Maquis na carballeira

“Danetik bueltan dagonan” sentimentuz, argumentu previsiblia hartzen netsan nobela honi. Azkenian baiña, ez dau nik pentsazen neban amaiera epikorik izan. Hobeto: baiña hala balitza be, ez neuke atxekirik ipintzeko eskubiderik euko. Historixia izan dan morokua izan da, eta errepublikazalien partetik ba dagoz literarixo edo filmikoki explotatzeko nahi dan beste historixa; ointsu arte irabazliak baiño etxuek izan euren heroiak goraipatzeko aukerarik. Joseba Elosegin kartzelako laguna edo Beasaingo guardiazibillen kapittana etortzen jataz gogora, baiña ehundaka egongo diraz.
Nahiz eta kontatzen dabena ulertzeko erreza dan, formian aldetik korapillotsua egin jata nobelatxua irakortzia. Itzulpena danez, ez dakitt zihetz jatorrizko testua hala zalako, edo itzultzaillian erruz izan dan.
Amorebieta - Itxuskia kurutze
Entzun ipoiña hamen.
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

