Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Mª Dolores Pradera

Mª Dolores Pradera

Leire Narbaiza 2007/06/18 18:12

Badakit nire gustu musikalak bereziak direna; ez naizena kanon askotan sartzen. Horregatik, beharbada, ez zait gustatzen gaur egunean ikaragarri zabaldu den joera hori: musika alde guztietan: jartzen duten musika ia inoiz ez delako nire gustukoa; edota ia inoiz ez dutelako kointziditzen momentu horretan gustura entzungo nukeena eta jarrita dagoena. Raritia naiz, zer egingo diogu, bada?

Gustu musikal bereziak bezain eklektikoak ditut: Erdi Aroko musika, zein punka; Kantautoreak zein musika barrokoa; etnikoa zein soula…

Hauen artean Mª Dolores Pradera dago. Gaztetxotik dut gogoko, irratian-eta entzun nuenetik “La flor de la canela”. Geroago, gurasoen etxean kasette bikoitz bat agertu zen zuzeneko kontzertu batekoa. Ia gastatu arte jarri genuen, eta kantu guztiak ikasi nizkion.

Pasa den zapatuan Durangon jo zuen, eta nik ezin nuen aukera galdu. Animatu eta joan ginen poz-pozik; hori bai, plana zen Durangon zer edo zer afaltzea. Orduan etorri ziren galderak eta barreak. Pare bat lagunekin elkartu nintzen: batak esan nionean nora gindoazen, haluzinatu aurpegia jarri, zoroei moduan begiratuta, bere artean pentsatu zuen “Leire oinguen zihero zoratu yaku”; eta aurpegira barre egin zidan. Besteak ia zer kantatzen zuen galdetu, eta ia daukan adinarekin play-back-en ez ote zuen kantatuko. Lagun horiek ez ziren eibartarrak, jakina. Eibartar batek askoz naturalago onartzen du Mª Dolores Pradera, rantxerak-eta gure herrian indar handia daukatelako, eta inori ez zaiolako arraroa egiten horrelako baten kontzertura joatea.

Topaketa hauen ostean aurreiritziz beteta iritsi ginen Landako gunera. Pentsatzen genuen gazteenak izango ginela, eta bakarrak. Baina, ez. 35 urtetik gorako jende dezente zegoen, uste genuena baino askoz gehiago. Eta bera? Play-back-a? Bai, zera! Aurten 83 urte bete behar ditu, eta oso-oso ondo dago, kantu pila bat abestu zituen, ahotsa indartsu dauka, bera ere zalu dabil, sasoian, eta betiko moduan dotore.

Soineko urdin luze arin bat jantzita agertu zen, bere betiko muiñoa zuela. Beti bezala hainbat xal, pontxo, zapi handi, fular zeuzkan, kantuaren arabera janzteko. Nire koadrilakoa da! Manilako mantoi bat atera zuen, zoragarria! Kantuak betikoak izan ziren, bakarra ez nuen ezagutzen; hortaz, kantuan ibili ginen. Primeran! Musikariak ere asko gustatu zitzaizkidan kantu bakoitzean posizio bat hartu, eta berarekin koreografia txikitxo bat egiten zutelako. Babestu moduan egiten zuten batzuetan, besteetan urrundu. Ederto ematen zuen.

Oso gustura irten ginen. Ikuskizun ona, edozeinek disfrutatzeko modukoa. Penaz gelditu nintzen gero aurrez ikusitako lagunak ez nituelako ostean ikusi. Pare bat gauzatxo neuzkan esateko: batetik, aurreiritziz beteta daudela, eta kalitatezko gauzak estimatzen ere jakin behar dela.Eta bestetik, Hain gogorrak izan barik samurtasun pixka bat eduki behar dela, euren modernitate eta artasunari kalterik ez dielako egingo. Ez da hala?

etiketak: musika, udaberria
Patxi
Patxi dio:
2007/06/22 19:23

Neri asko gustatu izan zait beti Maria Dolores Pradera. Alkarrizketa bat ere ikusi nuen duela gutxi, eta zoratzen egon nintzen.

Bagera bi zoratu! ;-)

aintzane
aintzane dio:
2007/07/06 14:03

Aupa Leire, hemen erantzuten hasi eta azkenian blogian idaztia pentsau neban. Zuk kontzertuko kronikia eta nik kontzertu ostekua.

Mireia
Mireia dio:
2007/09/21 15:27

Eneeee! ze emoziñooooo... Danak azkenian Maria Dolores Señorian fansak!! Hau pozaaaa!! Nik Doña Maria Dolores deitzen dotzat. Ni Ermuko kontzertuan izan nitzan ta... bera azaltziaz bat, nere ezkerreko begi sentimental hau hasi zan malko jariuan ta... nere arduria! Izaten dira ba malko pikante-pikante horrek? begixa zabaldu ezinda lagatzen zaitzuen horrek? ba halakotxiak! ta ni, arduratuta, begixak zabaldu ezinda Señoria ezingo nebala ikusi ta... Hain zeuan elegante, hain gertu... EMOZIONAUTA! ta ahotsa entzun nebanian... OoooH!

(nere idazteko era aldrebes hontan ze zailla dan sentimentu danak adieraztia)

Amagoia Olea
Amagoia Olea dio:
2007/09/12 12:24

Aupa aspaldiko!

Ez kejau Leire! Antza, Sopela aldeko jendea eskasagoa da-ta. Ni neu joan barik gelditu nintzan ez nebalako laguntzeko inor topa. Hurrengorako badakit nori deitu eta holan alkar ikusteko aukere izango dogu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua