Prestos a virar

Kuriosua izan dok, zakarrontzi batetik erreskatau neban liburu hau. Orokorrian oso erreala dok. XVI mendeko mutiko debar baten istorixia, jaun gaztelar baten morroi hasten dana. Bere ugezaban menpekotasun totala, bere izaera euskaldunan ukaziñua (bera gaztelarra sentitzen dok, baiña probintzietakua: bere amesa –eta eziña- gaztelar peto-petua bihurtzia dok). Mingotxa baiña oso erreala, emoten jestak hala izan dala oin dala oso gitxirarte gipuzkoa-bizkaitarren sentimentua. Alderdi horretatik atxekirik ez, beraz; eskertzen dok gaiñera errealidadia gordin, gozatu barik emotia.
Oin, idazlian estiluan ba dok kirrinka egitten daben gauza bat be: “coshquerismoa”. Nobela osuan kanpotarren gorazarre jarrera bat nagusitzen dok: pertsonai kulto eta eredugarri gehixenak gaztelarrak, gaskoiak, frantsesak, mozarabiak dittuk (euskaldun ixa guztiak pobriak eta ezjakiñak). Baiña... idazliak takian potian sartzen jittuk euskal berbak –erdal grafixiakin-. Bai batzutan txarto sartu be (ezagun da idazliak euskeraz ez dakixana) eta gaiñera leku desegokixan; esate baterako, pertsonai euskaldun baten dialogo baten sartzia ulergarrixa izango litzakek, baiña Alonsok bere deskribapenetan sartzen jittuk, pareko erdal berbian ordez. ¿Zertarako? ¿“Terrenua ondo ezagutzen dabela” frogatzeko? Kirrin, kirrin, kirrin... oso emaitza eskasa lortzen jok efekto horrekin, irakorle euskaldun baten betaurrian behintzat.
Aparte, ezin aittatu barik laga Autoridad Portuaria de Pasajes dala argitaratzaillietako bat. Prologuan, eta bestelako detalleren baten superportuan aldeko tufillo bat somatzen dok, eta nahiz eta esango neuken idazlia proiektu erraldoi horren aldekua dala, egixa esan nobelan zintzo jokatzen dok eta ez dok sartzen aurrerabidian aldeko panfletuak egitten.
Nabigaziño munduko kontakizun bat dok beraz, Espainiako Inperixuan sasoian jente askok bizi izan zeban abentura arruntetako baten kronika zihetza. Eta, lehen aittatutako detalle eskasak kenduta, ondo lortzen jok kresal usaiña sur barrurarte sartzia.
Ispasterko Iñubija I haitzuluan, sorpresa atsegiñak eten barik
Esploraziñuak hartzen diharduan konplikaziño mailliangaittik, espeleologo talde bi sartu gara batera, sektore desbardiñetan biharrian aritzeko. Bataz beste 8 orduko sartualdixak gabiz egitten, eta "campo base" bat ezarri bihar izan dogu Merianda Lekuan (sarreratik 4 ordura) bertan atsedena eta jatekua hartu ahal izateko.
Juan dan 3 astian sifoietan galdu eta gero, zapatu honetan Urgitxiko erreka printzipala agertu da barriro, eta ez nolanahi: 200 metro luze eta 15 metro altuko galeria ikusgarri baten. Onezkero 1265 metro topografiau doguz, eta gero eta gehixago hurreratzen gabiz Etxetxuko Osiñeta lezara, bixak interkonektatzeko aukeratik be hurrago.
Datorren zapatuan -jakiña- esploraziño liluragarri honekin jarraittuko dogu. Etortzia nahi badozu, kontaktau gurekin (hori bai, gero agujetengaittik ez kejau).
Domekan, gaiñera, gogoratu gu ezagutzeko aukera politta izango dozuela Ondarrun, Guzurretxian hitzaldi bat emongo dogu-eta, 19.00etan.
Hamen beheian klikatuta, krokis aktualizaua. Atzo explorautakua zuriz agertzen da. 
Momorro txiki bat sortzen (VIII)

Guraso amantisimuak, zuen umia eskolan hasi da. Ordutik aurrera, bere letrak eta lau reglak ikastiaz aparte, nagusixen munduan sartzeko aukera barrixak zabalduko jakoz. Baiña ez daigun ahaztu momorro txiki bat sortu nahixan gabizela, eta horregaittik... hobeto umetu gaittian gu. Ez deixala ahalegiñik egin berak –gaixua-.
Adibidez, kantuan. Gure ume preziosua kantuan hasten danian, ilusiño ikaragarrixa egitten detsa publikua izatiak. Gurasuak egotia naturala da, horregaittik dira gurasuak. Baiña, ¿zertarako horrekin konformatu? “Star system”etik ikasitta, ahal danik eta publiko zabalenera heltzia hobeto. Orduan, nahiz eta –ume gehixenen modura- gure aingerutxuak erritmuan sentidua ipurdiko zuluan euki, nahiz eta bere abotsak trompeta desafiñau baten armonikotasuna izan... konpartidu deigun bere “arte” hunkigarrixa gurasuon kuadrillakuekin. Edo ondiok hobeto: eruan daigun gure odoleko ezpala irrati edo telebistara, gure umetxuan birtudiak “urbi et orbi” zabaldu daixezen. Eta gaiñera txalo egin.
Zertarako lau urtian egon musika, entonaziñua eta erritmua ikasten? Bermatu daigun ume guztiendako txalo zaparrada ederrak jasotzeko plazerra.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

