Gipuzkoako ijitoak 1899an
Aurreko baten Galarrako kobazuloa esploratzen agertu zitzaigun Soraluze. (6) Oraingoan, berriz, Gipuzkoa inguruko ijitoei buruz dihardu, nahiz eta testuan datu fidagarriak biltzea zaila dela aitortu. Kontuan hartu dezagun XIX gizaldi amaierako gizartea gaur egungoa baino arrazistago eta klasistagoa zela (idazleak berak ijitoei buruzko hainbat aurreiritzi erakusten ditu, natural-natural gainera). Horretara, ulergarria da ijitoak mesfidati agertzea Soraluze bezalakoen peskisa antropologikoen aurrean.
Aurreiritziak aurreiritzi, idazlan honetan erromintxelei buruzko datu hauek ditugu:
• Ijitua berbaren parekotzat ematen du asiaganbaria hitza.
• Haien jantzi arruntak zeintzuk ziren diosku: panazko prakak eta brusa urdina, gizonek; emakumeek, berriz, painelu horia eta mantoia.
• Euskaldunak direla dio, euskalki bereziarekin (nafar-lapurtarra seguraski)
• Nomadak izan arren, tarteka bilerak adosten dituzte herri desberdinetan.
• Gipuzkoa eta Bizkaiko ijitoen artean foruei (¿?) buruzko desadostasuna omen dago.
• Gipuzkoako ijitoen burua Bonifacio izeneko bat izan zen aintzinan; gero, Matias; eta azkenaldian Benigno deritzona, bere portaerarekin ijitoentzat fama txarragoa ekarri omen duena.
Ijitoak baskoekin nahasteko joera naturala da; eta gaur egunean nekez igar daiteke haien ondorengoen jatorri etnikoa. Hau, zalantzarik gabe, mesedegarria da bazterkeria ekiditen duen neurrian, baina tamalez galera kulturala ere ekarri du. Zorionez, bada geratzen den apurra jagoteko lan egiten duen jenderik. (7)
(1) Auñamendi Entziklopedia. Ramón Soraluce. http://www.euskomedia.org/aunamendi/109457
(2) Hemeroteka. Donostia Kultura. http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/?LANG=eu
(3) BiblioETeca. http://www.biblioeteca.com/biblioeteca.web/escritor/ramon-soraluce-y-bolla
(4) Revista General de Enseñanza y Bellas Artes. 1915-XI-1. http://tinyurl.com/ojjs62o
(5) San Telmo Museoko aktak. 1918-IX-30. http://tinyurl.com/kmtwpga
(6) SORALUCE, Ramón. 1899. La Cueva de San Valerio. Euskal-Erria. Revista Bascongada XL:15-20. Donostia. Eta gure iruzkinekin, hemen: http://saguzarrak.blogspot.com.es/2014/09/galarrako-koba-1899ko-kronika.html
(7) Wikipedia. Erromintxel. http://eu.wikipedia.org/wiki/Erromintxel
PDF dokumentua hemen.