α-ω bodegoia
Zuen mendizale hazurrak ez dira errauts poto bittan sartu, eta pinttura kubo bat ekarri dogu lekua egitteko.
¡Gloria aleluia!
Antxiñako kapazo baten, zuen errautsak laranja, keixa, zanahorixa, esne ekologikuakin unamorixuan etorri dira etxera. Ateuak, gorrixak, sozialistak, txakur eder eta garbi batek muzturra sartu dau zuen eroskiko poltsa birziklauetan. Merkataritza zuzeneko kontsumo-kooperatiban.
¡Aleluia eta hosanna!
Datorren hillian gure semia jaixotzen danian, zuek be ongietorrika egongo zarie armarixotik begira.
¡Izarren hautsa!
Gero, ongarri izango zarie karraskillo zehe baten sustraixetan. Pertsona zehe batzui omenaldirik onena. Karbono molekulak, batzutan giza korputzian eta bestetan landare baten egurretan. Eta zuen errauts-potuetan, garbantzuak eta bizitzaz betetako elikagaixak.
¡Gloria eta hosanna, erregular!
El misterio de la carretera de Cintra
Kuriosua izan dok XIX mendeko folletin famatuetako bat liburu formatuan irakortzia. Izperringiko irakorliak engantxatzeko entretenimendu bat izanda (erdibana idatzi zeben), etxakak mamin haundirik enredo eta eziñezko maittasun rokanboleskuetaz aparte. Baiña halan be, dibertigarri xamarra izan dok.
Ziklista kakalarrixei
ADELANTATZAILLIA
Egualdi bikaiña. Asko gustatzen jata neuri Lekeittiotik Ondarrurako kostako bide hau, nasai-nasai etortzeko morokua da, trafiko gitxi, bista bikaiña... ¡Hara! Ziklista bat. Hau be ba dago bide honetan asko, ni kotxian hamendik etortzia erabagi doten modura ziklistak be hala pentsatzen dabe, ta... Kontua da, kurba asko egoten dirala hamen eta adelantatzeko aukera gitxi. Tira, ba... txiri-txiri juango naiz eta... ¿zertan dabil hori? Eskuakin eragitten desta, aurrera pasatzeko. Baiña ez dot ikusten, aurretik iñor badator be, ¿zelan pasauko naiz? Jakiña, nerbioso dabil mutilla: aldapan gora goiaz 5 km/orduko, eta etxako gustatzen atzian motorra zurru-zurru eukitzia....
¿Zer dabil? ¿Neri begira biraoka ez da hasi ba?. ¡Pazientzia gitxi! ¡Hurrenguan ju’hari belodromora txotxo! Bueno, bueno, bueno...
Tira, badirudi hamen bisibilidadia ba dagola, ta... ¡ez ba! Kotxia kontrako sentiduan. Zer egingo detsagu ba... ¡Barriro! Hor dabil eskuakin “zia ta zia”, ¡sorbaldia lekutik urtengo jak mutilla, lasaittu hari! Korputzari bueltaka, emoten dau bizixuak dakazela, jo-ta-bitsa darixola ahotik. ¿Pasau? Etxuat asko ikusten, baiña tira, banajoiak... ¿zertan habil oin? ¿ez pasatzeko? ¡Hostiaaaaa...!
Ozta-oztan librau juat pareko todoporkuatrua, baiña... bide baztarrera juan dok ziklistia, ¿zeozer pasau ete jako? Kotxetik bajatu naiz, berbarua aitzen juat txaran, berbarua baiño gehixago birau jarixua. Hazurrik etxok hausi behintzat... ¡asun koltxoi politta hartu jok azpixan, kolpia geratzeko! Hurrenguan bi bidar pentsauko jok “munizipalana” egin baiño lehenago...
ADELANTAUA
Egun ederra, bizikletan ibiltzeko. Halakuak gustatzen jataz neuri, Lekeittiotik Ondarrura kostatik nasai-nasai ibiltzeko... Hara, kotxia. Honek dira izorratzen daben bakarrak. ¡Ez heban ba bide hoberik Miloittik juanda...! Tira, tira, pasa...
¿Zer dabil hau? ¿Ni izorrau nahixan ala? ¡Pasatzeko ba....! Ez da pasatzen, alua. Mekaguen dios ba. Neri ez jata ba gustatzen kotxiak ipurdixa txupatzen eruatia ba... ¡Heuen aman tangar handixa! ¿¡Pasauko al haiz!?
Izorratu egingo haiz ba. Oin aldapan gora nasai baiño nasaixago najoiak, ez eik pentsau hiri bidia erreztiarren abixaria haundittuko dotenik... ¡ja! Izorrau, bai, izorrau oiñ...
Heldu gara ba lautadara, eta oin aldapan behera. ¡Harrapau ni oin! Kabroia... Bueno, nahikua da, ¡pasau! ¡benga! Baiña, baiña, baiña... ¿hau zein kristo dok? ¿Adarra jotzen ala? PA-SA-TZE-KOOOO! Tiiiira, bengg.... eh, eh, eh! GERATU! Bat datorrela paret... ¡ai, kabroia! ¡Ez pasau! Ge-ra-tze-kooo.... hostia, kunetara najoiak, mekaguendios, akaboooo...!
¡Putaseme halakuaaaa...! Korputz osua jakat arantzaz beteta, ezingo nok bizikletan hillabetian ibilli... LAGUNDU zulo honetatik etaratzen... nere milla euroko bizkletia... ¡Kabroia, lagundu hamendik urtetzen (gero denuntziauko haut bai...)!
PARETIK DATORRENA
Egun ederra gaurkua, gaur bedar guztiak legortuko jatazak. Gero jubilauenetik bueltan bihar pizkat egin eta listo, telebisiñora. Bueno-bueno-bueno. Gurma pizkat jagok, baiña tira: egun politta, Eskilantxarri atzian Getarixa eta Biarritz be ikusiko dittuk gaur...
¡Mekasuen! ¡Zer dok hau! ¡Beste zoro bat ziklistia kurban adelantatzen! Joder, ozta oztan pasau jestak ondotik, eta... ¿zer egin dok, geratu? ¿Eta ziklistia? ¡Ene, baztarra jo dok barren! Sasi artera jausi dok ¡etxuan kolpe haundirik hartuko, baiña azala galbaixa lantxerik geratu bai...!
Sexua eta zigorra

Aspaldi ez nizün ikhüsten messagea eta irudia hain untsa biltzen ditüen graffitirik.

Hunek ere (txantiloi batez baliatürik), errebeltarzüna eta ironia maisuki biltzen dizkizü.
Cuentos y fábulas

Mikrohistorixaz osatutako liburu atsegiña. Normalian takada bakotxian historixa bakarra irakortzia gustatzen jatak, hobeto hausnartzeko; kasu honetan ostera, askotan bi edo hiru irunsten nittuan, bestela hamar segunduan behiñ liburua laga bihar.
Ipoiñ afrikarren antza zeken batzu. Polittak baiña moralejia ezin asmau. Gustatzen jatak halan geratzia.

