Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Parisko aireportutik idazten

Maite Rementeria 2005/03/29 18:20

Duela 24 ordu atera gera N.Y.etik eta oraindik hemen gaude, Parisen. Beste egoera batean oso erromantikoa litzateke baina aireportutik, egia esan, hau oso aspergarria da. Eguraldi oso txarra egiten zeban atzo New Yorken eta bi ordu berandutu zan abioia. Beraz, Bilbora eraman behar gintuen abioia galdu eta 6 ordu itxaron behar izan dugu hemen asper asper eginda.

Zoragarria izan da bidaia baina hain gaude nekatuak. Dana da luzea han: etxeak, kaleak, egunak...

Gauza mordo bat egin ditugu baina horiek hurrengo batean.

Zer egin nahi dut New York-en

Maite Rementeria 2005/03/17 19:56

Ideala bertan bizi den eta limousina bat daukan lagun bat eukitzea litzateke, baina horrelakorik ezean turistentzako autobus gorri horietako batera igoko gera gure lehen kontakturako. Gero, metroan.

Isadora Duncan izeneko dantza eskola bat ere omen dago New York-en bertan. Berari buruzko liburu eta bideoak saltzen omen dituzte bertan. Eta eskolako dantzariek ikuskizunak ematen omen dituzte. Aspaldi irakurri nuen bere biografia eta izugarri gustatu zitdzaidan. Harrezkero triste xamar nagoenean berriz irakurtzen dut eta txute bat bezala izaten da neretzako. Isadora bera dantzan agertzen den bideo bat erosi nahi nuke eta aukera balego gustura ikusiko nuke baita eskola horretako dantza ikuskizun bat. Eskola horretara hurbiltzeko ahalegina egingo dut.

Musikal bat ikustea nahi nuke. Eta gospela entzun eta, nola ez, rock kontzerturen bat ikusi beharko dugu antroren batean.

Aberri egunean bertan egongo geranez, igual euskal etxean bertan bazkaldu dezakegu bertako euskaldunekin batera.

Kaleko postu batean Hot-dog bat jateko desiatzen nago. Bestalde, lagun batek Times Square-eko Marriot hoteleko 48.solairuan, "The View", birak ematen dituen jatetxean afaltzea gomendatu dit. Garestia omen da baina behin jungo naiz New York-era. Bestela kapotik ikusi eta txino batera jungo gera.

Museo larregi ikustea aspergarria da baina Momara sartu nahi nuke. Gainera Moma-ra jun ezkero igual eukiko dot Stark-en nere erlojua erosteko aukera. Guggemheim ere ikusiko dugu, kanpotik bada ere.

Erosketak? Nik uste dena oso garesti aurkituko dugula baina egun bat behintzat dedikatuko diogu eskaparateak begiratzeari eta maiatzean Bea ezkontzen da. Imaginatzen al duzue ze pozik jungo nintzatekeen ni ezkontza horretara New York-etik ekarritako soineko batekin?

Eta pasiarak Central Park-en eta eskaparateak 5. avenidan eta elizetara sartu eta metroan galdu eta ibili eta ikusi eta begiratu eta usaindu eta sentitu eta... eta... eta...

Zu egona bazera eta zerbait gomendatu nahi badiguzu gustora entzungo zaitugu Iratxe, Bixen eta hirurok. Aurkeratuta ere ezingo nuke bidai honetarako lagun aproposagorik topatu. Ummm!

Aste Santuko oporrak

Maite Rementeria 2005/03/11 20:08

Ez naiz batere superstiziosa baina, porsiakaso ez dut luze mantendu nahi aurreko post-a portadan.

Duela 40 egunetik kontatzeko desiatzen nagoen zerbait esatera nator. Bai, bai, 50 egun falta zirela hasi zan Iratxe banaka banaka zenbat egun geratzen zitzaizkigun kontatzen eta ia egunero gogora erazi digu e-mail bidez. Gaur 10 baino geratzen ez direnez hor doa.

Ezetz jakin martxoaren 21ean nora goazen Iratxe, Bixen eta hirurok astebete pasatzera?. Hiri handi bat da eta ozeano bat zeharkatu beharra daukagu.

...

Hori da! Hori da! Astelehenean 7 egun baino ez dira geratuko eta orduan zerrendatuko ditut ikusi eta egin nahi ditudan gauza guztiak.

Heriotza

Maite Rementeria 2005/03/11 19:55

Gaur heriotzari buruz pentsatzen esnatu naiz.

Atzo, Joxe bere liburua aurkeztera etorri zan Elgoibarrera eta bere gaisotasunari buruz berba egin zeban. Hitzaldi amaieran, Jasonek heriotzari buruz galdetu zion eta ia denak malkotan utzi gintuen pasadizo bat kontatu zeban.

Gaur goizian heriotza buruan esnatu naiz eta irratiak ez dit larregi lagundu berau uxatzen, gaur dan eguna izanda. Halere, ez da txarra, heriotzari buruz pentsatzea.

Nik esaterako sarri esana diet etxekoei ez dudala inola ere kanposantuan dakagun panteoi handi eta ilun hartan egoterik nahi. Erre nazatela!, garesti ateratzen dela dakidan arren. Eta errautsak?

Tira ba eskatzen hasi ezkero... Lehenengo negar egin beharko zuten lagun eta familiartekoek zeren zarata asko ateratzen dakien horietakoa naiz. Beti esan izan dut nere izaera eskandalosoaren arrazoia famili numeroso batean erdikoa izatea dela. Ez naiz, ez zaharrena, ez lehenengo neska, ez txikiena. Erdikoa naiz, besterik gabe.

Behin negar zotinak pasa ondoren asteburu pasa bidaliko nituzke denak Nafarroara. Arantzako Aterpetxera. Goizian, mendigoizaliak, zulodun plastiko batean sar ditzatela errautsak eta barreia nazatela Arantzako zirkoan barrena. Eta mendigoizale ez direnak, bien bitartean, marianitoak eta bazkari eder bat Aterpean.

Iluntzean, berriz, musika. Kontzertu bat. Berdin da zeinek jotzen daban, zeren badakit Bjork ez dala etorriko eta gainera gehienek ez zuten gustora entzungo. Baina dios! dantza egin dezatela, eta mozkortu daitezela guztiak zeinen ondo pasatu izan dugun gogoratzen.

Inoiz ez dakigu zer gerta dakiguken, beraz, horra hor nere testamentua idatzita.

Fernando Saunders Elgetako Espaloian

Maite Rementeria 2005/03/07 09:41

Azkenian jun ginan Elgetara Fernando Saunders ikustera. Eta merezi izan zaban, bai horixe!. Ez zituen aurretik piztutako ilusioak inola ere zapuztu. Beti bezala, oso oso gustura Espaloian. Kontzertu borobila eta lasaia izan zan eta ondo asmatu zeben antolatzaileak jarlekuak ez erretiratzen.

Ni ez naiz kontzertuak jarrita ikustearen oso zalea baina horrela askoz gehiago fijatzeko aukera euki naban. Fijatu, gozatu eta kriston inbidixia piztu ere bai. Atzo nere bajoa atera eta dana egin naban eta asteazken honetan, aspaldian lagata dauzkadan klasiak berreskuratzeko asmoa dakat. Fernnadoren ahotsak berriz Tracy Chapman gogora erazten zidan. Goxoa, oso goxoa.

Eta bukaeran a ze ginda! Ruper "Ene begiek" kantatzan. Baina tira! Ruper laster omen dator Espaloira eta orduan aprobetxatuko degu honekin luzatzeko.

Kontzertu ostean Saunders-ek jo zeban kitarrari buruzko istorio bat entzuteko aukera euki naban. Trasterik gabeko bajo zoragarri bat zan eta firmatua zegoen. Kitarra hori Lou Reed-ek, berak, Jonan Ordorika soinu teknikoari oparitutakoa omen zan. Eta jakin nuen baita adiskidetasun hori Beteluko gatzatuari esker sortu zala.

Kontzertu osteko zerbezetan baita Gaztelupeko Hotsak-eko Xarrarekin hizketan Julia Valle izeneko kantrabajista bat aipatu zidan. "Oso punkia da jazza jotzen, gustatuko zaizu" esaten zidan. Bilbora omen dator, Guggenheimera Aste Nagusian eta han izango naiz, bai horixe.

Bueltan edur asko topatu gendun bidian baina bazterra jo barik eta poz pozik iritsi ginan etxera.

Nik joan egin nahi dut

Maite Rementeria 2005/03/04 15:56

Aspalditik geneukan plana egina eta poliki poliki, eguraldia dela eta, denak jun jataz rajatzen, baina nik oraindik ere ez dut amore eman. Zenbat eta edur gehiago egin juteko orduan eta gogo gehiago pizten jata. Fernando Saunders, Lou Reed-eko baxu jole izandakoa da eta Elgetako Espaloian joko du gaur gabian. Gainera txoritxo batek esan dit Saunders Ruperren lagun oso ona dela eta igual abestuko ditula pare bat kantu.

Eta txoritxo berorrek esan dit baita dagoeneko musiko guztiak Elgetan daudela eta kontzertua ez dela inola ere suspendituko. Gainera, Saunders-ek bajoa jotzen dau. Topatuko al dot motibazio hoberik aspaldian baztertu xamar dakaten nere gitarrari berriz ere zirri egiten hasteko? Kotxea hartzera ausartzen bagera astelehenian hemen eukiko dozue kronikia.

Begira begira ze planta duen Saundersek! Nik ere nagusitan horrelakoa izan nahi dut: Rockera eta bajista. Eta Fernandoren bezelako besoak ateratzen bajataz larruzko korpiño beltz batekin aterako naiz kontzertuetara.

Oraindik gogoan daukat, duela ez dakit zenbat urte, Vargas Blues Band Txitxarron ikusi nuenekoa. Orduan ere kriston elurtea egin zaban eta gutxi batzuk baino ez ginen ausartu Itziar gainera igotzen. Baina ondo baino hobeto saritu gintuen Vargasek. Kriston kontzertua egin, eta dedikatu ere egin zigun, bertara hurbildu ginenoi. "Gracias por venir a pesar de ese infierno de ahi afuera". Ez ginen damutu ez!