1936ko Urrixan 4a.
361004: golpistak ezin dabe aurrera egin; errepublikazaliei armak heldu jakez eta ondo gotortuta dagoz.
- Golpistak Asentziotik eraso, Kanpazar helburu. Udala eta Intxortako errepublikazalien kontraerasuak geratzen dittuez, eta ezingo dabe aurrera egin udabarrirarte.
- Intxortako defentsan, Belgikako 2 neska eta 2 mutillek ametralladora batekin posiziño bat defenditzen dabe Intxorta Txiki azpixan, tontortxo bat Asentziomendira begira. Ordutik aurrera “La belga” esango jako tontor horri.
- Errepublikazaliak Arlabandik Legutianorutz eraso, eta Izuskitza hartzen dabe.
- Errepublikazalien defentsa-lerrua Lekeitiotik Ubideara doia.
1936ko Urrixan 2xa.
361002 tagged map by user - Tagzania
361002: errepublikazalien kontraerasua Eibarren.
- Errepublikazaliak Arrate-Kalamua lerroko posiziño golpistei erasuak hasi, Urrixan 8rarte eten barik errepikatuko dirazenak.
1936ko Urrixan lehelengua.
361001 tagged map by user - Tagzania
361001: mobimendu politikuak.
- Madrilen, Espainiako kongresuan Euskal Autonomi Estatutua onartzen da.
- Burgosen, golpistak Franco estatu eta ejerzitoburu izendatzen dabe.

