Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Irauli beharra

Irauli beharra

Leire Narbaiza 2013/01/16 15:55
Independentzia barik, gaitz; baina gauzak egin litezke euskararen arloan!

Ezin da eskolaren gainean laga euskalduntzearen pisu guztia, eta gainera pentsatu ume horiek barita magiko batek ukituta moduan, euskaraz egingo dutenik, giroa guztiz erdalduna denean.

Ezin da helduen euskalduntzea 100. mailan laga eta euskaltegiak txaplata bailiran erabili. Ezin dute euskaltegi publikoek agonia luze honetan jarraitu, jaio zirenetik hiltzen dabiltza-eta. Utzikeria eta ganorabakokeria administrazioaren partetik. Helduak ez ei dira estrategiko, baina giro erdalduna sortzen dute.

Ezin da pentsatu euskara ikasi duen jendeak titulu bat lortu duelako euskara erabiliko duenik. Tituluak bere horretan ez duelako ezertarako balio, batez ere, ikasteko motibazio bakarra paper hori lortzea izan denean.

Ezin da erabilera handitu, erremintak ematen ez bazaizkio tituludun beharginei, euskaraz ez badaude, adibidez, aplikazio eta ordenagailuak, Osakidetzan pasatzen den moduan. Titulua lortu baina gero lanean power-point ikastaro batek duen erabilgarritasun bera badauka, ezin motibatu eta erabili.

Ezin da ardura guztia euskaldun kontzientziatu eta militante guztien gainean laga. Gu gara egiten ez dugunak, guk erreklamatu behar, bekatariak egiten ez badugu, errudunak.

Uste dut badela momentua euskara exijitzeko, etiko eta legalki badagokigulako.

 

Uste dut badela unea edukazio onarekin amaitzeko; kontrako eragina izan duelako, eta, agian, ozen eta ez-adeitsu erreklamatuta jaramon handiagoa egingo digutelako.

 

Uste dut badela sasoia jarkitzeko, eta bagarela esateko, euskaraz bizi gura dugulako

Bada garaia matxinadarako!

 

Oharra: post hau eibartarrak zerrendako erantzun-soka baten bota dut eta Iturrik ohartu nau post bat zela. Mila esker, wapo!

Haitz Gibeleta
Haitz Gibeleta dio:
2013/01/16 21:22
Kontu berarekin heldu da Xigor gezala Zuzeu-ra http://zuzeu.com/2013/01/16/espainol-elebakarren-fabrika/ Ez legoke gaizki biak uztartzea.
Agian hiru eta erdi edo lau izango gara, apur bat gehiago ere esango nuke nik, baina ekintzetara pasatzeko garaia heldu zaigu. "Euskaraz bizi nahi dut" olatuak Donostian lau katutxo eta erdi ere mugitu zituen http://www.euskarazbizinahi[…]&Itemid=456&lang=eu
Beraz, probestu dezagun olatuaren indarra mugitzen (konplexuak kentzen, lotsa galtzen, exijitzen, oldartzen, borrokatzen) Euskal Herri euskaldun baten alde!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua