Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Heriotza

Heriotza

Maite Rementeria 2005/03/11 19:55

Gaur heriotzari buruz pentsatzen esnatu naiz.

Atzo, Joxe bere liburua aurkeztera etorri zan Elgoibarrera eta bere gaisotasunari buruz berba egin zeban. Hitzaldi amaieran, Jasonek heriotzari buruz galdetu zion eta ia denak malkotan utzi gintuen pasadizo bat kontatu zeban.

Gaur goizian heriotza buruan esnatu naiz eta irratiak ez dit larregi lagundu berau uxatzen, gaur dan eguna izanda. Halere, ez da txarra, heriotzari buruz pentsatzea.

Nik esaterako sarri esana diet etxekoei ez dudala inola ere kanposantuan dakagun panteoi handi eta ilun hartan egoterik nahi. Erre nazatela!, garesti ateratzen dela dakidan arren. Eta errautsak?

Tira ba eskatzen hasi ezkero... Lehenengo negar egin beharko zuten lagun eta familiartekoek zeren zarata asko ateratzen dakien horietakoa naiz. Beti esan izan dut nere izaera eskandalosoaren arrazoia famili numeroso batean erdikoa izatea dela. Ez naiz, ez zaharrena, ez lehenengo neska, ez txikiena. Erdikoa naiz, besterik gabe.

Behin negar zotinak pasa ondoren asteburu pasa bidaliko nituzke denak Nafarroara. Arantzako Aterpetxera. Goizian, mendigoizaliak, zulodun plastiko batean sar ditzatela errautsak eta barreia nazatela Arantzako zirkoan barrena. Eta mendigoizale ez direnak, bien bitartean, marianitoak eta bazkari eder bat Aterpean.

Iluntzean, berriz, musika. Kontzertu bat. Berdin da zeinek jotzen daban, zeren badakit Bjork ez dala etorriko eta gainera gehienek ez zuten gustora entzungo. Baina dios! dantza egin dezatela, eta mozkortu daitezela guztiak zeinen ondo pasatu izan dugun gogoratzen.

Inoiz ez dakigu zer gerta dakiguken, beraz, horra hor nere testamentua idatzita.

etiketak: beste kontu batzuk
Patxi
Patxi dio:
2005/03/12 03:17

Aizu, "zer gerta dakiguken" hori gerta balekizuke ere, ez nukena gerta lekizun nahi, iñundik ere, gauez bisitaren bat egidazu (bueno, zuk edo... zure arima inkonbustibleak) tartean tartean. Inkonszientea badakizu beti esna egoten dala, eta gizarajoa batzuetan, asper asper eginda egoten da. Egiozu konpainia pixkat! (barra libre)

Bitartean, bizi-bizirik nola zauden, agertu zaitez tartean tartean hemendik, orain arte bezela, eta alaitu gure konszienteak, zu noiz azalduko irrikaz egoten dira ta!

Bizitza ze gauza ederra dan gogorarazten dezu ta, nola ez dira ba egongo irrikaz!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: