Eibarko euskara
Atzo, Portalean aurkeztu zan Eibarko euskara" liburua. Aintzane Agirrebeñak, Asier Sarasuak eta Leire Zenarruzabeitiak egindakua.
Aretua jendez gaiñezka egon zan, batez be edadeko jendia. Inguruko herrietakuak be bertan izan ziran. Serafin Basaurik Eibarko euskerian gaiñeko historixia egin zeban labur-labur. Serafiñek gauza askon artian esan zeban, gaur egunian konkistau biharreko lekua ziber-espaziua dala eta eibar.org aittatu eban.
Gero, Leirek zertan oiñarritu diran esan zeban. Ostian, Asierrek liburuan nundik norakuak azaldu zeskuzen. Eta amaitzeko, Aintzanek joko bat proposau zeskun: hainbat herrixetako grabaziñuak jarri eta guk asmatu bihar izan genduazen zein herrittakua zan hizlarixa. Orduan bai berriketia! Hori Ermukua, Hau bizkaittarra, Hauxe Leinzkua. Oso era politta aurkezpena amaitzeko.
Liburuak amaittu egin ziran, eta DVDiak ez ziran aillegau. Baiña hillan bosterako DVD guztian eta liburu gehixago izango dittugu, hori bai karuago, 15tan.
Nik irakortzeko aukeria izan neban eta benetan bihar ona. Serafiñek esan zeban moduan: oooona! Danondako gomendagarrixa, batez be eibartarrondako.
Holako biharrekin euskeria osotu eta indartu egitten da. Euskalkixa indartu ahala, batua be indartzen dogu. Guria galtzen badogu dana galduko dogulako.
aupa maja! etxera heldu ta ezin izan dot aguantau, internetera konektatu ta susutatun orrixan sartu naiz. ta han, beste gauza interresgarri batzun artian "kalamuatik txargainera" ta handik hona zuzenian. oiñ eibarren bakarrik ez, ziber espazioan be aurkittu ahal zaittugu. askotan esan dot zurekin kontaktatzia oso zaila dala, hamendik aurrera ba, ez da horren zaila izango. kuriosidadez ta kririkotasunez jarraittuko dot zure bloga, askotan artikulu interesgarrixak gomendatu destazuz ta, hamen be, halakuak topatzia espero dot. zure jarraitzaile barrixa nauzu