagutuko dute Marketing gizon-emakumeek eta askoz ere produktu eta zerbitzu egokiagoak eskeiniko dizkigute edo... gure erosketa-erabakiak gero eta gehiago baldintzatzeko tresnak izango dituzte esku artean? Hor dago kezka.
Bozketa elektronikoak AEB-etan
Gaur irakurri dut bozketa elektronikoa, baina paperean erregistroa utziz, egin dutela lehen aldiz Amerikako Estatu Batuetako estatu batean: Nevadan.
Primary hauteskundeetan izan da eta esperientzia Techdirt blog teknologikoak jaso duenez ez omen da txarra izan
Seguruenez, paperezko erregistroa jasotzerakoan hiritarrak botoa ematerakoan zerbait "erreala" egin duenaren "seinalea" du. Boto ematerakoan ez du ezer birtuala egin, baizik guztiz erreala.
EAE-n lantzen ari da bozketa elektronikoa. Legea badago: Hauteskundeei Buruzko Euskal Araudiak jasotzen du boto elektronikoa. Egin dira esperientzia batzuk: Unibertsitatean, esate baterako. Ikerketa landu da Demotek-en bitartez. Beraz, ez goaz oraingoan amerikanoak baino askoz atzerago.
Europako hainbat lurraldeen helburua (Frantzia, Alemania,...) epe laburrean boto elektronikoaren erabateko ezarpena da. 2006rako Alemanian
Aurrerapen teknikoak, segurtasuna eta diru aurrerapenak nabariak dira. Hala ere, badaude kontrako iritziak. Ikus bestela informatikari frantzes honen kexuak: Le scandale du vote electronique arrive en France
Arazo teknikoak izan daitezke, baina apur bat zailagoa, nere ustez, e-demokrazia deitzen den kontzeptuan sakontzea, egunerokotasunean.
Urte batzuk barru hauteskunde eta era guztiko bozketa prozesu orokorrak erreztu, merketu eta arindu egingo dira nabari.
Erregistroaz edo erregistrorik gabe, e-demokraziaren itxaropenak betez, ohituko gara hiritarrari maizeago galdetzera?. eta iritziak kontutan izatera?
Ez da izango bihar bertan, baina baikorra naiz.
Makinak eta gizakiok
Hausnarketa interesgarria kaleratu du gaur Jabi Zabalak astero Berriarako idazten duen artikuluan eta bere Interneteko bitakoran, Sarean.com , argitaratzen duena.
Makinek aurrea hartuko digute? galdetzen du Jabik, eta horren harira aurrerapen teknologikoak hartu duen abiadak sortzen dizkigun galdera, amets, ezinegon, kezka,... batzuk aipatzen ditu. Hemen dago aipatutako artikulua
Ondo dioen bezala, zientzia-fikzioaren lelo, mintza, irudika edo mintzagai nagusia izan da, baina kezka gero eta zabalagoa da, era orokorrean gure ezinegona areagotzen doa...
Horrela, zientzia-fikzio idazle edo filmagiletaz aparte, makina eta gizakion harreman hori azken boladan ikerlari, injeniari, mediku, filosofo, soziologo edota antropologoen aztergai bihurtu da.
Esate baterako, Cyborg-en, - Cybernetic Organism-aren laburpena -, inguruan eztabaida eta hausnarketa ugari sortzen ari dira.
Cyborg bat bere gorputzaren zati bat edo gehiago protesi mekanikoekin ordezkatuta duena da.
Gero eta jende gehiago ezagutzen dugu protesi mekaniko horiek erabiltzen dituena gure inguruan. Gero eta teknologikoki aurreratuagoak dira protesi horiek eta gizakiok makina horiekin dugun harremana gero eta estuagoa da, onerako eta txarrerako.
Gorputzean ezartzen ditugun makinak, zenbat eta hobeak eta aurretuagoak izan, harremanak konplikatuagoak sortzen omen dira. Makinarekiko menpekotasunak, kontrola, hasarreak, ordezkapenak,... eta gure buruetan erreakzio konplikatuak sortzen dira/dute. Norantz bilakatuko dira harremanak? nolako eragina gizakiotan?
Momentuz nire gorputzak ez du orban elektronikorik, ez silikonazko txipik, ez gorputzadar mekaniko edo elektronikorik, ez begi edo entzumen inplanterik, ... Andy Clark filosofoak esango lukeen bezala elektronikoki birgina naiz, baina nor daki zenbat igaroko dudan horrela.
Etorkizunean gizakiok makina hauekin izango dugun erlazioari buruzko eztabaida indar handiarekin planteiatzen da.
Bestalde, Josu Azpillaga lankideak komentatu didan bezela, makinek ondo lagundu dezakete zailak diren kontzeptu edo sensazioen ezaguera gizakion artean trasmititzen: usaina, zaporea, esperientzia,... zailak dira azaltzeko. Baina makinek parametrizatu ditzakete eta lagundu beste bati ezaguera horiek trasmitzeko orduan. MIT-Massachusetts Institute of Technology bezalako Ikerketa Zentru aurreratuetan aspalditik pentsatzen eta aztertzen ari dira prozesu hauei buruz, adibidez ikasgai , edo ikerketa programa bezala.
Future Now blogean, gaiari buruz Andy Clark Natural Born Cyborgs Minds, technologies and the future of human intelligence (Oxford, 2003) liburuaren egileari elkarrizketa interesgarria egin zioten.
Educause aldizkaria: blogintza eskolan

Ikas urtea hastear dagoen iraila honetan, etorkizunerako joera bezala Internet erabilera hezkuntzan aipatzea ezinbestekoa da. Zalantzarik gabe, gazteen - eta helduen - etorkizunerako prestakuntzan Internetek gero eta pisu gehiago izango du.
EDUCAUSE aldizkariak, Iraila-Urriko zenbakian, gaiari buruzko monografikoa egin du. Izan ere, alearen izenburua Tresna Berriak Eskola Itzulerarako: Blogak, Swarmak, Wikiak eta Jokoak da. New Tools for Back-to-School: Blogs, Swarms, Wikis, and Games EDUCAUSE Review, vol. 39, no. 5 (September/October 2004)
Stephen Downes-ek kanadiarrak blogen erabilera eskoletan aztertzen duen artikulua idatzi du: Educational Blogging. Hamabi orriko artikulu hau, erreferentzia eta bibliografia ugariarekin, html formatoan edo .pdf formatoan, 309 kb dago eskuragarri.
Errepaso luzetxoa egiten die blogintzari, tresna ezberdinei, hosting zerbitzuei eta abar, baina blogen erabilerari buruz ondo dokumentatuak aipatzen diren bost funtzio laburtzen ditut hemen:
- Lehendabizi, weblogak irakasleen ohizko web orriak ordezkatzen dituztela. Ordutegiak eta arauak, egin beharrekoak, irakurketa gomendatuak, ariketak eta abar posteatzen dira. Dataren arabera ordenatzen direnez, jarraipena errazagoa da ikaslearentzat.
- Normalean, osagarri gisa Interneteko erreferentzien loturak eskaintzen dira eta honekin batera ikasleei zuzendutako komentarioak.
- Gelako eztabaidak antolatzeko erabil daitezke blogak. Gai jakin baten inguruan antolatutako eztabaidak, alegia.
- Mintegiak antolatzeko eta irakurketen laburpenak eskaintzeko aproposak dirudite. Honen bidez taldeko blogak sortzen dira: ikasle talde batek egindako bloga.
- Azkenik, ikasgaiaren barnean ikasleek idatzi dezakete bere blog propioetan, egunero irakurri edo ikasi dutenari buruzko pare bat parrafo idatziz. Aurrerago aipatu nuen bezala , badaude gure inguruan ariketa hau Unibertsitate mailan erabiltzen duten irakasleak. Agian badago, baina ez du ezagutzen horrelakorik gure inguruko lehen edo bigarren mailako hezkuntzan.
Downes-ek dioen legez, webloga erakargarri egiten duena, bai heziketan bai orokorrean Interneten, erraztasuna da. Normalean ez da beharrezkoa orrien formatoa ezagutu edo zaintzea edo html jakitea eta.
Gerta daikezke, eta gertatzen dira, arazoak, gatazkak edo disziplina arazoak erakunde/irakasle eta ikasleen artean. Batez ere, blogetan idatzitakoa iraingarria bada edo erakudearen aurka badoa. Eta sortzen dira, bai.
Baina, era berean, ikasle batzuek diotenez, arreta gehiago jartzen dute idazterakoan, idazkera gehiago zaintzen dute, blog batean idatzitakoa edozeinek irakur dezakela bait dakite.
Quebec-eko Institut St-Joseph institutoko esperientzia zuzendariaren esanetan: This last group of students, eight or so at a time, fire up their browsers and log into their cyberportfolios, a publication space or a virtual extension of the classroom. This virtual space is composed of three sets of weblogs, or blogs: a classroom Web space, where announcements are displayed and work of common interested is posted; a public, personal communication zone, where students post the results of their work or reflection; and a private personal space, reserved for students thoughts and teacher guidance.
Mario Asselin, Institut St-Joseph institutoko zuzendaria: Weblogging at the Institut St-Joseph
Corporate Weblog Manifestoa

Korporazio, enpresa edo erakunde weblogak erabilgarritasuna eta eragina izan dezakete arlo ezberdinetan . Horregatik gero eta gehiago dira albistegiak martxan dituzten enpresa eta erakundeak.
Corporate Weblog Manifestoak era laburrean 20 aholku eskeintzen ditu blog korporatiboentzat. Egia esan blogentzat ezezik, aholkuak beste gauza askotarako balio dute. Lehenengo bostak hemen doaz:
- Egia esan beti. Ez ibili gezurretan, nahi eta nahi ez jendeak egia aurkituko du
- Azkar argitaratu, albiste onak eta txarrak. Gutaz zeozer txarra esaten badute, aipatu eta linkatu. Azkartasunak garrantzi handia du. Ezingo dugu albiste txarrak denbora luzean eskutatu.
- Erabili giza ahotsa, ulergarria izan dadila. Ez erabili korporazio abokatuak edo profesionalak diskurtsoa garbitzeko. Arintasuna galduko dugu.
- Erabili azken estandarrak, softwarea, Internet, weblogak,... Zer den W3C, RSS feed-ak, weblogs, googlek nola lan egiten duen, eta abarretaz enteratu behar dugu.
- Narru lodia eta jasankortasua izan. Beti egongo da norbait gutaz gaizki hitz egin edo idatziko duena.
Beste 15 aholku aurkituko ditugu (ez ahaztu slashdot, akatsak onartu, hitzik ez jan, ... eta abar) Corporate Weblog Manifesto orijinalean .pdf-an
Kontramanifestoa
Oso puntu onak direla eta manifestoaren balioa onartuz, kritika interesagarria egiten diote The Corporate Weblog CounterManifesto honetan. Open Standarrak erreibindikatuz, URL-ak aldatzearen garrantzi erlatibotasunataz, idazteko orduan egoera psiko-pertsonalaren garrantziataz, etabar. Eta kritikari gaur erantzun dio orijinalaren egileak, Robert Scoble .
