Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Frisku edo muxikak

Frisku edo muxikak

Oier Gorosabel 2012/08/09 01:45
Melokotoi eta albarikokian arteko "bertoko" bariedade bat.

Badira hiru bat urte, andrian basarrittik etortzen dan jenero ugarixan artian fruta arrarotxo batzuei erreparau netsanetik: melokotoiak zirala uste neban, baiña ezetz esan zesten, muxikak zirala.

Harrittuta ni, jakiña: kaletarra izatiaz aparte, nere alfabetatze modesto honetan siñistuta negualako muxika berbia melokotoian euskerazko ordaiña baiño ez zala.

Tira, hortan geratu zan gauzia; Killimoko arbol xelebriorri begirakuna batzu bota, eta zelan neretako arbola guztiak bardintsuak dirazen, ba konforme geratu nintzan. Ale batzuei erretratua etara netsen, hori bai, fruta exotiko modura.


Argazkiak.org | Frisku edo muxikia © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Frisku edo muxikia II © cc-by-sa: txikillana

Aurten be etorri da ba, muxiken sasoia, eta hamen hasi gara, urbi et orbi partitzen. Eta hara nun amari banastatxua eruatian, entzutzen detsaten: “A esto frisco le llamamos”. Einnn??? Nere berba-ezezagunen-detektore-automatikua ixotu jatan, eta hala jakin neban frisco erderaz, friskua euskeraz, fruta ezaguna ei dala Eibarren.

Hurrengo pausua: Eibarko Euskara hiztegira jo, eta... ttak! hantxe: “Frisku: Melokotoi txikixa, uletsua, lehen ugarixa zan eta oin ixa zihero galduta dago. Frutua zein zugaitza”. Joño joño, ez neban esango... Jakiña: hau irakorritta, frisku-arbolan abospolua izateko inpultsua etorri da, eman ta zabal zazu munduan friskua, eta hazixak gordetzen hasi naiz nunnahi ereiñi eta galdutako euskal espezie hori errekuperatzeko...

Baiña itxain pizkat: basarri giroko pazientiei pizkat galdetu. Mutrikuko Laranga auzokuari: “Bai, bai, friskua, gure etxepian badago bat”. Tira, orduan galdu-galduta be ez dago. “Ez, ez, gitxi baiña egon badagoz”. Jakiña: berez melokotoia baiño txikixagua da, ez hain gozua... eta horreaittik ez daka exito askorik; txorikeixa eta keixakin gertatzen dan modura izango dala pentsatzen dot. Bueno, friskuen salbatzaillia etxian geratu leike orduan; baiña gorabeheriau nahikua izan da interneten informaziño pizkat billatzeko, eta halan be hazixak gorde gordeko dittudaz jakin badakittelako Amaren kooperatiban biodibersidade kontuan dabillen jentia dagola...

Ulertu dotenangaittik, prunus familian barruan gabiz denpora guztian. Zihetzago, esango neuke Prunus armeniaca (albarikokia) eta Prunus persica (melokotoia) arteko tartian dagola gure friskua, espezie bixen barruan dagozen milla sinonimo eta ñabarduretan ikusi leikianez. Hori bai, badirudi berez erromatarrak Txinatik ekarrittakua dala... ¿baiña zer ez? Trikitrixa Italiatik, arto-babia Mexicotik, zerealak Asiatik...

EGUNERAKETIA 2012-VIII-10

Eta bai, nahikua zabalduta ei dago kaletarrondako ezezaguna dan frutihau. Twitterren egindako aipuak batziarren: alperretxiku (Mendigreenek Beasainen), prixku (Idurre Eskisabelek Ataunen -Idurrek Lasturko “melokotoi txarrak” eta ikastolako “mertxikak” be honekin lotzen dittu-), preskue (Onintza Enbeitak, Muxikan). Alberjigo– merjigo – merjika –mujika (“j” lekitxarrez, jakiña) berben arteko konexiñua nahikua ebidentia dirudi.

Hazi batzuk be kolokau dittudaz; Eibar aldetik mensajero-bizikletero bat etorriko ei jata billa, eta biharbada Gorosta Valley polo teknologikuan be ernatuko da kimuren bat, mazeta haundixian sartuta, landara ornamental estiluan...

etiketak: culineitor
xme
xme dio:
2012/08/10 11:15
argazkiak ikusi aurretik idatzi nuen mezua; "alperretxiku", gurean, erdarazko "albarikoke"ari deitzen diogu; frisku honen berri ez dakit; bide batez, etimologiaren aldetik, izen hauetako gehienak Pertsiko-tik datoz, fruta ere handik heldu zelako gurera, nonbait.
Bash
Bash dio:
2020/02/08 19:22
Kaixo Oier:
Betiko Muxikaren inguruko informazioaren bila nenbilela, eta ez gaurko melokotoiarena, ara non aurkitu dudan zure artikulua. A ze poza betidanik etxean entzun dudan fruta hori oraindik ere badela irakurtzean. Gurean aspaldian ba omen zen Muxika, baina tamalez gaur egun galdua dugu. Neu aitonak zituen fruta barietate zaharrak errekuperatzeko nahian nabil eta horietako bat Muxika da. Mintegietan eta galdetu dut baina denetan hori iada galdua dela esaten didate, aspaldi galdu zela, horregatik nire poza zure artikulua irakurtzean. Artikuluak iada baditu urte batzuk baina gustatuko litzaidake jakitea oraindik mantentzen duzuen Muxika, neuri ere aitonak zuen fruta hori mantentzeak izugarrizko ilusioa egingo bait lidake.
Agur bero bat
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2020/02/08 23:42
Bada, Oiartzungo etxea saldu zen eta harekin muxika arbola. Halere, hemen (Lekeition bizi naiz) lantzean behin ailegatu izan zaizkit frutak, lagunen batengandik (salgai ez baitira egoten). Horrelakorik balitz, abisatuko zintuzket.
Bash
Bash dio:
2020/02/09 01:00
Ara ba!! Pena baina ulertzekoa urteak pasa baitira artikulua idatzi zenuenetik. Egia esan eskertuko nizuke abisatuko bazenit, saiatu arren ez bait naiz orain arte aurkitzeko gai izan.
Eskerrik asko hain azkar erantzutegatik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024