Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Parisko aireportutik idazten

Parisko aireportutik idazten

Maite Rementeria 2005/03/29 18:20

Duela 24 ordu atera gera N.Y.etik eta oraindik hemen gaude, Parisen. Beste egoera batean oso erromantikoa litzateke baina aireportutik, egia esan, hau oso aspergarria da. Eguraldi oso txarra egiten zeban atzo New Yorken eta bi ordu berandutu zan abioia. Beraz, Bilbora eraman behar gintuen abioia galdu eta 6 ordu itxaron behar izan dugu hemen asper asper eginda.

Zoragarria izan da bidaia baina hain gaude nekatuak. Dana da luzea han: etxeak, kaleak, egunak...

Gauza mordo bat egin ditugu baina horiek hurrengo batean.

etiketak: beste kontu batzuk
erral
erral dio:
2005/03/29 23:52

Azkenean, ene bada !!

Etiamen berri daukagu !!!

ongi etorri ;)

eneko
eneko dio:
2005/03/30 01:29

A ze morro, tia. Hamar egun seinalerik eman gabe eta azken egunean, azken orduan, ... eta kejatzeko :-)

Ondo etorri!!

Gari
Gari dio:
2005/03/30 10:41

Geek titulua kendu genizun, egun guzti hauetan ez post, ez mail eta ez comment bat ere ez egiteagatik.

Baina bale, orain mantentzen dizugu teknosexual titulua. ;-)

Animo eta laster arte!

Luistxo
Luistxo dio:
2005/03/30 11:08

Atlantikoko lineak moztuta zegoazen? Ezin zenduan NYren gainean NYtik idatzi, itxura baten...

e-txaso
e-txaso dio:
2005/03/30 10:46

Iepa iepaaaa, atzo jaso naban postala! Seguru nao ordutik gauza mordo bat pasa jatzuela, ia noiz gagozan kontatzeko guztiak kontatzeko. Bitartean zaindu, deskantsau, eta ongi etorrixak potxolik!! :)

Jabi
Jabi dio:
2005/04/03 23:15

Ze demontre, ondo egin dozu. Neu pare bat bider jarri nintzen makina aurrean han, liburutegi publikoan eta Easyinternetcafe delakoan, baina gehienbat hemengo berri izateko eta e-mezu batzuk bidaltzeko, baina klaro, oraindik ez neukan bitakorarik... Ikusiko gara Elgetan, ezta? Ea zer kontatzen dozun.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: