Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Artxandako "Parque de Atracciones"

Artxandako "Parque de Atracciones"

txiko 2006/04/10 21:10

90ko hamarkadan itxi zan eta gaur egun abandonatuta dago. Sasixak eta ugarrak janda, rottweiler txakur hiltzailliak sare atzetik zaunka agertzen jatzuz, ongi etorrixa emotera. Txapa metaliko ustelez egindako txabola batetik, Hammer produktorako filme batetik urtenda dirurixan segurata bat urten eta zuri begira geratzen da. Hotzikaria lepuan behera...

Nere umetzaroko oroitzapenak pol-pol datoz kanpora, eta aspaldi ahaztutako gomutak agertzen hasten dira, hauts kapa lodi baten azpittik:

  • Kale luze bat, atrakziñuak eskuma-ezkerrian.
  • Rekorrido bat, bertan parrapas bat, eta illuntasuna, eta... amaieran lavadora batena moduko tambor haundi bat, bueltaka denpora guztian, oiñez pasatu bihar zana, eta mobimenduakin lurrera bota egitten zinttuana, lavadora barruan erropia lez...
  • Tragaperraz betetako sala haundi bat, baiña tragaperra berezixak: hamar orlokokuak bota, eta superfizie baten pillatu; zirri-zarra juan-etorri mobimendu batekin mobitzen ziran, eta zure txanponak bestiei bultza egitteko moduan ipintzia lortzen ba zenduan... klin-klin-klin... txanpon pillua zulotik jauzi, eta haxe premixua.
  • Parkian amaiera partian, eskillara pillua jaitsi eta bedartza baten kotxe zirkuitto moroko bat... kotxiak halako rail batzutatik zoiazen, baiña ixa ixa gidatzia lakoxia zan...
  • Espilluen laberinttua: nere ume oroitzapenetan lilluragarrixena. Hainbestetan sartu nintzan ze, azkenian sekulan ez nintzan galtzen, baiña nere burua milla bidar errepikatuta ikustia hain zan ederra, eta hain misteriotsua laberinttua...
  • Lodixago edo meheiago egitteko espilluak: barre asko eragitten zebenak, baiña behin lehelengo sorpresa hori eta gero, ezebe ez zekenak.
  • Zinia, pelikula fantastikuena. Uste dot sekula ez ninduela eruan, baiña beti gogoratzen dot bildur/kuriosidade zera batekin kartel bat: Inframan, halako robot edo gizaki bildurgarri batena. Kartel ha behiñ edo ikusi neban, baiña egin kontu hainbeste inpresionatu ninduana gaur arte ez naizela ahaztu. Baiña memorixako zokondo hórretatik aparte be ez dot erabilli izan izen hori, ezta sekulan horri buruz berba egin. Eta gaur, idazten nagoan honetan, lehelengoz idatzi dot izen hori, eta Googlen billatu, eta.... hara! Pelikula serie ezaguna da "Inframan", 70ko hamarkadako zientzia-fikziño kutre xarmangarri hórretakua.

  • Parkiña: 70 hamarkadako arkitektura cutrelux horrekin, ondo baiño hobeto gogoratzen dot haxe izaten zala gure seat 131 orlegian atsedenlekua, eta bertatik oiñez juaten giñala gero.

Oso atsegiñ eta emozionantia izan da nere umetzaro gazi-gozo horretako oroitzapen moltzo horrekin tope egittia. Hantxe dago, abandonatuta, Ganguren mendixan pian, lotan.

Gure aitta zanakin zuzen-zuzenian lotuta doiaz gaiñera, hórrek oroitzapenok, eta oso atsegiña da ha be gogora ekartzia. Nere gurasuekin juan izan nintzan beti, batzutan gogoz kontra edo bestetan hasarre be, artian ez nintzan jabetzen-eta zenbat maitte nittuan.

¡Ha zelako sentimendu entsaladia, Artxandako "Parque de Atracciones"ian!

Aidetik perfektamente ikusten da, Tagzanian, eta bere kaliak ikusitta: ¿gogoratzen ete dozu zuk, irakorle, zerk betetzen zeban hor agertzen dirazen hórrek hutsuniok?

etiketak: zaharreologia
Boleruaga
Boleruaga dio:
2006/04/17 13:39

Errenauen, laune...

ollun-popi ipinizta zure komentaxuk "Parque de atracciones" dala-ta-eztala... edadez antzeakuk ixanbiga ze neure oroitzapena-pe kalkauk diz: edifizixo cutrelux-ak (definizinoi ona!), kristalezko laberintu, espillo deformagarrixak, ... ta gero ni gogoratzen na demaseko kakatixe nittala (bai, neu be bai!) montana rusiaz (palabras mayores!) baine "gusano loco" az be enittan atrebiuten ta demaseko lotsagarrixe zan ze neu kikilddute ta arrebi...enbarka!... pentza-ze noriaz be lau bidar pentzatenebala... gero, urte baten, derrepentin axe bolarik emoztan ta danetan sartu nittan... bueno! ha ixan zan Superman-en saltu!

Bueno, ta nostalgixiaz amaitzeko, xelebrekexa bat: akordaten za, ondiokan eongora, Galdakaotik Artxanda altzateko dan biri zelan dan seinalizata? Zeozenek, oso lojika hispanuaz, Parque de atracciones = "Erakarpen parkea" idatziban. Baakixu: "Manolo, como es atraer en vasco?... el diccionarfio dice... e-ra-ka-rri... pero con "k", cuidau... ya, ya, no te preocupes". Erakarpen Parkea (habra alguna tilde? pentzakoban gure lagun multilinguik...).

Inframan
Inframan dio:
2006/04/11 20:28

Jakiña, "Inframan" horrek emondako bildur/errespetuan ba zeguan faktore lexiko bat: infrañua. "Inframan"="infrañoko gizona".

Eta gogoratzen dotenen artian be:

  • Bildurran pasabidia: ni beti izan naiz oso kakatixa halakuetarako, baiña -ez dakitt zeiñek konbentziduta- sartu nintzan sartu, pare bat bidar. Ez daukat goguan bildur asko pasatu izana.
Guillermo
Guillermo dio:
2010/01/04 20:14

Estoy grabando un documental sobre la historia de este parque. Para más información se puede visitar la web http://www.parquedeatraccionesdevizcaya.com

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024